Itzuli orri osora

Zabalate

FITXA

Udalerria: Zanbrana

Herrialdea: Araba

Zailtasuna

Aztarnak

PANORAMIKAK

Panoramika 1

Haundia

Txikia

Kokapena eta Egitekoak

Harkaiztegi baten gainean dago. Zabalateko herria eta inguruak zaintzeko eta babesteko egina da seguru asko, eta Uda ibaiaren sarrera zaintzeko, bide batez. Hortik datorkio herriari izena, Zabalate, eta baita gazteluari ere, Portilla, Portella, Portiella... Hizkuntza banatatik, noski. Ocioko gazteluaren eta bien artean mendebaletik ekialdera hedatzen diren bi haran kontrolatzen zituzten, Uda ibaiaren eta Inglares ibaiaren haranak, alegia. Toloño mendilerroaren iparraldean dira bi haranak. Bestalde, Arabako Lautadarako eta Nafarroarako bidea ere da Uda ibaiaren harana, Trebiñu barnean hartzen duen harana.

Beste ate edo ¿portiella¿ bat ere aipatzen da Erdi Aroko agirietan, eta Uda haranaren beste aldean edo ekialdeko muturrean, hain zuzen, Arraia-Maeztuko udalerrian, Korres-koa.

Zabalate gaztelua

Gazteluaren ekialdeko muturra, eta beherago, herria. Atzerago, Ebro ibaiaren bazterrak. (2003)

Historia

Euskaldunen eta musulmanen arteko muga izan zen hainbat mendetan. Arabako konderriko parte zen X. mendean. Agirietan, 939an agertzen da lehenengo aldiz, eta ¿Portella¿ izenez, hain zuzen.

Bai herria eta bai gaztelua, biak ere bete-betean harrapatu zituen, XI. eta XII. mendeetan, Nafarroako Erresumaren eta Gaztelako Erresumaren arteko lehiak, eta hiru garai desberdinetan: Arabako konderriko parte zela, aurrena, Araba bera burujabe zenean; Gaztelako Erresumako parte zela, gero, eta Nafarroako Erresumako parte zela (1029/76 eta 1123/99).

1040an, Nafarroako Garzia III.ak edo Sanchez Naiarakoak (1035-1054) ¿Portiella¿, Buradongo gaztelua eta beste zenbait ondasun bere emazte Estefaniari, hau da, Gaztelako kodearen alabari eman zizkion, bere ezkontza gutunean. Peñalengo hilketaren ondoren, eta Nafarroaren banaketarekin, Araba Gaztelaren eskuetara itzuli zen berriro (1076).

Bi erresumen arteko gerretan, Alfontso VIII.ak umezurtz eta adin txikiko zela galdutako lurrak eta gehiago berreskuratu zituen 1173. eta 1176. urteen artean. Bakea lortzeko asmoz, 1177an Ingalaterrako Enrike II.a hartu zuten bi aldeek eztabaidaren epaile gisa. Beste lur eta herri askoren artean, Zabalateko gaztelua eskatu zion Nafarroako Antso VI.a Jakitunak (1150-1194) Gaztelako Alfontso VIII.ari, bere ilobari. 1179ko itunaren ondorioz, Gaztelako erregeak Zabalate, Legin eta Godinek zuen gaztelua itzuli behar izan zizkion Nafarroakoari.

Antso Jakitunak, zer galera izan zituen ikusita, Nafarroako Erresumaren mendebaldea sendotzea eta administrazioa aldatzea erabaki zuen, eta lan horiei ekin zien. Hiri-gutunak eta foruak banatu zituen itsasotik (Donostia) Ebroraino (Guardia), Araba-Gipuzkoa deituriko tenentzia unitate administratibo txikiagoetan banatzen hasi zen. Zabalatekoa ere sortu zuen erregeak. 1184ko maiatzean, Atarrabiako forua izenpetu zuen. Gomez Martinez agertzen da sinaduran Zabalateko arduradun gisa; lehenago Antoñanako eta Buradongo gazteluetan ibilitakoa. 1188ko ekainean, artean ere Zabalaten jarraitzen zuen Gomez horrek.

1189tik 1194ra Garzia Perez Morieta izan zen Zabalateko gazteluzain, Antso Jakitunak jarrita. Larraungo eta Larragako foruetan eta beste hainbat agirietan ere agertzen da izenpetzaile eta lekuko gisa.

