Amerika hispaniarraren independentzia (II)

Fernando VII.ak berrezarritako absolutismoak, Amerikan eta baita Espainian ere, bere itzuleran pertsona askok jarritako itxaropena zapuztu zuen. Espainiar Independentzia gerraren bitartean zabaltzen joan zen burujabetza nahia handitu egin zen amerikar liberalek errege absolutistari leialak ziren agintearen kontrako borrokarekin bat egin zutenean.

Emantzipazioaren heroiak

Mugimendu emantzipatzaileak garrantzizko pertsonai politiko eta militarrak izan zituen, horien artean hiru nabarmendu zirelarik:

  • Francisco de Miranda (1750-1816): Caracasen jaio zen eta ofizial gisa ibili zen Espainiako armadan. 1780an Estatu Batuen Independentzia gerran hartu zuen parte eta frantziar Iraultzarekin bat egin zuen. 1811an Venezuelako Probintzia Bateratuen independentzia aldarrikatu zuen Caracaseko Biltzar Nagusian egon zen, eta ondoren erregearen aldekoen kontra borrokan ibili zen. Preso hartu eta Espainiara bidali zuten, han hil zelarik.
  • Simon Bolibar (1783-1830): Caracasen jaioa, Espainian ikasi zuen eta Europan zehar ibili zen. Antolatzaile handia eta hizlari adierazkorra, Hego Amerikako estatuen Konfederazio handi baten ideia defendatu zuen. Caracaseko Biltzarrean parte hartu zuen eta Kolonbia Handiaren (Venezuela, Kolonbia eta Ekuador) burujabetasuna lortu zuen, baina hil aurretik berak batu egin zituen lurraldeak banandu egin ziren.
  • José de San Martín (1778-1850): Argentinan jaioa, espainiar Independentziaren gerran parte hartu zuen. Talentu militar handiko gizona, Río de Plataren emantzipazioan parte hartu zuen eta, Andeak bere gudarosteekin zeharkatu ondoren, Txile eta Peru askatu zituen.

Venezuela birkonkistatu eta Caracasen garaitsu sartu ondoren, herriak Simon Bolibar "Askatzailea" bezala txalotu zuten.

Borrokaren hasiera

  • Mexiko: 1810ean, Miguel Hidalgo apaizak (1753-1811) matxinadari hasiera eman zion Doloresen Garrasiarekin. Indioen eta mestizoen lagun izan zuen, baina ez kreolenena. Garaitua eta exekutatua izan ondoren, beste apaiz batek, Jose Maria Morelos (1765-1815), jarraitu zuen borroka, baina honek ere porrot egin zuen (1815).
  • Argentina: 1810eko maiatzean Buenos Aireseko Biltzarra sortu zen, Hidalgo de Cisneros errege ordeak kargua utzi zezan behartu zuena. 1816an Tucumaneko Batzarrak independentzia aldarrikatu zuen.
  • Nueva Granada: 1811ko uztailan Caracaseko Batzar Orokorrak independentzia aldarrikatu zuen, baina erregearen aldeko indarrek matxinatuak garaitu zituzten. Mirandaren porrot eta atxilotzearen ondoren, Bolibarrek erresistentzia jarraitu zuen, baina garaitua izan zen eta Jamaikara ihes egin zuen.
  • Espainiatik bidalitako Pablo Morillo jeneralak (1778-1837) Quito eta Bogotako Gobernu Biltzarrak menpean hartu zituen.
  • Txile: 1810eko uztailaren Batzar Nazionalak agintarien arteko banaketa bistan utzi zuen. 1815ean Abascal errege-ordeak (1743-1827), Perun Espainiari leial mantentzen zena, mugimendua ito zuen.

Independentziarantz

  • Mexiko: Agustín de Iturbe erregearen aldeko jeneralak (1783-1824) matxinatuekin bat egin zuen eta Igualako Egitaraua argitaratu zuen (1821), erregetza konstituzionalaren aldekoa. Urte berean independentzia aldarrikatu zen eta 1822an Iturbek bere burua Mexikoko enperadore aldarrikatu zuen. 1824an Errepublika aldarrikatu zen.
  • Ertamerika: independentzia 1823an lortu zen, Ertamerikako Probintzia Batuak osatu zirenean.
  • Txilek San Martineko garaipenen ondoren lortu zuen independentzia, espainiarren kontrako Chacabuco (1817) eta Maipu (1818) batailaren ostean. Ondoren, San Martin Perura joan zen, bertatik La Serna erregeordeak 1821an ihes egin zuen.
  • Kolonbiaren independentziaren protagonista Simon Bolibar izan zen, Boyaca-n espainiarrak garaitu (1819) eta Bogota menpean hartu zuena. 1821an, Carabobo-ko garaipenak Venezuelaren independentzia finkatu zuen.
  • Ekuadorrek independentzia Antonio Jose de Sucre (1795-1830), Bolibarren tenienteordea zenari esker lortu zuen, Sucrek Pichinchako garaipena lortu zuen, eta 1825ean Goi Peru (Bolivia) askatu zuen.
  • Uruguayko independentzia Jose Gervasio Artigasek hasi zuen (1764-1850) eta Brasilek bereganatu ondoren, nazioa hogei eta hamahiru ekialdetarren matxinadarekin askatu zen (1828).

Data garrantzitsuak

  • 1810 Hidalgo apaizak Doloresen garrasia botatzen du. Buenos Aireseko Biltzarrak erregeordea kargutik kentzen du.
  • 1811 Caracaseko Batzarrak Venezuelaren burujabetasuna aldarrikatzen du. Hidalgo apaiza Mexikon fusilatzen dute.
  • 1815 Morillok, erregearen aldeko jenerala, Nueva Granadako matxinada itotzen du. Morelos apaiza garaitua da eta Mexikon fusilatzen dute.
  • 1816 Tucumaneko Batzarrak Argentinaren burujabetasuna aldarrikatzen du. Nueva Granadako Erregeordetza ezartzen da. Bolibarrek borrokari ekiten dio berriro.
  • 1818 San Martínek Txileren burujabetasuna lortzen du.
  • 1819 Angosturako Batzarrak Kolonbia Handiaren sorketa aldarrikatzen du, Simon Bolibar buru duela.
  • 1821 Iguala Egitasmoa eta Mexikoren independentzia. Bolibarren garaipena Carabobon eta Venezuelaren behin-betiko independentzia. San Martinek Peruren independentzia lortzen du. Brasilek Uruguay bereganatzen du.
  • 1822 Antonio José de Sucreren garaipena Pichinchan: Ekuadorren independentzia. Brasilen independentzia.
  • 1823 Ertamerikako Probintzia Batuen sorketa.
  • 1824 Mexikoko Errepublika Federalaren aldarrikapena.
  • 1828 Uruguay Brasilengandik independizatzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana