Euskal Herriko Komunikabideak

Errepideak

Euskal Herrian erromatarren garaiaz aurretik ziren bideez ez daiteke ezer asko esan. Bideak bazirenaz zalantzarik ez dago, eta historigileek diotenez, oinbideak edo bidezidorrak ziren seguru asko; agian gure egunotan ezagutu ditugun mendibideen antzekoak edota batzuk agian berberak. Erromatarren garaikoez ere (K. a. 200. urtetik K. o. 500. urtera) ezer gutxi dakigu.

Erromatarren garaiko galtzaden jarraipide izan ziren Erdi Aroko bideak, Europatik zetozen Santiagorako erromesbideak, hain zuzen. Bide hauetako batzuk galtzadak ziren, hots, harlandu gogorrak elkarren kontra ongi ipini eta hertsatuz eginak.

"

Erdi Aroko Santiago bidea, Nafarroan

Zenbaitetan orgabideak baziren ere, mendate handietako asko edo gehienak, oinbideak edo gehienez ere zaldibideak ziren soilik, gero lautadetan orgabidezko jarraipena zutenak. Bide hauetako asko, geroagoko, eta agian gure egunetako, errepide askoren aitzindari bilakatu ziren eta geroko errepide berriak haien gainean eraikiak dira askotan.

Bidegintza arloan, zubigintza izan zen lanik garrantzitsuenetakoa eta, besteak beste, erro-matarrek markatu eta gero arabiarrek garatu zuten bidea, beren harlanduz egindako arku erromatarrezko zubiekin. Maila apalagoetan bederen zurezko habedunak nahiz txinarrek asmaturiko zubi zintzilikatuak ere erabili ziren.

"

Iruñeko Madalena auzoko XV. mendeko zubia

Inperio Erromatarraren suntsipenaren ondoren, galtzada eta bide gutxi egin zen Europako mendebaldean eta gainera oso bide gutxik zuten zoladura, erromatarren galtzadetako asko harrobi gisa erabili baitzituzten inguruetako herritarrek, bideak nahikoa deseginik utzirik. Bestalde berririk egiten bazen, normalean ez zen galtzada gisa egiten (oso nagusietakoa ez bazen).

Antzinako inperio erromatarrak utzitako bide nagusiak asko erabili ziren Erdi Aroan. Bide zahar nahiz berriak mantentzeak, ordea, lankidetza eskatzen zuen, ez interes militarrengatik bakarrik, baita itsas-portuetarako eta azoketarako irispideak zirelako ere. Hiri nagusiek ere harlauzaz zolaztatzen zituzten biderik estrategikoenak, baina hori burutu ahal izateko, zerga bereziak biltzen zituzten. Gainera, Erdi Aroan gurdiak edo orgak erabiltzen ziren eta honek bidea egoera hobean eduki beharra eskatzen zuen.

XIV., XV. eta XVI. mendeetan mendebaldeko garraioa ongi antolatuta zegoen eta konpetentzia izugarria zen. XVIII. eta XIX. mendeetan Erresumen eskuetara pasa ziren Europako biderik gehienak. Gauzak horrela, arielak kobratzen zizkieten zamari eta garraiatzaile guztiei bideak mantentzearen aldera eta gauza bera egiten zuten zenbait ibai edo erreka igarotzeko txalupekin ere, hala nola Zumaian Urola zeharkatzeko zegoenarekin. Honek, noski, egundoko lehia sortu zuen. Honela, 1553an Bizkaiak Gaztelarekin zuzeneko lotura izateko Urduñan zehar bidea irekitzeko asmoa hartu zuenean, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoan aurkako joerak sortu ziren. Bi mende geroago eraiki ahal izan zuten (1770-1775).

Errepideen garapena macadamari eta mundrunari esker

Bidegintza-laneko sisteman, aurrerapen izugarria ekarri zuen zilindro zanpatzaileak. 1860an asmatu zen lurrunezko zilindroak asko erraztu zuen harrizko zoladura harearekin eta urarekin nahasian asentatzea . Nahasketa hau lortzean, nahikoa berdin eta sendo gelditzen zen zorua. 1890ean Europa osoan hedatu zen metodoa. Karga eta abiadura txikiei ongi eusten zien zoladura honek. Berebilekin, ordea, hasieran, 1900 inguruan, 50 km orduko abiaduraraino ongi eusten zien macadamezko zoladurak, baina bihurguneetan harriak libratzen ziren eta zuloak sortzen.

1907an aurkitu zen irtenbidea. Hautsari eta harriei eusteko mundrun likidoa botatzen hasi ziren eta honek berehala ordezkatu zuen macadama. Euskal Herrian beraz, errepidegintza 1840-1920 bitartean mamitu zen gehienik, lehen aipatutako lehenagoko salbuespenak alde batera utzita, eta beraz macadama zen nagusi noski.1910 ingurutik aurrera, ordea, errepideak mundrunez zolaztatzeari ekin zitzaion eta berriak ere horrekin egin ziren.

1936rako bide-sarea zeharo hedaturik zuen Euskal Herriak. Ondoren sare horretan egin dena zera izan da: biraguneen erradioa handitu, sestrak eta maldak arindu, herrian kanpoaldeko aldabideak egin, errepideak zabaldu eta artzenak egin, pisu gehiagoko ibilgailuek zirkulatzeko sakonera handiagoko zoladurak egin eta bazterretako herrietara, baserrietara eta basoetara bide berriak ireki.

1970eko hamarkadaz geroztik autopistak egin dira: Bilbo-Behobia (A-8), Bilbotik Tuteran zehar Zaragoza doana (A-68) Hego Euskal Herrian eta Hendaiatik Pariseranzkoa Ipar Euskal Herrian. Maltzagatik Gasteiza bitartekoa da denetan berriena. Zenbait errepideren gainean edo alboan autobideak eraiki dira, esate baterako Irundik Madrilera doan N-1 eta Andoaindik Iruñera doana.

Burdinbideak

XIX. mendean ikusi zuten argia burdinbidearen lehen proiektuek. Garai hartan, Euskal Herriaren eta Ingalaterraren arteko harremanak meatze-arloan bereziki oso estuak ziren. Ez da harritzekoa beraz Stephenson-ek trena martxan jarri eta zazpi urtera (1832an), Bizkaiko Foru-Diputazioak Balmaseda eta Bilbo arteko bidearen proiektua aurkeztean, bide honen gainean burdinbide bat ipini ahal izateko baldintzak kontuan hartzeko proposatu izana. Lehen Karlistaldiak, ordea, bertan behera utzi zuen proiektu hura. Urte batzuk beranduago burdibidearen hainbat plan proiektatu ziren, baina horiek ere ez ziren gauzatu.

Hala eta guztiz ere, 1855eko urriaren 5ean, Baiona-Bordele burdinbidean, Euskal Herriak bere lurretan ikusi ahal izan zuen lehen trena. Europarekin elkartua zen bada Euskal Henia. Baiona-Miarritze urte gutxi barru egin zen, baina Hendaiaraino egiteko ez zen presarik, hegoaldean gauzak lasaiago zebiltzan eta. Araba eta Gipuzkoa zeharkatuko zuen burdinbidearen proiektua 1858ko ekainaren 1ean jarri zen martxan. 1861eko apirilean ekin zioten Miranda eta Olatzagutia arteko zerbitzuari, urrian Donostia eta Irun artekoari eta 1864ko abuztuan, azkenik, Olatzagutia eta Beasain arteko zerbitzuari. Urte horretan bertan lotu ziren Hendaian bi aldeetako burdinbide nagusiak. Alabaina, burdinbideetako erreiartea 1435 mm-koa egin ordez (Europako estatuetan bezala), 1672 mmkoa jarri zuten, Hendaiako elkarketa oso etena gertatuz.

Burdinbidea, Euskal Herrian barrena


Urte hauetan beste proiektu batzuk ere aurrera egin zuten Euskal Herrian. Horrela, 1861ean, Nafarroa zeharkatzen duen Zaragoza-Altsasu burdinbidea burutu zen. Burdinbide honen jabegoa zeukan konpainia, Zaragoza-Bartzelonako konpainiarekin elkartu zen lau urte geroago; beraz, 1865az geroztik, Euskal Herria Kataluniarekin konektaturik dago.

Hasieran Euskal Herriko komunikabide-beharrizanei begiratu gabe eta Espainiak nahiz Frantziak Madrid-Paris artean zituzten interesen araberako burdinbidegintza egin bazen ere, ardatz nagusi izango ziren lehenengo burdinbide horien inguruan, adar asko eraiki zen. 1865ean Ortuella eta Sestao arteko 8 kmko zatia estreinatu zen, 1890ean Ortuella eta Muskizko San Julian artekoa. 1888ko otsailean ireki zen Bilbo-El Desierto eta urrian, El Desierto-Portugalete. 1924an "Norte"ko Konpainiak erosi zuen. Santurtzira arteko adarra 1926an egin zen. Iparraldean, berriz, mende amaieran egin zen Baiona-Donibane-Garazi. Eta XX. mende-hasieran Puyootik Donapaleu eta Maulerako adarrak egin ziren, hauek denak, zabalera europarrarekin.

1876an, burdinurtuzko erreien ordez altzairuzkoak jartzeari ekin zitzaion. Lehen urteetan kanpotik ekarriak ziren hauek, baina 1883an Bizkaian eginak ipintzen hasi ziren. Honek bultzada handia eman zien burdinbidegintzari eta altzairugintzari.

1879an, Werner Siemensek munduko lehen tren elektrikoa instalatu zuen Berlinen eta honek aldaketa handiak ekarri zituen. Hamar urtean 2.250 km elektrifikatu ziren (ia erdiak Alemanian). Paris inguruko lineak 1901ean elektrifikatu ziren eta Italian eta Suitzan ere saiakuntzak egiten ari ziren garai horretan. Inga-laterran 1895etik aurrera tranbia elektrikoak jartzen hasi ziren. Euskal Herrira, ordea, Alemanian baino ia 50 urte beranduago iritsi zen; Irun-Altsasu bitarteko zatia izan zen, 1927-28an, elektrifikatu zen lehen linea.

Bi gauza ezin dira aipatu gabe gelditu: Zegamako "Tunel Handia", 3 km-ko luzera duen Euskal Herriko tunelik luzeena gaurdaino eta Ormaiztegiko burdinzubia, 34 metroko altuera eta 284 m-ko luzera dituena.

Bitartean, burdinbide estuak eraikitzeko proiektua zerabilten eskuetan hego Euskal Herrian. Erreiartean metro bateko distantzia zuten burdinbide horiek, estuagoak izanik, bihurgune makurragoak eta erradio txikiagoak onartzen zituzten eta malda larriagoak ere bai. Hedapen handia izan zuten, 1890ean Zorrotza-Balmaseda lineatik hasi eta 1919an Gatzaga-Oñati adarrera arte. Hauek, ordea, azpiegitura ahuleko burdinbideak gertatu dira. Gainera, 1936ko gerraren ondoren, erreiarte estuko burdinbide asko desagertu egin ziren zoritxarrez. Gerrak zenbait burdinbideren eraikuntza etenarazi zuen eta beste askori kalte handiak ekarri zizkion.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana