Gerraren ondorioak

Bigarren Mundu-gerrak, historiako zoritxarrekoenak, diru eta giza bizitzatan izugarrizko galera suposatu zuen. Bestalde, nazioarteko politikaren orientazio-aldaketa latza markatu zuen.

Giza galerak eta gastu militarrak

Guztira sei urte iraun zuen mundu gatazkak bere ondorio azpimarragarrienak funtsezko bi aspektutan erakutsi zituen:

  • Giza galerak: ia hirurogei milioi hildako eta berrogei milioitik gora zauritu. Biztanleria zibila helburu beliko nagusi bilakatu zen gatazka bitartean. Bestalde, Alemania naziaren politika arrazistak garrantzizko aldaketak suposatu zituen Europako hainbat herrialdetako banaketa etnikoan.
  • Militar gastuak: Bigarren Mundu-gerra bilioi bat dolarretik gora kostatu zen. Gainera, gerraosteko ekonomiak denbora behar izan zuen bere onera etortzeko suntsiketa industrialagatik, eskulan faltagatik eta gerrako produkzioa bake-aldira egokitzeko zailtasunengatik.

Lurralde-aldaketak

Parisko bake-hitzarmena (1947) eta beste hitzarmenen ondorioz, Europako eta Ekialdeko Asiako mapa zeharo aldatua geratu zen:

  • Alemania eta Austria okupazioko lau eskualdetan banatu zuten (britainiarra, frantsesa, sobietarra eta estatubatuarra). Austriako okupazioari 1955 urtera arte eutsi zitzaion, eta Alemania, berriz, bi herrialdetan banatua egon zen (Ekialdea eta Mendebaldea) 1990 urtera arte.
  • Sobietar Batasunak Moldavia, Estonia, Letonia, Lituania eta Prusia ekialdeko zatiak, Polonia, Txekoslovakia eta Finlandia beretu zituen.
  • Poloniak, konpentsazio gisa, Prusia ekialdeko gainerakoa eta Alemaniako ekialdeko eskualde osoa beretu zituen.
  • Bulgariak Dobrudjako eskualde errumaniarra beretu zuen.
  • Txinak Mantxuria eta Japoniak okupatutako lurralde denak berreskuratu zituen. Bere aldetik, Japonia irlako lurraldera mugatua geratu zen.

Nagasakiren itxura 1945eko bonbardaketa atomikoaren ondoren.

ONUren sorrera

1945. urtean aliatuek egindako «lau askatasunen» aldarrikapenak (adierazpena, gurtza, beldurraren aurka eta miseriaren aurka) Estatuen arteko lankidetzarako nazioz gaindiko erakunde baten hazia suposatu zuen.

Nazio Batuen Erakundearen fundazio ofiziala 1945eko ekainaren 26an egin zen, Ardatzaren kontra lerrokatutako berrogeita hamar herrialdek sinatutako sorrera-aktaren ondoren. Gerraosteko urteetan munduko ia Estatu guztiak ONUn sartu ziren.

Ondoko hauek dira Nazio Batuen helburu nagusiak:

  • Bakearen defentsa eta gatazkei irtenbide baketsuak bilatzea.
  • Giza eskubideen defentsa.
  • Eskubide-berdintasuna gizaki guztientzat.
  • Bizi mailaren hobekuntza mundu guztian.

Honen bitartekaritzak hainbat gerra eragotzi ditu 1945etik hona. Halere, bere ahalmenak mugatuak dira daukan egituragatik, zeinek erakundearen ekintzarako gaitasuna murrizten duen, eta batez ere, bost potentzia garailek (Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Txina) erabili dezaketen beto eskubideagatik.

Data garrantzitsuak

  • 1945 Yalta eta Potsdamgo Konferentzia. Bigarren Mundu-gerraren amaiera. Nazio Batuen fundazio-akta.
  • 1947 Parisko bake-hitzarmena.
  • 1948 Pragako Estatu-kolpea. Berlingo krisia mendebaldeko aliatuen eta Sobietar Batasunaren artean.
  • 1949 Estatu Batuek eta honen aliatuek OTAN sortuko dute.
  • 1950 Koreako gerra piztuko da, gerra hotzaren lehen liskar belikoa.
  • 1951 San Franciscoko bake-hitzarmena.
  • 1953 Koreako gerraren amaiera. Munduko bi bloketako zatiketa areagotuko da.
  • 1955 Austriako okupazio aliatuaren amaiera.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana