Informazio gehiago
Espainia liberala
Isabel II.aren erregealdiak liberalismoaren garaipena suposatu zuen Espainian. Dena dela, erregimen konstituzional berriaren ezarketa, gerra zibilak eta erregealdiaren gehiengoan txandakatze politikoaren faltak oztopatu zuten.
Maria Kristinaren erregeordetza
Fernando VII.a hil zenean (54. gaia ikusi), Isabel II.ak hiru urte besterik ez zuen eta Maria Kristina arduratu zen erregeordetzaz (1833-1840).
Liberalen laguntza besterik ez zuela ohartzean, 1834an Maria Kristinak Cea Bermúdez (1772-1850), absolutista moderatua, Gobernuren buruan ordezkatu zuen, Francisco Martínez de la Rosa jarriz (1787-1862), Cadizeko Gorteetako pertsonai nabarmena zelarik.
1834an Errege-Estatutua aldarrikatu zen, liberalak moderatu eta progresistetan banandu zituen mugapen handiekin emandako karta.
Juan Álvarez Mendizabalen gobernuan (1790-1853), progresistek lagunduta, Elizaren ondasunen desamortizazioa gauzatu zen (1836), Estatuaren jabego izatera pasatu ostean salduak izan ziren Ogasunaren behar ekonomikoak betetzeko.
Gobernu moderatu baten garai labur baten ondoren, La Granjako sarjentuen matxinadaren ondorioz, José María Calatrava (1781-1847)
Gobernuaren burua bihurtu zen. Gorte berriek 1837ko Konstituzioa landu zuten.
Baldomero Espartero (1793-1779), karlisten kontrako gerraren heroi eta alderdi progresistaren kidea, Maria Kristinari bien arteko erregeordetza inposatzen saiatu zen, baina Maria Kristinak ez zuen onartu eta atzerrira ihes egin zuen (1840). Esparteroren erregeordetza 1843. urtera arte luzatu zen.
Gerra karlistak
1833an lehen gerra karlista hasi zen, non karlistak eta liberalek borrokatu zuten:
- Karlistak, Fernando VII.aren Karlos Maria Isidro (1788-1855) anaiaren partaideak. Indar handiena Euskal Herrian, Nafarroan, Argoien, Katalunian eta Valentzian izan zuten eta ohiturazko foruak, erlijio katolikoa eta absolutismoa defendatzen zituzten.
- Liberalak, isabelino edo kristinoak, Maria Kristina erregeordearen inguruan bildu ziren, lurralde- eta administrazio-batasuna eta erregimen liberalaren defentsan.
Lehen gerra karlista (1833-1839) oso odoltsua izan zen eta honetan Tomás de Zumalakarregi (1788-1835) jeneral karlista nabarmendu zen. 1837an Karlos Jaunaren "errege-espedizioa" Madril ingurukoetara iritsi zen eta Andaluziatik jarraitu zuen, baina ez zuen emaitza baliagarririk izan.
Zumalakarregi hil ondoren, Cabrera jeneralak (1806-1877) karlistak zuzendu zituen Maestrazgoan. Bakea Bergarako Hitzarmenean lortu zen, Esparterok eta Rafael Moroto karlistak (1783-1847) sinatu zutena.
Bigarren gerra karlista 1847an hasi zen Kataluniako nekazarien matxinadarekin, Cabrerak gerrillatan antolatu zituenak. Gerra 1849an amaitu zen amnistia bat eman zenean, talde karlista batzuek 1860rarte borrokan jarraitu zuten arren.
Borboiko Karlos Maria Isidro jauna.
Isabel II.aren adin gehiengoa
1843ko ekainean, Ramón María de Narváezek (1800-1868) zuzenduriko mugimendu militar batek Espartero ihes egitera behartu zuen. Isabel II.aren adin gehiengoa aldarrikatu zen eta Konstituzioari zin egin zion.
Gobernu progresista labur baten ondoren, moderatuek boterea lortu zuten berriro, hamar urte jarraituetan izan zutena: Hamarkada moderatua (1844-1854). Narváezek deituriko Gorte Konstituziogile berriek 1845eko Konstituzioa landu zuten.
1848an Europan egon zen bultzada iraultzaileak ez zuen ia eraginik izan Espainian, non Narváezek izatez diktadura bat ezarri baitzuen.
1851 Bravo Murillok hartu zuen Gobernuaren erantzukizuna (1803-1873), lan publikoak bultzatu (Isabel II.aren ubidea) eta Egoitza Santuarekin Konkordatua sinatu zuena.
1854ren uztailean "Vicalvarada" gertatu zen, Vicálvaron Leopoldo O'Donnellek (1809-1867) bultzaturiko matxinada militarra, zeinek armada eta progresisten laguntza erakarri zuen Manzanareseko Manifestuaren bidez. Esparterok Gobernu berria osatu zuen; horrela hasten zen Biurteko Progresista (1854-1856), denboraldi horretan Pascual Madozek (1806-1870) desamortizazio-programa berri bati ekin ziolarik.
1856. eta 1868. urteen artean, O'Donnell (Batasun Liberalaren buruan, norabide erdirakoiko alderdia) eta Narváez gobernu moderatuetan txandakatu ziren.
Isabel II.a (1833-1868).
Data garrantzitsuak
- 1833 Fernando VII.a hiltzen da eta bere alaba Isabel II.ak tronuan jarraitzen dio. Maria Kristinaren erregeordetza hasten da. Lehen gerra karlista hasten da.
- 1834 Errege-Estatutua.
- 1836 Mendizabalen desamortizazioa. Pronuntziamendu progresista La Granjan: erregeordeak 1812ko Konstituzioa onartzen du.
- 1837 Konstituzio progresista.
- 1839 Bergarako Hitzarmena: lehen gerra karlistaren amaiera.
- 1840 Maria Kristinak erregeordetzari uko egiten dio.
- 1841 Esparteroren erregeordetza hasten da.
- 1843 Isabel II.aren adin nagusitasuna.
- 1844 Hamarkada Moderatua hasten da.
- 1845 Konstituzio moderatua.
- 1848 Lehen trenbidearen inaugurazioa: Bartzelona-Mataró.
- 1849 Bigarren gerra karlista amaitzen da, 1847an hasita.
- 1854 O'Donnellen pronuntziamendua Vicálvaron: Biurteko Progresista hasten da.
- 1855 Madozen desamortizazioa.
- 1856 Indarrean sartzera iristen ez den Konstituzio progresista. Botere txandaketa hasten da liberal eta moderatuen artean.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XIX. mendea
- Napoleonen garaia
- Espainiako Independentzia Gerra
- Vienako Kongresuaren Europa
- Amerika hispaniarraren independentzia (I)
- Amerika hispaniarraren independentzia (II)
- Fernando VII.aren Espainia
- Iraultza liberalak (1820-1830)
- 1848ko iraultzak
- Ingalaterra viktoriarra
- Frantzia: Bigarren Inperiotik III. Errepublikara arte
- Espainia liberala
- Karlistaldiak
- Gizarte-mugimenduak
- Kapitalismo handia
- Estatu Batuen hedapena
- Nazionalismoaren Europa
- Estatu Batuetako Sezesio-gerra
- Inperialismoa
- Espainia iraultzailea
- Errusia, Japonia eta Austria-Hungaria: ohitura eta modernizazioa
- Espainiako Errestaurazioa
- Gizarte berriak