Informazio gehiago
Estatu Batuen hedapena
Independentziaren unetik, Estatu Batuak osatzen zituzten hamahiru koloniek demografia, lurralde eta ekonomia hedapena izan zuten, eta sistema demokratikoaren sendotzearekin batera, Sezesio-gerra ondoren bilakatuko zen potentzia handiaren oinarriak jarri zituen.
Demografia- eta industria-hazkundea
XIX. mendean zehar Estatu Batuen biztanleria izugarri hazi zen hurrengo bi arrazoiak direla eta:
- Europar etorkinen etengabeko helduera, gehiengoa gazteak, batez ere Britainia Handia, Irlanda eta Alemaniatik etortzen zirenak.
- Jaiotze-tasa handia.
Biztanleria 1790ean lau miloi baino gutxiago izatetik zazpi milioitara pasatzen da 1810ean, hamahirura 1730ean eta berrogei milioitara 1870ean.
Estatu Batuek hazkuntza ekonomiko garrantzitsua jasan zuten, batez ere 1830eko hamarkadatik aurrera. Arrazoiak hurrengoak izan ziren:
- Eskulan gazte eta ugariaren baliagarritasuna.
- Berrikuntza teknikoen garapena, bereziki oihal industrian eta lurrunezko nabigazioan.
- Lanaren banaketa eta kate-produkzio metodoen erabilera goiztiarra lantegietan.
Ehungintzak, hasieratik makinen perfekzionamenduak onuraduna, industrializazioa bultzatu zuen. Geroago, trenbideen hedapenak burdingintza-industria boteretsua sortu zuen, laster garapen ekonomikoaren motorra bilakatuko zena.
Lurraldearen hedapena
James Monroe presidenteak (1758-1831) Europako potentzien egotearen kontra, lurraldearen hedapena azaldu zuen Monroe doktrina deiturikoarekin (1823), «Amerika amerikarrentzat» formulak laburtutakoa.
Hedapena hurrengoaren bidez gauzatu zen:
- Erosketa: 1803an Estatu Batuek Louisiana erosi zioten Frantziari, eta 1819an Florida Espainiari. 1867an Alaska errusiarrei erosi zieten.
- Beretzea eta gerra: Texas 1845ean gehitu zuten, Mexikok 1848an gerran porrot egin ondoren Kalifornia eta Mexiko Berria eman zituen (Guadalupe-Hidalgoko bakea).
- Kolonizazioa: kolonoen etorrera masiboak Mendebalderantz hedapena ahalbidetu zuen, erein zitezkeen lur lautada handiek eta mehatzek lagundurik, batez ere Kaliforniako urrezko meatzeak.
- Trena: lur berrietan biztanleriaren ezarpena erraztu zuen eta espezializazio ekonomikoa ahalbidetu zuen gune ezberdinetan.
- Zerealak erdialdeko lautadetan.
- Kotoi landaketak Hegoaldean, Afrikatik ekarritako langileri esklaboarekin.
- Industria Ipar ekialdean.
Urre bilatzaileak 1848an. "Urrearen sukarrak" milaka bilatzaile erakarri zituen Kaliforniara XIX. mendearen erdialdean. Herrialde zati handi bat bizitza hobearen bila zebiltzan aitzindariek bete zuten.
Estatu Batuetako demokrazia
Alderdi federalista eta errepublikarra boterean txandakatu ziren Andrew Jackson (1767-1845) alderdi demokrata berriaren ordezkaria presidente hautatua izan zen arte (1829). Mendebaldeko aitzindarien laguntzarekin, Jacksonek estatubatuar demokrazia finkatu zuen sufragio unibertsalaren ezarpenarekin (1830).
Jacksonek presidentetza bi agintealdi jarraituetan izan zuen, 1837. urtera arte, baina "demokrazia jacksoniarrak", gizartearen arlo zabalagoen partehartze politikoa ahalbidetzen zuenak, ondorengo presidenteengatik, errepublikarrak edo demokratak, jarraipena izan zuen.
Mendebalderako hedapenak, non kolonoak Gobernuari beren nekazal ekoizpen hasiberriarentzat tarifa babesleak eskatzen zioten, merkataritza askearen partaide ziren Hegoaldeko estatu esklabistentzat mehatxu bat suposatu zuen.
Iparralde eta Mendebaldeko estatuek Hegoaldekoekin zuten liskarra larriagoa egin zen lehenengoek esklabutzaren kontra eginiko salaketarengatik. Konpromiso sorta batek oreka politikoa mantendu zuen Sezesio-gerra lehertu zen arte (64. gaia ikusi).
Data garrantzitsuak
- 1801 Thomas Jefferson presidenteak Mendebaldearen konkistara nazioa deitzen du.
- 1803 Frantziari Louisianaren erosketa.
- 1812 Erresuma Batuaren kontrako gerra Kanadaren gaineko domeinuarengatik.
- 1814 Ganteko hitzarmena: Erresuma Batuaren kontrako gerraren amaiera.
- 1819 Espainiari Floridaren erosketa.
- 1820 Missouriko konpromisoa: 36º paraleloaren Hegoaldeko estatuentzat esklabutza baimentzen da.
- 1823 Europako interbentzionismoaren kontrako Monroe doktrina.
- 1829 Jacksonen presidentetza hasten da, "demokrazia jacksoniarraren" sortzailea.
- 1836 Texasek bere burua independente aldarrikatzen du Mexikorengandik.
- 1845 Texasen bateratzea.
- 1846 Mexikoren kontrako gerra deklarazioa.
- 1848 Kalifornian urrea aurkitzen da. Guadalupe-Hildalgoko bakea: Mexikoren ipar ekialdeko lurraldeak Estatu Batuetara atxikitzen dira.
- 1850 Clayren konpromisoa: estatu berriek esklabutza onartzen duten ala ez erabakitzen dute.
- 1853 Gadsen hitzarmena: Mexiko Berria lurraldearen hegoaldeko mugen zuzenketa.
- 1856 Alderdi errepublikarrak esklabutzaren kontrako programa babeslea jarraitzen du.
- 1860 Abraham Lincoln, diputatu errepublikarra, presidente hautatua izan da.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XIX. mendea
- Napoleonen garaia
- Espainiako Independentzia Gerra
- Vienako Kongresuaren Europa
- Amerika hispaniarraren independentzia (I)
- Amerika hispaniarraren independentzia (II)
- Fernando VII.aren Espainia
- Iraultza liberalak (1820-1830)
- 1848ko iraultzak
- Ingalaterra viktoriarra
- Frantzia: Bigarren Inperiotik III. Errepublikara arte
- Espainia liberala
- Karlistaldiak
- Gizarte-mugimenduak
- Kapitalismo handia
- Estatu Batuen hedapena
- Nazionalismoaren Europa
- Estatu Batuetako Sezesio-gerra
- Inperialismoa
- Espainia iraultzailea
- Errusia, Japonia eta Austria-Hungaria: ohitura eta modernizazioa
- Espainiako Errestaurazioa
- Gizarte berriak