Deskolonizazioa

XIX. mendearen erdialdera, potentzia europarrek, bereziki Frantziak eta Ingalaterrak, Afrika, Asia eta Ozeano Bareko lurralde zabalak erdibanatu zituzten, inperio kolonial handiak fundatzeko asmoarekin. Mende bat eskas geroago kolonia gehienen borroka egin zuten emantzipazioa lortzeko eta herrialde independente bihurtzeko.

Deskolonizazioaren kausak

Asko izan ziren kolonien prozesu independentistan eragina izan zuten faktoreak:

  • Mugimendu nazionalisten gorakada, sarritan sozialismoaren ideien eraginez.
  • Europako metropolien gainbehera Bigarren Mundu-gerraren ondoren, batez ere, nabarmena Frantzian eta Erresuma Batuan; izan ere herrialde hauek beraiek bakarrik mundu guztiko lurralde kolonialen %60 baino gehiago dominatzen baitzuten.
  • Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren laguntza prozesu emantzipatzailean. Bi potentziek beren eragin politiko eta ekonomikoa herrialde independente berrien gainean hedatzea bilatzen zuten.
  • Nazio Batuen Erakundearen laguntza herrien autodeterminazioan.

Deskolonizazioaren faseak

Deskolonizazio prozesua ez zen izan bat-bateko fenomenoa, baizik fase askotan gauzatu zen, bi hamarkada pasatxoan zehar:

  • Indiaren independentzia 1947an: emantzipazio prozesua zabaldu zuen.
  • Lehen aldi deskolonizatzailea Asian (1946-1954): Birmania, Indonesia, Arabiar penintsula eta Ekialde Hurbileko lurraldeen independentzia; Israel Estatuaren sorrera Palestinan (1948); Independentzi gerra Indotxinan (1954an bukatua).
  • Bigarren alde deskolonizatzailea Afrikan (1955-1965): ia kontinente osoaren ondoz-ondoko independentzia, Iparraldeko herrialde arabiarretatik hasita, Aljeria salbu (Frantziaren aurkako gerra, 1962an bukatua); Afrika beltzaren emantzipazioa 1960ko hamarkadan.
  • Azken aldia (hirurogeita hamarreko erdialdera arte): Portugalgo azken kolonia afrikarren independentzia (Angola, Mozambike). Sahara Mendebaldar espainiarra Marokori utzi zitzaion 1975ean. Lurralde batzuek, adibidez, Djibuti (Frantzia) edo Namibia (Hegoafrika) aginte kolonialaren menpe egon ziren ondoko hamarkadetan.

Herrialde berriak eta beren arazoak

Kolonien emantzipazioak herrialde berri mordo bat sortu zuen, baina berauetako gehienak laster arazo pila baten azpian aurkitu ziren. Estatu berri hauek aurre egin behar izan zieten zailtasunen artean ondokoak aipa daitezke:

  • Ekonomia pobretua, plangintza kolonialaren ondorioz, honek interesatzen zitzaizkion aspektuak bakarrik garatu baitzituen.
  • Muga zatiketa artifizialak, metropolien eraginkortasun guneen zatiketatik eratorriak; hauek gerra ugari pizteko leku aproposa izan ziren.
  • Neoinperialismo ekonomikoa, ez bakarrik antzinako metropoliek protagonizatua, baizik baita SESBak eta Estatu Batuek ere.

Ez Lerrokatuen mugimendua

1955ean egin zen Bandungeko Konferentzia Indonesian, eta bertan hogeita bederatzi herrialdek Ez Lerrokatuen Mugimendua osatu zuten (MNA), hau da, blokeekin zerikusirik ez zeukan politika egin nahi zuten Estatuena.

Egipto, India eta Jugoslaviak zuzentzen zuten Ez Lerrokatuen Mugimenduak porrot egin zuen bere helburuetako askotan, baina potentzia handien politika neoinperialista salatu, desarmea bultzatu eta aurrekaria ezarri zuen hirugarren munduaren partehartze handiagoaren aldeko nazioarteko politikan.

Data garrantzitsuak

  • 1921 Iraken independentzia.
  • 1922 Egiptoren independentzia, ingelesen babespean.
  • 1941 Etiopiaren independentzia, italiarrek erasoa.
  • 1945 Libanoren independentzia.
  • 1946 Siria eta Jordania, Estatu independenteak. Estatu Batuek Filipinak uzten dituzte.
  • 1947 India eta Pakistanen independentzia.
  • 1948 Israelgo Estatuaren fundazioa.
  • 1954 Indotxina frantsesaren independentzia (Laos, Kanbodia eta Vietnam).
  • 1955 Bandungeko Konferentzia, Ez Lerrokatuen Mugimenduaren hasiera.
  • 1956 Maroko, Tunisia eta Afrikako beste zenbait herrialderen independentzia.
  • 1960 Prozesu emantzipatzaile handia Afrika beltzean.
  • 1961-1967 Kuwait eta Afrikako zati handienaren independentzia.
  • 1962 Aljeriako independentzi gerra.
  • 1968 Ginea espainiarraren independentzia.
  • 1975 Papua-Ginea Berria, Surinam eta Afrikako kolonia portugaldarren independentzia. Espainiak Maroko eta Mauritaniari utziko die Sahara Mendebaldarra.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana