Ezkioko agerpenak Mon, 1 Feb 2010

Ustez, 1931. urtean Ama Birjina agertu zen Ezkion. Milaka lagun bertaratu ziren Gipuzkoako herri horretako bi neska-mutilek ikusitakoa zuzen-zuzenean ikusi nahian.

Kolera morboa Bilbon Mon, 1 Feb 2010

XIX. mendearen erdialdean, Bilbok beste kolera izurrite bati aurre egin behar izan zion. Horren eraginez, biztanle asko hil ziren.

Katalina Erausokoa, alferez moja Mon, 1 Feb 2010

Katalina Erausokoak, emakumea izan arren, nahiago izan zuen gizon bezala bizi. Moja izatera behartu zuten, baina komentutik ihes egin eta Ameriketara joan zen; han, alferez egin eta gizon moduan bizitzeko ametsa bete zuen.

Asuero sendagilearen mirariak Mon, 1 Feb 2010

XX. mendean, Fernando Asuero Donostiako medikua mundu osoan famatua egin zen paralitikoak sendatzen zituelako. Metodo harrigarri baten laguntzaz egiten zuen.

Bidelapurrak Araban Mon, 1 Feb 2010

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugako lurrak bidelapurrez lepo beteta zeuden XIV. mendean. Horiek akabatzeko, ermandadeak sortu ziren.

Bilintx Mon, 1 Feb 2010

Indalezio Bizkarrondo Bilintx olerkariak haurtzaro gogorra izan zuen benetan; txikitan, balkoitik behera erori eta aurpegian hainbat orbain gelditu zitzaizkion betiko.

Hilobi anonimoak Mon, 1 Feb 2010

Jose Ariztimuño euskalduna zen, apaiza, gudaroste frankistek preso hartu zuten beste hainbat bezala. Atxilotu eta gutxira, fusilatu egin zuten hilerri bateko hormaren kontra.

Cyrano Arnagan Mon, 1 Feb 2010

Cyrano de Bergerac, Edmond Rostand idazle bikainak sortutako soldadu-poeta, oso itsusia zen, eta itsustasun horrek berebiziko eragina izan zuen bere bizitzan.

Lancre inkisidorea Mon, 1 Feb 2010

Erregeak uste osoa zuen Lapurdi sorginek inbaditu zutela, eta Lancre inkisidorea bidali zuen bertara, sorgin haiei azkena emateko asmoz.

Gamazada Mon, 1 Feb 2010

Jose Lopez Zabalegi Obanosko (Nafarroa) armadako sarjentu apal bat besterik ez zen, baina gerra piztu zuen ia, XIX. mende amaieran.

Zamakolada Mon, 1 Feb 2010

Simon Bernardo Zamakolak, XIX. mende hasierako Bizkaiko diputatu nagusiak, borroka politiko zorrotza sustatu zuen, jaurerriaren kapitalak Bilbon eskuratutako boterea murrizteko helburuarekin.

Gatzaren matxinada Mon, 1 Feb 2010

1631n, gatzaren monopolioa sortu zen. Haragia eta arraina kontserbatzeko funtsezko osagaia zenez, Felipe IV.a erregearen garaian, bizkaitarrak errege agintaritzaren aurka matxinatu ziren.

Olagizonak borrokarako prest Mon, 1 Feb 2010

Olagizonak, matxino izenez ere ezagunak, gatazka odoltsu baten protagonistak izan ziren: matxinadak. Bilbo hiriaren historiako egun dramatikoenetakoak izan ziren.

 

Mirandaolako miraria Mon, 1 Feb 2010

XVI. mendearen amaieran, Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean egin zuten lan, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, hain zuzen.

Diktadoreak Hendaian Mon, 1 Feb 2010

1940ko urriaren 23an Francisco Franco eta Adolf Hitler hitzarmen bat sinatzeko elkartu ziren Hendaiako geltokian.

Gernikako sua Mon, 1 Feb 2010

Joseba Elosegi gudarien kapitaina zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, 1937ko apirilean. Franco diktadoreari su hori itzuliko ziola hitzeman zuen eta 33 urte geroago lortu zuen bere agintza betetzea. Donostian, Anoeta pilotalekuan, soinean zeraman arropari su eman zion.

Arriluce ontziaren urperatzea Mon, 1 Feb 2010

 

1936ko udan, Arriluce euskal itsasontzia Ferrolgo uretan geldiarazi eta portura eraman zuten. Matxino frankistek Cosme Barañano, ontziaren kapitaina, atxilo hartu eta fusilatu egin zuten, iruzurrez betetako epaiketa baten ondoren.

 

Pasionaria Mon, 1 Feb 2010

Dolores Ibarruri Pasionaria izaera gogorreko emakumea izan zen gazte-gaztetatik. Bizkaiko meatzarien baldintza kaskarrak salatzeko matxinatu eta mito bilakatu zen.

Canovasen Hilketa Mon, 1 Feb 2010

 

Antonio Canovas del Castillo Espainiako Gobernuko lehendakaria izan zen Maria Cristina de Habsburgo-Lorenaren erregeordetzan eta italiar anarkista batek hil zuen Arrasaten, Santa Agedako bainuetxean.

 

Santa Kruz apaiza Mon, 1 Feb 2010

Manuel Ignacio Santa Kruz Loidi Kolonbiako misiolari santua izan zen batzuentzat; beste batzuentzat, berriz, gerrillari beldurgarria.

Tomas Zumalakarregi Mon, 1 Feb 2010

Tomas Zumalakarregi gudaroste karlistaren buruzagi nagusia zen. Bilboko borrokan zauritu zuten eta zauri haien ondorioz hil zen.

Artzain mariskala Mon, 1 Feb 2010

Napoleon Bonaparteren tropek bere herria hartu zutenean, Gaspar Jauregi artzainak mendirako bidea hartu zuen. Han, gerrillarien bizitzari ekin zion.

 

 

 

 

Egia kapitaina Mon, 1 Feb 2010

 

1638. urtean, Frantziako tropek Hondarribia setiatu zuten, Richelieu kardinala buru. Herritarrak Egia kapitainaren aginduetara jarri ziren, herria erasotzaileengandik defendatzeko.

 

Azken judua Mon, 1 Feb 2010

1492an, Errege-erregina Katolikoek juduak kanporatzea erabaki zuten. Antonio Tornay judua zen, baina Gasteizen zegoen medikurik onena ere bazen.

Errolan Mon, 1 Feb 2010

Errolan Karlomagno enperadorearen oinordekoa zen. Orreagan, baskoiek eraso eta hil egin zuten, gudaroste osoarekin batera zegoela.