1194an, Antso VII.a Azkarrak hartu zuen erregetza (1194-1234); eta errege berriak gazteluzain berria jarri zuen, Gomez Gartzes. Baina, hori ere ez zen denbora luzean egon, 1195eko maiatzaren 3an Gomez Agoncilloren izena azaltzen baita, Tuteran egindako agirietan. Urrozko hiri-gutuna, berriz, Pedro Gartzes Agoncillok edo Garzia Agoçiellok izenpetu zuen, 1195eko urrian. Gero, azkeneko hori agertzen da 1198ko martxoa arteko agirietan. Baina, uztailean gazteluzain berria zuten berriz ere, Martin Ruiz; honek jasan behar izan zuen gaztelarren 1199ko erasoa. Aipatu ditugun gazteluzain horiek guztiak Antso Jakitunaren eta Antso Azkarraren ingurukoak zirela dirudi, erregeen ondoan agertzen baitira Elon, Iruñean, Abartzuzan, Tuteran, Erriberrin, Lizarran eta beste hainbat tokitan.

1119an, Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak Gipuzkoa osoa eta Arabako parte handi bat kendu zizkion Nafarroako erregeri, Uda ibaitik barrena sartuta. Ezin hartu ahal izan zituen Trebiñuko eta Zabalateko gazteluak, baina Inzuraren edo Amezkoazarren eta Miranda de Argaren truke bereganatu zituen horiek. Inzura eta Miranda lehendik beretuak baitzituen, 1198ko erasoan, hain zuzen. Eta handik aurrera Gaztelako Erresumaren parte izango zen Zabalate ere.

1288an, Zabalateko gazteluak Alfontso Cerda infantearen eta Diego IV.aren edo Bizkaiko jaunaren alde irten zuen, Ocioko eta Villamonteko gazteluekin, eta, paperek diotenez, Antso IV.a Gaztelako erregeak garai hartako gerra-tramankulu gehienak erabili behar izan omen zituen gero gaztelua eta herria hartzeko. 1288ko urrian izan zen hori.

Badakigu, herriak hiri-gutuna jaso zuela baina ez dakigu noiz. Zabalate goiko herri gotortua hustu egin zen XIV. mendean, eta behean kokatzen hasi zen jendea.

1369an, Gaztelako Enrike II.ak Joan Ruiz Gaunari, Arabako merioari eman zion Zabalateko jaurgoa. Pedro I.a eta Enrike II.a errege gaztelarrek 1350 eta 1369. urteen artean emandako beste lur eta gaztelu asko bezala, hauek ere ez dira gehiago erregearen edo administrazioaren eskuetara itzuliko. Gero, bai gaztelua eta bai herria, Gauna familiatik Hurtado Mendoza familiara igaro ziren ezkontzaz. Mendoza leinukoak Lakorzanako jaun ere baziren garai hartan. Lakorzanaren eta Zabalateren bidez Zadorra eta Uda ibaien ibarretako bideak kontrolatu ahal izango zituzten.

XVIII. mendean Gaztelako Belasko familiarena, Friasko dukeena zen gaztelua, baina bazterturik zegoen. XVI. mendeaz gero familia horrena zen dirudienez, nahiz eta Zabalateko jaurgoa hiru familiaren artean banaturik egon. 1991tik 1994ra bitartean zenbait indusketa lan egin dute gazteluaren inguruan, garbiketa eta zulaketa lanak gehienbat.

Zabalate gaztelua

Zabalate herri zaharra eta gaztelua. (1997)

Egitura eta aztarnak

Gazteluaren hondakinak ez ezik Erdi Aroko herriaren aztarna ikusgarri batzuk ere badira gaztelua dagoen harkaitzaren gainean iparraldera. Harresiz inguraturik daude horiek. Bestalde, Brontze Aroan, Burdin Aro I., Burdin Aro II. eta erromatarren garaian ere gizakiaren bizileku izan zen harkaitzaren beheko alde guztia. Dirudienez, Erdi Arokoa baino txikiagoa zen Historiaurreko herrixka.

III. mendetik V. mendera bitarteko etxe aztarnak ere aurkitu dituzte gaztelua dagoen harkaitzaren hegoaldean, habe-zuloak eta beste hainbat, besteak beste, harkaitzean eta etxeen teilatuari eusteko eginak, seguru asko.

Gaztelua bera ez 1991n aztertu zuten lehenengo aldiz. Harkaitzean eraikia denez, ez zuten azpian asko sakondu beharrik izan. Berant Erdi Arokoak dira aurkitu zituzten aztarna guztiak. Besteak beste, labe bat aurkitu zuten, eta, hipotesi gisa, txanpona egiteko ez ote zen pentsatu zuten arkeologoek; eta hala adierazirik dago gero idatzi zuten txostenean.

Ekialdetik mendebaldera luzatzen den harkaitz luzara baten gainean daude gazteluaren aztarnak. Itsasontzi baten antza du oinplanoak. 70 metro luze da gutxi gorabehera. Dorre nagusiaz aparte beste bi dorre erdi biribil ere baditu, bata ekialdeko muturrean eta bestea mendebaldeko muturrean. Harkaitza ebakia eta landua dago alde batzuetan. Ekialdean lubanarroa egiteko eta gaztelua gailurretik bereizteko ebaki zuten, dirudienez. Hiria biltzen zuen harresiaren hormatala batzuk ere ikus daitezke oraindik mendebaldean.

Ekialdeko esparruak 36 metro ditu, dorre nagusitik alde bereko muturreraino. Gehieneko zabalera dorre nagusiaren ondoan du esparru horrek, 5¿70 metrokoa. Dorre nagusiak esparru horretara begira du sarrera, baina lurretik 2¿5 bat metro gora. Esparru horren iparraldeko partean, neurri handi batean bederen, harkaitzak berak betetzen du harresiaren egitekoa. Hegoaldekoa, berriz, ederra da, gaztelura iristeko aldetik begiratuta batez ere. Hormatal luze bat du alde horretan harlanduz egina. Harkaitzaren gainean harresia eraiki behar izan zuten alde horretan esparru moldatzeko.

Perez Morieta izan zen Zabalateko gazteluzain, Antso Jakitunak jarrita. Larraungo eta Larragako foruetan eta beste hainbat agirietan ere agertzen da izenpetzaile eta lekuko gisa. 1194an, Antso VII.a Azkarrak hartu zuen erregetza (1194-1234); eta errege berriak gazteluzain berria jarri zuen, Gomez Gartzes. Baina, hori ere ez zen denbora luzean egon, 1195eko maiatzaren 3an Gomez Agoncilloren izena azaltzen baita, Tuteran egindako agirietan. Urrozko hiri-gutuna, berriz, Pedro Gartzes Agoncillok edo Garzia Agoçarru moldatzeko.

Nahikoa hondatua dago mutur horretako dorrea. Soto itxurako gela luzaran baten (3¿8 x 2¿8 metro) aztarnak daude dorretik hurbil. Harresia aprobetxatuz egina du sakonunearen hegoaldea. 1¿7 metroko lodiera du harresiak alde horretan. Harkaitza landuz eginak ditu mendebaldea eta iparraldea. Sotoaren hondora jaisteko harmaila moduko batzuk daude ipar-mendebaldean. 1.991ean hustu zuten esparru hori zer zegoen aztertzeko.

Esparruaren gainontzeko aldeetan sakonuneak, harkaitza landu izandako aztarnak eta zutabeak sartzeko harrian eginiko zuloak daude.

Aztarnak bisitatzeko errazago da dorre nagusira igota baino berriro iparraldeko bidera jaitsi eta hari jarraitu. Maldan horretan zen ur biltegi gangaduna ere ikus daiteke bide batez. Harkaitza zulatuz egina da biltegi hori. Iparraldera begira den aldea izan ezik, harresiak ixten du alde horretan esparrua.

Harkaitza ebakirik dago aurrerago, dorre nagusiaren ingurua eta mendebaldeko esparrua bereizteko egina. 6 metroko tartea dago bi esparru horien artean. Dorrearen dagoen aldean bereziki landua dago harkaitza. Ebaketatik dorrerainoko guneak eta dorre nagusiak beste barruti bat osatzen dute. Beste ate bat du dorreak alde horretan bigarren, eta lurraren mailan du ate hori.

Oinean 7¿5 x 5¿7 metro luze-zabal da dorre nagusia. Oinarriak direla eta den baino garaiagoa dirudi kanpotik begiratuta, baina barruan 2¿8 metroko garaiera du da lehenengo solairuraino. Guztira 5¿5 metroko garaiera du gaur egun. Barruan, eskailera bat du hegoaldeko hormaren kontra, lehenengo solairura igotzeko. Eskailera horrek ekialdeko hormaren kontra jarraitzen zuen. Horma hori 1¿95 metro lodi da eta 1¿35 metro, beste hormak. Bi sarrera gainetako arkuak landu gabeko harriz eginak daude.

Arriskutsua da mendebaldeko esparrura igotzea; horregatik iraun du hain ondo alde horretako harresiak; harlanduzko egina da hori. Ekialdekoa baino askoz osoago da mutur horretako dorre erdi biribila; gezi-leihoak ere nabari dira oraindik.

Zabalate gaztelua

Zabalate herri zaharra eta gaztelua. (1997)

Iristeko

Zabalateko Gaztelu kaletik abiatuta 10 minutu nahikoa da herri harresidunera iristeko. Bide horrek galtzaden edo bide zaharren itxura du tarteka.Gaztelura bertara herri zaharrean sartu gabe joateko, harkaitz aldera hartu behar da eta eskuinetatik inguratu. Gero ekialdeko lubanarrora igo behar da eta handik aurrera jarraitu, iparraldetik igotzeko.

Zabalate

Gaztelu honekin zerikusia duten beste gai batzuk