Grezia klasikoa

Grezia zaharra, mendebaldeko zibilizazioaren oinarria, ez zen batasun politikoa izan, hizkuntzak, erlijioak, arteak eta filosofiak lotzen zuen batasun kulturala baizik. K.a. V. mendean Atenas eta Espartak bi eredu politiko desberdin egin zituzten.

Polisak eta beren zabaltzea

K.a. 1200 urtetik aurrera Grezia edo Helade (Balkanetako penintsularen Hegoaldea, Egeoko irlak eta Asia Txikiko kostaldea) lurraldeetako artzain eta nekazarien komunitateak polis edo hiri-estatuak izeneko monarkia-estatuetan antolatzen hasi ziren. Lurralde txikiak eta burujabeak ziren eta hiri eta inguruneko zelaiak biltzen zituzten.

Polisek ez zuten beti lagunarteko harremanik izaten. Batzuetan komunean zuten kanpoko arerioen kontra egiteko itunak egiten zituzten, baina beste batzutan beren artean borroka ere.

Ondorengo arrazoiak zirela eta, K.a. IX eta VI. mende bitartean Mediterraneoan greziar kolonizazioak garatu ziren:

  • Biztanleriaren hazkundea.
  • Jabetzak gutxi batzuen esku egotea.
  • Nekazari asko zorduntzea.
  • Merkataritza zabaltzeko beharrizana.

Kolono talde txikiak mediterranear kostaldeetatik nabigatzen aritu ziren eta batez ere, italiar penintsularen Hegoaldean eta Sizilian (Magna Grecia), Frantziako Hego-ekialdean, Espainiako Ekialdean eta Hegoaldean eta Ponto Euxinon (itsaso Beltza) asentamendu iraunkorrak sortu zituzten.

Mediar gudak

K.a. VI. mendean inoiz lehenago egon ez zen sistema politikoa hartu zuten polis batzuk eta sistema honi demokrazia deitu zioten (grezierazko demos= herria eta cracia= boterea). Boterea herritar aske batzuen eskuetara igaro zen eta hauek batzar eta batzordeetan biltzen ziren.

Oparotasun ekonomikoak polisen garapen politikoa lagundu zuen, zeintzuk VI. mende amaieran persiar inperioaren eskutik mehatxatuta ikusi zituzten beren buruak. Greziar polis guztiak, Atenasek zuzenduak, Asia Txikiko kostaldeko hiriak laguntzera joan ziren eta hau zela eta mediar gudak hasi ziren.

Greziarrek lehenengo aldiz Maratongo lautadan irabazi zuten (K.a 490), baina geroago Termopiletan garaitu zituzten (K.a. 480). Atenastar eskuadrak atzera egiteko eta berriz elkartzeko denbora izan zuen eta Temistoklesen estrategia azkarrari esker denbora gutxiren buruan Salaminako itsas garaipena lortu zuen.

Hurrengo udan, persiarrak berriro garaituak izan ziren Platean (K. a. 479) Pausanias buru zuen armadaren aurrean eta jarraian Mikalan, kostalde jonikoan, greziar armada konfederatuak aurkarien eskuadraren zatirik handiena suntsitu zuen.

Guda, behin betikoz Kaliasko bakearekin K.a. 448. urtean amaitu zen, zeinetan Persiak Egeoan Atenasen nagusitasuna aitortu zuen.

Periklesen mendea

Mediar gudetan izandako garaipenak, Atenasek, gatazkan izandako lan erabakigarriaren ondorioz, Helade taldean posizio nagusiena hartzea ekarri zuen.

V. mende erdialdean, alderdi demokratikoko burua zen Perikles hiriko agintari goren izendatu zuten eta honekin Grezia klasikoaren aldirik distiratsuena hasi zen.

Periklesek bere aurreko Efialtesek hasitako demokratizazio politikoa garatu zuen eta poliseko bizitza ekonomiko eta kulturala bizkortu zuen. Gainera garai zaharreko hiririk politena egin zuen Atenas, batez ere Akropolisa berreraiki zuelako. Akropolisean Partenoia eta atenastar tenplurik garrantzitsuenak zeuden eta bertan Fidiasek egin zuen lan, garai horretako arkitekto eta eskultore nagusiena.

Filosofo eta zientzialari handien garaia ere izan zen, Sokrates esaterako. Sokratesen lana Platon, Aristoteles eta Hipokratesek jarraitu zuten eta azken honek medikuntzaren oinarriak ezarri zituen.

Peloponesoko guda

K.a. 431 eta 404 urte artean Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zuten:

  • Atenas eta Delosko Ligako bere aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrek bere kulturaz harro zeuden eta filosofia eta artea maite zuten.
  • Esparta eta Peloponesoko Ligako bere aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora osoa.

Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.

Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K.a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.

Data garrantzitsuak

  • 776 Lehenengo Joko Olinpikoak. Greziar zibilizazio arkaikoaren hasiera.
  • 770 Mendebaldeko Mediterraneoan greziar kolonizazioaren hasiera.
  • 700 Greziar kolonizazioa Ekialderantz.
  • 512 Persiako Dario I.ak Trazia hartzen du.
  • 500 Asia Txikiko greziar hiriak Dario I.aren aurka altxatzen dira. Mediar guden hasiera.
  • 490 Maratongo borrokaren hasiera. Lehenengo mediar gudaren amaiera.
  • 480 Bigarren mediar gudaren hasiera. Termopilasgo pasabidean Leonidas espartarraren aurre egite heroikoa. Atenastarren itsas garaipena Salaminan.
  • 479 Platea eta Mikalan greziar garaipenak.
  • 448 Kaliasgo bakea: mediar guden amaiera.
  • 446 Atenasen, Periklesen gobernuaren hasiera.
  • 431 Peloponesoko gudaren hasiera.
  • 429 Perikles hiltzen da eta berarekin Atenasko goieneko garaia.
  • 405 Egospotamosen atenastarren porrota.
  • 404 Atenasek amore ematen du eta Peloponesoko guda amaitzen da.
  • 371 Tebasen garaipena Espartaren aurka Leuktran. Tebasen nagusitasuna hasten da.
  • 338 Mazedoniako Filipo II.ak greziarrak garaitzen ditu Keronean eta Grezia hartzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana