Bloke sistemen agortzerantz

Bi superpotentzia nagusien arteko distentsioa eta disuasioaren oreka, bi hamarkadatan funtzionatu ondoren, gainbehera etorri zen laurogeiko lehen urteetan. Berriz ere, SESB eta Estatu Batuen arteko lehiak mundua gerra nuklear baten mehatxupean jarriko zuen.

Gerra hotzeranzko itzuleren aurrekariak

Bai Estatu Batuek eta bai Sobietar Batasunak gerra hotzeko lehen fasean oinarrizko bi aspektu errespetatu egin zituzten, nazioarteko harremanei dagokienez:

  • Bigarren Mundu-gerraren amaieran adostu zituzten eragin-guneak mantentzea.
  • Elkarren arteko aurka egite zuzenak saihestea.

Halere, faktore berri batzuk sartuko ziren jokoan superpotentzien arteko oreka hauskorra hautsiz:

  • Inperio kolonialen deuseztapenak Afrikan eta Asian eskumen-eremu berri bat eskaintzen zuen, aginte ekonomiko eta politikoaren mugak ahalik eta gehien zabaltzeko.
  • Gerra lokalizatu txikien ugalketak (Vietnam, Afganistan, eta abar) eskala txikiagoan erakusten zuen komunismoaren eta kapitalismoaren arteko gatazka ideologiko eta ekonomikoa.
  • Petrolioaren krisiak 1973n atzera pauso bat suposatu zuen mundu-mailako ekonomian, baina batez ere herrialde komunistetan nabaritu zen.

«Beldurraren orekaren» larriagotze baterako oinarriak ezarrita zeuden.

Arma nuklearren aurkako protestak ohiko gauza bihurtu ziren 1970eko hamarkadatik aurrera.

Blokeen barne-gatazkak

Nazioarte-mailako aldaketak aparte utzita, bi superpotentziek 1970eko hamarkadaren amaieran krisialdi larriak jasan zituzten, batzuei zein besteei norabide politikoa aldarazi zietenak.

  • Sobietar Batasuna: oposizioaren aktibitatea ("disidenteak") areagotuz doa, erregimenaren demokratizazioa lortu nahian. Leonidas Brezhnev aitzindari errusiarrak iragan stalinistako kontrol-sistema zorrotzetara itzuliz erantzuten du.
  • Estatu Batuak: Vietnamgo gerraren porrotak eta Watergateko eskandaluak (errepublikarren espioitza Alderdi Demokrataren egoitzan), Nixon presidentea 1974an dimititzera behartu zuenak, amerikar populazioaren baitan gaitzespen-giroa hedatu zuten.

Richard Nixon presidentea.

Nazioarteko gatazkak

1979. urtean bi gertaera garrantzitsu izan ziren, bi blokeen arteko harremanen norabidea erabat aldatu zutenak:

  • Irango islamiar iraultza, zehazkiago, «bahituen krisialdia» deritzona. Hainbat estatubatuar bahitu zituzten fundamentalistek Teheranen, Estatu Batuetako enbaxadan.
  • Afganistango inbasioa sobietarren aldetik, Kabuleko gobernu komunista babesteko aitzakiaz, indar armatu etsaien mehatxupean zegoela eta.

Dibisio korazatu sobietarrak Afganistanen sartzen.

Handik lau urtera, 1983an beste bi gertaerek tirabira areagotu egin zuten:

  • Grenada irlaren inbasioa estatubatuar armadaren aldetik.
  • Ehiza-hegazkin errusiarrek bidaiarien Hego Koreako hegazkin bat suntsitu zuten, espioi-hegazkin bat zelakoan.

Gerra hotzera itzulera

1980an estatubatuarrek lehendakari hautatu zuten Ronald Reagan ultrakontserbadore errepublikarra, bere kanpaina guztia bi puntu hauetan oinarritu zituena: berrarmatze-politika eta sobietarrek hirugarren munduan ari zuten hedapenari gogor aurka egitea.

Horrela, Estatu Batuak gerra hotzeko lehen urteetako jarrera gogorrera itzuli zen eta mundua berriz ere bi blokeen arteko tentsio gero eta handiagoaren mehatxupean aurkitzen zen.

Satelite eta laser izpien bidezko misilen aurkako babes-sistema bat garatzeko egitasmo estatubatuarra(Defentsa Estrategikoko Ekimena edo «galaxietako gerra») gastu militar gero eta handiagoko aro baten hasiera izan zen, azkenean sobietarren ekonomia lur jota utziko zuena eta iparramerikarrena ere larriki kaltetua.

Galaxietako gerra.

Data garrantzitsuak

  • 1973 Watergate kasua Estatu Batuetan.
  • 1974 Nixon presidentearen dimisioa. I. SALT itunaren izenpetzea.
  • 1975 Helsinkiko Konferentzia.
  • 1979 Teherango bahituen krisialdia. Islamiar iraultzaren garaipena. Afganistanen erasoa sobietar armadaren aldetik.
  • 1980 Iran eta Iraken arteko gerraren hasiera. Ronald Reagan Estatu Batuetako presidente hautatua.
  • 1982 Leonidas Brezhneven heriotza eta Yuri Andropoven boterera igotzea SESBean.
  • 1983 SS-20 misil sobietarren fabrikazioari ekiten zaio. Armada estatubatuarrak Grenada Irlan inbaditu eta erregimen komunista boteretik kentzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana