Katalina Erausokoa, alferez moja
Katalina Erausokoak, emakumea izan arren, nahiago izan zuen gizon bezala bizi. Moja izatera behartu zuten, baina komentutik ihes egin eta Ameriketara joan zen; han, alferez egin eta gizon moduan bizitzeko ametsa bete zuen.