Integrismoa eta nazionalismoa

Milurtekoaren amaieran mundua mehatxatzen duen arazorik nagusienetako bat nazionalismo erradikalaren eta integrismo erlijiosoaren gorakada da. Hainbat naziok sufritzen dute intrantsigentziazko izurrite berri hau, nazioarteko oreka hausteko arriskuan jarriz.

Bortizkeria erlijiosoa

Fanatismo erlijiosoa ez da kultura jakin baten ondare esklusiboa. XX. mendeko azken bi hamarkadetan mundu guztian ugaritu dira masa-mugimenduak, bizitza politiko eta soziala sineste erlijiosoen arabera antolatu nahian. Garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:

  • Islamiar fundamentalismoa: 1979an agertu zen Irango iraultzaren garaipenarekin. Baina islamiar fundamentalismoak inon baino gehiago Afrikako iparraldean jasanarazten du bere eragina, eta hala, Egipton edo Algerian, adibidez, estatu laikoak izanik, terrorismo islamistaren erasopean bizi dira. Afganistanen, talibanen garaipen belikoak nazio hura Erdi Arora itzularazi zuen; halere, 2002an mendebaldearen esku-hartzeak talibanak boteretik egotzi zituen.
  • Fanatismo hindua: Indiak, bere independentziaz geroztik, barne-arazo larriak jasan ditu gehiengo hindu eta gutxiengo zabal musulmanaren arteko harreman zailen ondorioz. Arazo bera dute sorburu India eta Pakistanen arteko tirabirek ere, armamentu nuklearrez hornituriko nazioak bata zein bestea.

Soldadu talibanak Mazar-I-Sharif hirian.

Antzinako Jugoslaviako gerrak

Komunismoaren erorketaren ostean, Jugoslavia bost estatu independentetan zatitu zen:

  • Jugoslavia: Serbia eta Montenegrok osatua, gehiengoa serbiarra delarik. Gaur egungo izena Serbia eta Montenegro da, eta litekeena da etorkizun hurbilean bi herrien arteko sezesioa gertatzea.
  • Kroazia: biztanleria kroaziar katolikoa.
  • Eslovenia: biztanleria esloveniarra.
  • Mazedonia: biztanleria mazedoniarra, gutxiengo serbiarrarekin.
  • Bosnia-Herzegovina: biztanleria serbiarra, kroaziarra, eta bosniar musulmana.

Serbiarrek ez zuten onartu nahi zatiketa eta horixe izan zen, hasiera batean, lurralde honek jasan dituen gatazka belikoen jatorria:

  • Kroazia (1991).
  • Bosnia-Herzegovina (1992-1995).
  • Kosovoko eskualde serbiarra (1998-1999), populazio albaniar musulmanekoa. 1999ko martxoan NATOko indarrek esku hartu zuten bertan.

Kasu guztietan, gerra hauen ezaugarri nagusietako bat izugarrizko bortizkeria eta ankerkeria izan ziren, batetik sentimendu nazionalistaren eta bestetik bando bakoitzean desberdina den fede erlijiosoaren asalduragatik. Esku-hartze internazionalak soilik, Bosniaren kasuan, liskarrekin bukatzea lortu zuen; Kosovon, berriz, NATOen bonbardaketek serbiarren garbiketa etnikoko politika sustatu zuten.

Laku Handietako sarraskiak

1990eko hamarkadako azken urteetan, ohikoago bihurtu ziren Laku Handietako lurralde afrikarreko gatazkak. Hiru izan ziren gerra garrantzitsuenak:

  • Ruanda: biztanleriaren osaketa etnikoa auzoko Burundikoaren antzekoa izanik, hutu eta tutsien arrazen arteko liskarrek ia etengabeko gerra zibil egoeran mantendu dute lurraldea independentziaz geroztik.
  • Burundi: 1991n Estatu-kolpe batek eten zuen 1988an hasitako demokratizazio prozesua. Tutsi etniak, lurraldeko menderatzailea bera, talde hutuen aurkako indarkeria eta sarraski kanpaina ikaragarri bati ekin zion, eta horrek hutuen ihesaldi masibo bat eragin zuen.
  • Zaire (lehen Kongo Belgikarra zena): erraldoi Erdialdeko Afrikarrak 1997an gatazka zibil bortitz bat bizi izan zuen, Mobutu Sese Seko presidentea boteretik kentzearekin amaitu zena eta haren lekua buruzagi gerrillaria Laurent Kabila jarri zen. Honek Zaire izena baztertu eta Kongoko Errepublika Demokratikoa izena jarri zion lurraldeari. Etnia desberdinen arteko borrokak eta sarraskiak hemen ere, Ruandan eta Burundin bezalaxe, oso ugariak izan ziren.

«Garbiketa etnikoa» kontzeptua

1990eko hamarkadako aurreneko urteetan Jugoslaviako gerretan erabilia, "garbiketa etnikoa" adierazpena berdin aplika daiteke munduko beste leku askotan gertatu diren istiluetan ere, hain zuzen, gerraren helburu nagusia arerioaren sarraski fisikoa izan denetan.

Hauxe da, funtsean, garbiketa etnikoaren esanahi ikaragarria: arerioaren erabateko suntsipena naziotasun, arraza edo erlijio arrazoiengatik, edo denak batera. Bosnia-Herzegovinan, Ruandan, Burundin edo Afganistanen "garbiketa etnikoa"ren aplikazioa munduak nazien garai deitoragarriaz gero ezagutu ez duen sarraski eta terrore egoerara itzultzea suposatu du.

Eraikin suntsituak Mostarren, Bosnian.

Data garrantzitsuak

  • 1991 Serbiaren erasoa Kroaziaren aurka. Burundiko Estatu-kolpea. Hutuen hilkuntzak. Aljeriar armadaren eta talde islamiarren arteko borroken hasiera.
  • 1992 Serbiaren altxamendua Bosnia-Herzegovinan.
  • 1994 Ruandako gerra zibila bere une larrienean.
  • 1995 Daytoneko bake akordioak, Bosnia-Herzegovinako liskarrari akabera ematen diotenak.
  • 1997 Laurent Kabilaren gerrillen garaipen militarra Zairen.
  • 1998 Serbiar tropen erasoa Kosovon. Tentsio nuklearra India eta Pakistanen artean.
  • 1999 NATOen bonbardaketak Jugoslavian.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana