Informazio gehiago
Mendebaldeko berrantolaketa
Mediterraneoko diktaduren amaiera
1970eko hamarkadako gertaera esanguratsuenetako bat mediterranear kostaldeko diktaduren erorketa izan zen: Estatu espainiarra, Portugal eta Greziakoak, hain zuzen. Fenomeno honekin Mendebaldeko Europa guztia eremu demokratiko bihurturik geratzen zen, eta horrek bide ematen zuen Merkatu Batua eta beste nazioarteko erakunde batzuk Hegoalderantz hedatzeko.
- Portugal: 1933an Oliveira Salazarrek ezarririko erregimen diktatoriala 1974an azpiratu zuen herri mugimendu batek, "Krabelinen Iraultzak" hain zuzen, ikasle, langile, intelektual eta soldaduz osatua. Salazarren ondorengoa, Caetano, dimititzera behartu zuten eta horren ondoren, berrogei urte baino gehiagotik lehenbiziko hauteskunde askeak egin ziren.
Krabelinen Iraultzako irudiak, Portugalen.
- Grezia: 1967tik 1974ra bitartean Greziako monarkia Koronelen Diktadura izenaz ezagutzen denaren erregimenpean egon zen. Turkiar armadak Txipreren aurka erasotzean, 1973an, krisialdi bat sortu zen eta horrek oso epe laburrean desegin zituen bai diktadura eta bai erregimen totalitario haren ezarpena onartu zuen sistema monarkikoa.
- Estatu espainiarra: diktadura frankista, Gerra Zibilaren amaieran 1939an ezarri zena, izaera eman zion pertsonarekin batera iraungi zen. Francisco Franco jeneralaren heriotzaren ondoren, 1975ean, demokrazia eta hiritar eskubideen alderako trantsizio-prozesu baketsu bat hasi zen (89 gaia ikusi).
Estatu espainiarreko errege-familia 1978ko Konstituzioa zin egiten. Juan Carlos I.a erregearen jarduera guztiz garrantzitsua izan zen Estatu espainiarraren demokraziaranzko itzuleran.
Sozialdemokraziatik kontserbadorismora
1980ko hamarkadaren hasierak norabide politiko nabarmen bat markatu zuen Mendebaldean: joera sozialdemokraten hegemoniatik alderdi liberal eta kontserbadoreen nagusitasunera.
Bi izan ziren aldaketa honen arrazoiak:
- Krisialdi ekonomiko iraunkorra. 1973an hasia (84 gaia ikusi), alderdi sozialdemokratak eta laboristak ez ziren gai izan arazoari konponbiderik aurkitzeko.
- SESBren jarrera politikoen gogortzea, mendebaldeko munduan sobietar eraso baten beldurra hedatzera iritsi zena. Horren ondorioz gastu militarrak areagotu ziren NATOn barne hartzen diren estatuetan.
Gobernu berriek, Margaret Thatcherrek zuzenduriko Alderdi Kontserbadore britainiarraren ereduari jarraituz, izaera neoliberaleko politika bat aplikatu zuten, ezaugarri hauek dituena:
- Hainbat zerbitzu publikoren pribatizazioa.
- Gastu sozialen murrizpena.
- Inflazioaren murrizpena, gastu publikoaren erorketaren ondorioz.
- Lan-merkatuaren liberalizazioa (langileak kaleratzeko erraztasunak, etab.).
Reaganen aroa
Estatu Batuetako presidentziarako Ronald Reagan errepublikarraren hautaketak, 1980an, aro berri baten abiapuntua markatu zuen, Estatu Batuentzat ez ezik, mendebaldeko bloke guztiarentzat. Reaganen aroaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:
- Neoliberalismo ekonomikoko tesien ezarpena krisialdi ekonomikoa gainditzeko panazea gisa. Susperraldi ekonomikoa, populazio estatubatuarraren balio kontserbadoreenak sustatuko zituena, gizarteko sektore behartsuenen babesgabetasun gero eta handiagoarekin batera garatu zen.
- Sobietarren kontrako politikak gastu militarra ordura arte ezagutu ez diren mailetara izugarri igo zuen; horrek, noski, hazkuntza ekonomikoa oztopatu zuen, defizit publikoa eta kanpo-zorra areagotu izanaren ondorioz.
Bill Clinton demokrataren hautaketak, 1992an, sistema kontserbadorearen amaiera suposatu zuen eta superpotentzien arteko distentsio-aldi berri baten hasiera, batez ere SESBren deuseztapenaren ondoren.
Data garrantzitsuak
- 1974 Portugal eta Greziako diktaduren erorketa.
- 1975 Franco jeneralaren heriotza.
- 1977 Jimmy Carter demokrataren hautaketa, Estatu Batuetako presidentziarako.
- 1978 Estatu espainiarreko Konstituzio berriaren onarpena erreferendum bidez.
- 1979 Sobietarren erasoa Afganistanen. Margaret Thatcher Erresuma Batuko agintaritzara iristen da.
- 1981 Ronald Reagan-en presidentzia-aldia hasten da Estatu Batuetan. Grezia Europako Ekonomia Erkidegoan sartzen da.
- 1986 Estatu espainiarra eta Portugal Europako Ekonomia Erkidegoan sartzen dira.
- 1989 George Bush errepublikarrak jarraitzen dio Ronald Reagani Estatu Batuetako presidentzian.
- 1990 Bloke sozialistaren deuseztapen-prozesuaren hasiera.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XX mendea (II)
- Gerra hotza
- Mendebaldeko garapena
- Sozialismo erreala
- Existentzia baketsurantz
- Deskolonizazioa
- Palestinako gatazka
- Petrolioaren krisia
- Hirugarren mundua eta bertako gatazkak
- Bloke sistemen agortzerantz
- Mendebaldeko berrantolaketa
- Sobietar Batasunaren krisialdia
- Espainiar trantsizioa
- Demokrazia Espainian
- Mundu polobakar baten arazoak
- Integrismoa eta nazionalismoa
- Mundu multipolar baterantz
- Gatazka enkistatuen konponbiderantz
- Egungo ekonomia
- Egungo arazoak