Espainia iraultzailea

I. Errepublikak eta Savoiako Amadeoren monarkiak liberalismo demokratikoaren ezarpena suposatu zuten. Arazo ekonomikoek, liskar politikoek eta kantonalismoak Errepublikaren porrota eta Borboien Berrezarpena bizkortu zituzten.

Iraultza Ospagarria

Isabel II.aren erregealdiaren azken urteetan, erregina mantentzen zuen erregimen moderatuaren kontrako mugimendu zabal bat sortu zen. Ostendeko Itunean (1867) progresistek, Batasun Liberalaren partaideek (59. gaia ikusi) eta demokratek parte hartu zuten. Haserrearen arrazoiak hurrengoak ziren:

  • Errepresio politikoa: gobernuak liberalak jazarri zituen eta 1867an oso prentsa-lege murriztailea aldarrikatu zuen.
  • Krisi ekonomikoa, lantegien itxiera eta nekazarien matxinadak eragin zituena.

1868ko irailean Juan Prim jeneral aurrerakoia (1814-1870) eta Topete almirantea (1821-1885) Cadizen matxinatu ziren. Puente de Alcoleako (Kordoba) batailan, Francisco Serrano jeneralak (1810-1885) gobernu-tropen kontra garaitu zuen eta ondoren Madrilerantz jo zuen.

Erreginak Paura (Frantzia) ihes egin eta behin behineko gobernu bat ezarri zuen, Serrano honen lehendakaria izanik.

Gorte Konstituziogileek landu zuten 1869ko Konstituzioa, liberalismo demokratikoaren printzipioak jasotzen zituena: subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala, kultu-askatasuna, banakakoen eskubideen aldarrikapena.

Botere legegilea hautazko izaera zuten bi ganberari egokitu zitzaien (Senatua eta Kongresua); erregeari berriz, legeen onespena eta aldarrikapena zegokion.

Alcoleako bataila. Serrano jeneralaren garaipenak, Pavía jeneralaren gain, Isabel II. erreginaren gainbehera eta Espainiatik bere irteera suposatu zuen. Iraultza Ospagarriaren garaipena zen.

Amadeo I.a

Monarkia-printzipioak arrakasta izan zuen Konstituzioan. Serrano erregeorde izendatu zuten eta Prim, gobernuburua, Espainiarentzat errege bat bilatzeaz arduratu zen.

Asko izan ziren Espainiako tronua betetzeko kontuan izan ziren kandidaturak. Azkenik, 1870eko azaroan, Gorteek Savoiako Amadeo (1845-1890) aukeratu zuten, Aostako dukea eta Italiako Viktor Manuel II.aren semea zena.

Amadeo I.a abenduaren 30ean iritsi zen Cartagenara, Madrilen Prim jenerala hil zen egun berean, erregearentzat laguntza handikoa izan zitekeena.

Egoera politikoa konplikatu egin zen ezkertiar eta eskuindar erradikalen ekintzen eraginez:

  • Karlistek berriro hartu zituzten armak Euskal Herrian, Nafarroan eta Katalunian, oraingoan Karlos VII.a (1848-1909) hautagaia defendatzeko asmoz.
  • Errepublikarrek, monarkia konstituzionalaren ezartzearekin haserre zeudenak, Katalunia, Aragoi eta Valentzian bereziki larriak izan ziren matxinadak piztu zituzten.

Monarkia berria mantentzen zituzten alderdiak Konstituzionala, Práxedes Mateo Sagastak (1825-1903) zuzendutakoa, eta Manuel Ruiz Zorrillaren (1833-1895) Erradikala ziren, baina bien arteko elkarlanak egonkortasun politikoa eragotzi zuen.

Amadeo I.a. Savoiako Amadeo konstituzionalismoaren praktikan hezitako erregea zen eta bere lana leialki betetzeko asmoa zuen. Alderdien arteko borrokek, gerra karlistak eta Borboien dinastiaren aldeko monarkikoen oposizioak, tronua hartu zuenetik bi urte beranduago hau uztera bultzatu zuten.

I. Errepublika

1873ko otsailaren 11n Amadeo I.ak bere abdikazioa aurkeztu zuen Gorteen aurrean. Ondoren, Kongresuak eta Senatuek Errepublikaren aldarrikapena onartu zuten.

Erregimen berriak hamaika hilabete iraun zuen ozta-ozta. Iparraldean gerra karlista piztu zen berriz eta Kuban matxinada-mugimendua zabaldu zen. Baina arazo larriena kantonalismoa izan zen, federalismoaren joera erradikala zena.

Federalismoa, Estatu federal baten aldarrikapenaren aldekoa, errepublikanismoaren joera indartsuena zen. Pi i Margallek Errepublikaren lehendakaritza hartu zuen 1873ko ekainean, eta uztailan Errepublika demokratiko eta federala ezarri zuen, aldarrikatzera iritsi ez zen Konstituzio berri batekin.

Momentu horretan matxinada kantonalak leher egin zuen: herri, herrixka eta hiri asko kantoi independente bihurtu ziren, bakoitzak bere gobernua zuelarik.

Pi i Margallek lehendakaritza utzi zuen eta Nicolás Salmerónek (1838-1908) ordezkatu zuen eta honek Arsenio Martínez Camposi (1831-1900) Valentzia eta Andaluziako kantoien gaineko errepresioa fidatu zion. Lehendakari berri batek, Emilio Castelarrek (1832-1899), indarrez borrokatu zuen azken aztarna kantonalen kontra.

1873ko abenduaren 29an, Pavía jeneralak (1827-1895) Gorteak disolbatu zituen eta Serrano jeneralari eskaini zion Gobernua. I. Errepublika ez zen existitzen jadanik.

 

Data garrantzitsuak

  • 1868 Iraultza Ospagarria. Isabel II.a tronutik kentzen dute eta Serrano behin behineko gobernu baten burua da. Kubako guda hasten da. Langile-mugimendua hasten da Bartzelonan eta Madrilen.
  • 1869 Konstituzio demokratikoa.
  • 1870 Isabel II.ak uko egiten die bere eskubide dinastikoei bere seme Alfontso XII.aren alde.
  • 1871 Savoiako Amadeo I.aren erregealdia hasten da.
  • 1872 Bigarren guda karlista hasten da.
  • 1873 Erregearen abdikazioa. I. Errepublikaren aldarrikapena. Matxinada kantonala Cartagenan, Levante eta Andaluziara hedatzen delarik. Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta Castelar txandakatzen dira Errepublikaren lehendakaritzan. Konstituzio aurrerakoia, indarrean sartzera iristen ez dena.
  • 1874 Pavíako Estatu-kolpea: Serrano jenerala botere exekutiboaren burua da. Martínez Camposen altxatze militarra monarkiaren berrezarpenaren alde.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana