Informazio gehiago
Espainiar trantsizioa
Frankismoaren akabera
Franco jeneralaren heriotzak, 1975eko azaroan, Gerra Zibilaren (1936-1939) amaieran Estatu espainiarrean ezarririko erregimen totalitarioaren akabera suposatu zuen. Herri-protestak eta nazioarte-mailako presioak ezinbesteko bihurtu zuten demokratizazio-prozesua, diktaduraren jarraitzaile sutsuenak aurka zeuden arren.
Bere testamentuan, diktadoreak Borboien Juan Carlos printzea izendatzen zuen bere ondorengo, 1931ra arte Estatu espainiarrean erreinatu zuen dinastia historikoaren oinordekoa bera. Juan Carlos I.a izenaz koroaturik, sistema demokratiko parlamentariorantz itzultzeko eragile garrantzitsuenetako bat izango zen.
Trantsizioa: denon garaipena
Diktadorearen heriotzaren ondorengo lehenbiziko Gobernuburua, Adolfo Suárez, trantsizioko protagonista nagusia izan zen. Bere proiektu demokratizatzailea honako puntu hauetan oinarritu zuen:
- Erreforma Politikorako Legea: erreferendum baten bidez 1976ko azaroan onartua, legezko sistema frankistaren deuseztapena eta gobernu-forma berri bat ezartzeko oinarri juridikoa izan zen.
- Joera guztietako alderdi politikoen legalizazioa, Partido Comunista barne, frankismoaren arerio politiko nagusia izan zena.
- Bat etortze edo «haustura adostua», hau da, aldaketa Estatu espainiarreko indar politiko guztien akordioen bidez egingo zen. Batzuek zein besteek zertan edo hartan amore eman beharko zuten, denentzat onargarria gertatuko zen sistema demokratiko bat lortzearren
1977ko ekainaren 15ean lehenbiziko hauteskunde orokorrak egin ziren. Unión de Centro Democrático-k (UCD), Adolfo Suárezek fundatutako alderdiak, demokraziaren aurreneko gobernua eratu zuen, boto gehien jaso zituen taldea izan baitzen.
Moncloako Itunak
Demokraziaren lehen une haietako egoera sozial, politiko eta ekonomiko hauskorrak indar politiko guztiak behartu zituen nazioaren barne-lasaitasuna bermatuko zuten akordio batzuk onartzera, normaltasun parlamentarioa finkatzen zen bitartean. Horregatik, alderdi politikoek Moncloako Itunak deritzen negoziazioak izenpetu zituzten, honako puntu hauek erabakitzen zituztenak:
- Egonkortasun politikoa.
- Protagonismo sindikalaren gehitzea.
- Zentsuraren deuseztapena.
- Soldatak mugatzea.
- Hiritarren askatasun- eta eskubide-sistema ezartzea.
- Autonomien sorkuntzara bideraturiko legeak egitea.
1978ko Konstituzioa
Trantsizio-prozesua 1978an amaitu zen, abenduaren 6an eginiko erreferendumean, honako puntu funtsezko hauek jasotzen zituen Konstituzio baten onarpenarekin:
- Espainiar nazioaren batasuna.
- Monarkia parlamentarioa Estatuaren antolamendu-forma gisa.
- Hiritarren eskubide eta askatasunen onarpena.
- Eskualdeen eskubidea gobernu autonomoak edukitzeko.
Testu konstituzionalaren egileak honako hauek izan ziren: Miguel Herrero, José Pedro Pérez-Llorca eta Gabriel Cisneros (UCD), Manuel Fraga (Alianza Popular), Miquel Roca (Convergencia i Unió), Gregorio Peces-Barba (PSOE) eta Jordi Solé Tura (Partido Comunista de España).
Konstituzio berriak Estatu espainiarraren oinarri juridiko gisa funtzionatu du 1978an onartua izan zenetik.
1978ko Espainiako Konstituzioaren lehenengo orrialdea.
Data garrantzitsuak
- 1975 Franco jeneralaren heriotza. Juan Carlos I.aren koroatzea Estatu espainiarreko errege gisa.
- 1976 Adolfo Suárezen izendapena Gobernuko presidente gisa. Erreforma Politikorako Legea..
- 15-6-1977 Legegintza-hauteskundeak. UCDren garaipena.
- 6-12-1978 Konstituzio berriaren onarpena erreferendum baten bidez.
- 1979 Bigarren legegintza-hauteskundeak. Berriro UCDren garaipena Autonomi Estatutuak Katalunian eta Euskal Herrian.
- 1981 Estatu-kolpe baten ahalegina. Erasoa Diputatuen Kongresuan.
- 1982 Estatu espainiarra NATOn sartzea. Autonomi estatutuen hedapena Estatu espainiarreko beste lurralde batzuetara.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XX mendea (II)
- Gerra hotza
- Mendebaldeko garapena
- Sozialismo erreala
- Existentzia baketsurantz
- Deskolonizazioa
- Palestinako gatazka
- Petrolioaren krisia
- Hirugarren mundua eta bertako gatazkak
- Bloke sistemen agortzerantz
- Mendebaldeko berrantolaketa
- Sobietar Batasunaren krisialdia
- Espainiar trantsizioa
- Demokrazia Espainian
- Mundu polobakar baten arazoak
- Integrismoa eta nazionalismoa
- Mundu multipolar baterantz
- Gatazka enkistatuen konponbiderantz
- Egungo ekonomia
- Egungo arazoak