Informazio gehiago
Arabaren historia
Historiaurrea
Araba historiaurreaz geroztik gizataldeen kokaleku izan da. Erdi Paleolitikoko aztarnak badira, baina aldi honen ondoren izan zen izozteak basamortu bilakarazi zuen Araba 20.000 urtez. Ostera klima epeldu ahala, K.a. 8500. urtetik hona,
biztanle berriak etorriko dira bertara. Ehiztari haiek izan ziren geroztiko arabarren arbasoak. Neolitikoan nekazaritzari eta artzaintzari ekingo
diete. Metalurgiaren garapena Brontze-Aroaren bukaeran gertatu zen Araban. Garai honetan indoeuropar eta zeltiberiar herriak iritsiko dira (2.000 urte eta 500 urte K.a., hurrenez hurren).
Aizkomendiko trikuharria Egiraz-en
Erromatarren garaia
Erromatarren garaiko aztarna asko dago Araban eta gainera historialari eta geografo erromatarrek utzitako lekukotasuna ere badago. Dirudienez, Araba gatazka handirik gabe txertatu zen erromatar inperioan. Lautada zeharkatzen zuen Astorga-Bordele galtzadaren inguruko arabarrak mendialdekoak baino askoz gehiago erromatartu ziren. Eragin honen ondorio dira herrixken sorkuntza, mediterraniar laboreen hedapena eta salerosketetan moneta erabiltzea. Hizkuntzaren aldetik latinak euskara baztertu egin zuen erromatarren eragina txikiagoa zen eskualdeetara. Kristautasuna ere pixkanaka sartzen hasi zen. Erromatar inperioa jausi zenean erromatarren boterea eta kultur eragina guztiz suntsitu ziren. Bisigodoen eragina berriz oso ahula izan zen. Musulmanek ez zuten inoiz menperatu Araba, maiz eraso bazioten ere.
Erdi Aroa
Nafarroako Erresumarekin hertsiki loturik egon ondoren, 1200. urtean Gaztelako Erresumaren parte izatera pasa zen Araba. Gasteiz eskulangile-hiri gisa indartuz joan zen etengabe XIII. mendean zehar eta mendearen bukaerarako hango merkatariak harreman hertsiak zituzten Europaren mendebaldeko hiri eta portu garrantzitsuenekin. Erdi Aroan Ermandade edo kontzeju-elkarteak sortu ziren hainbat lekutan jauntxoen gehiegikeriei aurpegi emateko eta baita Araban ere, hain zuzen. XV. mendean Arabako Ermandadea sortu zen. Honen araudia izan da lau mendetan zehar Arabako legeen muina.
Armentia apezpiku-egoitza izan zen IX. mendeaz geroztik.
Aro modernoa eta garaikidea
XVIII. mendean gero hain garrantzitsua izango zen patata eta artoa lantzen hasi ziren nekazariak. Bestalde, kamino berriak egin ziren garai hartan eta inprimategia iritsi zen. XIX. mendearen hasieran Espainiako Independentzi Gerra izan zenean, Gasteizen gudu famatu bat izan zen (1813), non ingelesek, portugaldarrek eta espainiarrek frantsesei irabazi baitzieten. Industrializazioa oso berandu iritsi da Arabara, 1950etik aurrera, baina eragin handia izan du bertan. Gasteizko udalak garai horretan industri arloko inbertsioa asko sustatu zuen.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Euskal Herriko Historia
- Euskal Herriko Demografiaren historia
- Euskal Herriaren historia ekonomikoa
- Euskal Herriko Komunikabideak
- Burdingintzaren historia Euskal Herrian
- Armagintzaren historia Euskal Herrian
- Arabaren historia
- Bizkaiaren historia
- Gipuzkoako historia
- Nafarroako historia
- Historia de Euskal Herria Norte
- Baskonia Erdi Aroan (V. mendetik XIII. mendera)
- Baskonia Erdi Aroan (XIV. eta XV. mendeak)