Ingalaterra viktoriarra

Viktoria I.aren hirurogeita lau urtetako erregealdi luzea britainiar Inperioaren goren aldia izan zen. Garai horren barne politikak parlamentuzko sistemaren bidezko partiduen txanda zuen ezaugarri. Kanpoaldean, berriz, Erresuma Batuak inperio handi bat sortu zuen eta Europako gatazketan oreka mantentzeaz arduratu zen.

Erreformismoa

Erresuma Batua 1830. eta 1848. urteetan Europa astindu zuten izaera liberal eta demokratikoaren mugimendu iraultzaileengandik kanpo mantendu zen.

Jorge IV.arekin (1811tik erregeorde eta 1830etik 1848ra erregea) erreforma garrantzitsuak egon ziren:

  • Langile elkarteen kontrako legediaren indargabetzea (1824).
  • Lehen hauteskunde-erreforma; sufragioa hiri distrituetara zabaltzen da (1832).
  • Esklabotasunaren indargabetzea (1833).
  • Txiroen babes legala (1834).

Viktoria I.aren erregealdia 1837an hasi zen. Aro viktoriarrean sarturiko erreforma legal garrantzitsuenak hurrengoak izan ziren:

  • Hamar orduko lanegunen ezarketa (1847).
  • Bigarren hauteskunde-erreforma: bozketa-eskubidearen handitzea langile espezializatuentzat (1867).
  • Oinarrizko eskolatze behartua (1870).
  • Trade Unions, edo langileen sindikatuen aintzatespen legala (1871).
  • Hirugarren hauteskunde-erreforma; landetxeen jabeei boto-eskubidea ematen zaie (1884).

Parlamentarismo ingelesa

Boterean zeuden bi alderdi politikoen (tory eta whigh) txandakatze baketsuak zekarren egonkortasuna eta sentimendu eraikitzaileak ezaugarritu zuten britainiar sistema politikoa. Alderdi hauek 1837tik aurrera kontserbadore eta liberala deitu ziren.

Garai viktoriarraren figura garrantzitsuenak Peel (1788-1850) eta Disraeli (1804-1881) izan ziren alderdi kontserbadorean, eta Palmerston (1784-1865) eta Gladstone (1809-1898), alderdi liberalean.

Gobernu kontserbadore garai batzuen ondoren, liberalek boterea izan zuten 1830etik 1848rarte legezko erreforma desberdinak sartuz, horien artean gariaren gaineko arantzel protekzionistak ezartzen zituzten legeen desagerpena nabarmendu zelarik (1846).

1867an, Disraelik legezko erreforma handien bigarren garaiari hasiera eman zion, gobernu liberalek jarraitu zutena. Merkatal liberalismoak garia eta produktu atzerritarrak kostu baxuan ekar zitezen eta bizi-mailaren kostea txikitzea ahalbidetu zuen.

1874an, alderdi kontserbadorea boterera itzuli zen. Disraelik Inperioaren hedaketa bultzatu zuen eta Europako arazoetan hartu zuen parte biziki.

Liberalek denbora txiki batez agindu zuten 1884an eta ondoren kontserbadoreek, Salisburyrekin (1830-1903) eta Chamberlainekin (1836-1914), gizarte- eta ekonomia-krisi garaian.

Britainiar Inperioa

Viktoria I.aren erregealdian, britainiar inperioa historiako handiena bilakatu zen. Munduko lurraldearen bosten bat hartzen zuen eta biztanleriaren laurdena. Ingalaterrak, lasterketa inperialistan bere ontzigintzaren nagusitasunaren laguntza zuenak (65. gaia ikusi) lurraldeak zeuzkan kontinente guztietan:

  • Asia: Indiak inperio estatusa lortu zuen 1877an. Afganistanek, Birmaniak (1855) eta Malakak kokapen estrategikoa ziurtatzen zuten merkatal trafikoan. Gainera Opioaren gerrako garaipenak (1840-1842) Txinako bost kaietara sarbidea ahalbidetu zuen.
  • Afrika: Egiptoren domeinuak (1882) Ingalaterrak Suezeko kanala kontrolatu zezan ahalbidetu zuen. Ingelesek jabetza-korridore bat osatu nahi izan zuten Egiptotik Lurmutur Hirira arte, honetarako Sudan, Rhodesia, Nigeria, Somalia, Kenya, Uganda eta, boersen gerraren ondoren (1899-1902), Transvaal eta Orangeko lurraldeak.
  • Ozeania: Australia eta Zeelanda Berriarekin.
  • Amerika: Kanada (Frantziak utzita 1763an) zen jabego garrantzitsuena, Jamaika, britainiar Antillak, Guayana eta Malvina irlak osaturikoa.
  • Honetaz gain, Ingalaterrak gune estrategiko ugari zituen itsasoaren kontrola segurtatzen zituztenak: Gibraltar, Malta, Txipre, Santa Elena, Maurizio eta Zeilan.

Viktoria erregina (1837-1901).

Data garrantzitsuak

  • 1830 Gilermo IV.aren erregealdia hasten da eta erreforma liberalen hasiera.
  • 1832 Hauteskunde-erreforma: boto-eskubidea hiri distritu berrietara zabaltzen da.
  • 1833 Emakume eta umeen lanari buruzko lehen legedia. Esklabutzaren abolizioa.
  • 1834 Txiroak babesteko legedia.
  • 1837 Viktoria I.aren erregealdia hasten da.
  • 1838 Herriaren Kartak langileen eskakizunak aurkezten ditu eta bozkatze unibertsala eskatzen du (kartismoa).
  • 1842 Irlanda Gaztearen mugimendua jaiotzen da. Opioaren gerraren amaiera.
  • 1845 Gosetea hasten da Irlandan.
  • 1846 Gariaren gaineko legedi babeslearen indargabetzea.
  • 1847 Hamar orduko laneguna.
  • 1867 Langile espezializatuentzat botoa eman zuen hauteskunde-erreforma.
  • 1871 Langileen sindikatuen legalizazioa.
  • 1874 Disraelik hedaketa inperialista bultzatzen du.
  • 1876 Viktoria erregina Indiako enperatriza aldarrikatua da.
  • 1882 Egiptoren okupazioa.
  • 1884 Hirugarren hauteskunde-erreforma.
  • 1891 Cecil Rhodesek Rhodesiaren konkista osatzen du.
  • 1901 Viktoria erregina hiltzen da eta Eduardo VII.ak tronuan jarraitzen dio.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana