Estatu Batuetako Sezesio-gerra

Bi bizitza-, gizarte- eta ekonomia-erak, Sezesio-gerran beren aurkan egon ziren. Iparraldeko estatuen garaipenak Estatu Batuen batasunaren jarraipena suposatu zuen, berreraikuntza azkar baten ondoren, munduko potentzia handian bilakatu zena.

Iparraldea eta Hegoaldea

Independentziaren momentutik, Estatu Batuek nabarmenki desberdinak ziren bi gune erakutsi zituen:

  • Iparraldeko estatuak, industrialak nagusiki, protekzionistak eta demokratak zirenak.
  • Hegoaldeko estatuak, aristokratikoak, merkataritza askearen aldekoak eta esklaboek landaturiko kotoi-sailetan oinarrituriko ekonomiarekin. Esklabutza izan zen Iparralde eta Hegoaldearen harremanetan oinarrizko arazoa. 1787ko Konstituzioak Estatu bakoitzak gai honi buruz erabakitzeko askatasuna izango zuela ezarri zuen, baina XIX. mendean Iparraldetik abolizionismoa zabaldu zen, beltzen giza eskubideen alde eta esklabutzaren kontra zegoen mugimendua.

Hegoaldeko estatuek, lan-esku esklaboa behar zuten kotoi-merkatu mundialean konpetentzia mantentzeko, eta askotan uko egin zioten abolizioa onartzeari.

Missouriko Konpromisoak (1820) marra geografiko bat ezarri zuen, estatu-esklabogileak eta abolizionistak banatzen zituenak. Arazoa Mendebaldean estatu berriak sartzean hasi zen, beren erabakiak esklabutzari buruz Batasunaren oreka politikoa aldatu ahal baitzuen.

Gerra zibila

1861ean Abrahan Lincoln presidente hautatua izan zen, errepublikarra eta esklabutzaren kontra zegoena. Mendebaldeko aitzindarien laguntzari esker, Hegoaldeko zazpi estaturen banatzea eragin zuen (Hegoaldeko Karolina, Georgia, Florida, Alabama, Mississippi, Louisiana eta Texas).

Jefferson Davis (1808-1889) Amerikako Estatuen Konfederazioaren presidente aukeratua izan zen, Richmond zelarik honen hiriburua, eta berehala gerra zibila hasi zen.

Iparraldeak biztanleria handiagoa zuen (hemeretzi milioi, Hegoaldeko hamar milioiren aldean), eta aberastasun handiagoa eta industria-gune gehiago zituen.

Hasieran, Robert Leek (1807-1870) zuzentzen zuen hegoaldeko armadak ekimena izan zuen, baina Konfederazioak ezin izan zuen jasan Iparraldeak zuen soldadu eta arma eskuragarritasun handiagoa.

Fredericksburgeko bataila (1863).

Gettysburgeko batailak (1863), bi alderdietan milaka gizakien heriotza eragin zuenak, hegoaldearen indarrak egoera larrian utzi zituen.

Ejertzito federalak Iparraldetik eta Ekialdetik egin zuen aurrera, 1865aren apirilean, Grant (1822-1885) eta Sherman (1820-1891) iparraldeko jeneralek eraso konbinatu bat jaurti eta Lee jeneralak amore eman zuen arte Appomatoxeko batailan. Egun gutxitara, hegoaldeko fanatiko batek Lincoln hil zuen.

Hegoaldea Washingtonen menpean geratu zen berriro politikoki eta esklabutza indargabetu egin zuten.

Trenbideak, Union Pacific eta Central Pacific bezalako konpainia handiekin, Mendebaldeko lurren gaineko zabalketa prozesuan lagundu zuen eta lehen mailako garrantzi estrategikoa izan zuen Sezesio-gerran zehar.

Berreraikitzea

Gerra zibila oso odoltsua izan zen (milioi erdi hildako eta ehun milaka zauritu) eta suntsituak utzi zituen Hegoaldeko lurralde zabalak.

Nazioaren berreraikuntza politiko, ekonomiko eta moralak, ahalegin eta lanak behar izan zituen. Arraza bereizkeriaren kontra legedi bat aldarrikatu zen arren, beltzen integrazio sozialaren arazoak eguneroko politika estatubatuarra nahasten jarraitu zuen.

Landaketa-nekazaritza gainbeheran sartu zen, batez ere kotoi ekoizpenean India eta Egiptok suposatzen zuten konpetentziagatik, eta Estatu Batuen Hegoaldean jabe ertainen klase berria azaldu zen, landaketa berriak eta nekazari teknika berriagoak sartu zituena.

XIX. mendearen azken laurdenean izugarrizko garapen ekonomiko garaia hasi zen, enpresaburu handiek bultzatutakoa, Rockefeller eta Morganek bezala, herrialdea mundu kapitalistaren buru ezarri zutenak.

Biztanleria azkar hazi zen, 1880an berrogeita hamar milioi biztanle izatera iritsiz. Etorkin talde handiak sartu ziren herrialdean eta Mendebaldearen konkista jarraitu zuten, estatu berriak sortu zirelarik: Nevada (1864), Nebraska (1867), Colorado (1876).

Data garrantzitsuak

  • 1820 Missouriko konpromezua: 36º paraleloaren Hegoaldean dauden estatuei esklabutza baimentzen zaie.
  • 1850 Clayren konpromesua: estatu berrien burujabetza esklabutzaren arazoaren gain.
  • 1852 Tom osabaren etxola argitaratzen da, esklabotasunaren kontrako nobela.
  • 1856 Alderdi errepublikarrak esklabutzaren kontrakoa eta protekzionista den egitaraua hartzen du.
  • 1860 Errepublikarra eta esklabutzaren kontra dagoen Abraham Lincoln hautagaiaren garaipena hauteskundeetan.
  • 1861 Amerikako Estatuen Konfederazioaren sorrera. Jefferson Davis presidente aukeratua da. Sezesio-gerra hasten da.
  • 1862 Hegoaldearen garaipenak Bull Run, Fredericksburg eta Chancellorsvillen.
  • 1863 Esklabutzaren indargabetzea. Hegoaldearen porrot erabakigarria Gettysburgen.
  • 1864 Iparraldearen barneratzeak lurralde konfederatuaren barnean.
  • 1865 Hegoaldeko Lee jeneralak amore ematen du iparraldeko Granten aurrean Appomatoxen. Hegoaldearen partaide batek Abraham Lincoln erailtzen du. Tennesseen Ku Klux Klana jaiotzen da, Gobernuak biztanleria beltzaren alde hartutako neurrien kontra zegoen taldea.
  • 1870 Beltzei botoa ematen zaie.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana