Informazio gehiago
Frantzisko Xabierkoa
Xabierko gazteluan jaio zen 1506ko apirilaren 7an. Aita, Joan Jasokoa, Nafarroako Errege-Kontseiluaren buru zen garai hartan eta ama, Maria Azpilikueta, aitoren seme familiakoa. Frantziskoren haurtzaroan gerra eta bortxa ugari izan zen Nafarroan. Migel eta Joan anaia zaharragoak Toledoko don Fadrike-ren gudarosteekin gudukatu ziren eta aitak Joan Albreteko erregeari lagundu zion Irunberriko gaztelura ihes egiten.
Nafarroako giro nahasia
Bederatzi urte zituela Nafarroak erresuma independentea izateari utzi zion, Gaztelako erresumari atxikia geratu baitzen. Aita etsipenak eta nahigabeak eraman zuten hilobira handik gutxira. Xabierreko gazteluan biltzen ziren, porrota onartu nahi ez eta, Nafarroaren askatasunaren alde borrokatzen zirenak. Alabaina, erreboltak ez zuen arrakastarik izan eta borrokalari haiek menderatu egin zituzten Erronkarin. Gaztigu gisa Xabierko gazteluari dorreak moztu eta hobiak bete zizkioten 1516an.
Xabierko gaztelua
Giro iraingarri hartan Frantziskoren bihotzean zientzialari ospetsu bihurtzeko grina piztu zen eta Pariseko Sorbonara ikastera joatea erabaki zuen.
Bitartean etxeko gauzak ez zihoazen lehen baino hobeto. Izan ere, Enrike II.a erregearen aldekoek 1521ean Nafarroa askatzeko beste saio bat egin zutenean, Iruñea hartuz, hantxe ziren Joan eta Migel anaiak, Inazio Loiolakoa zauritu zuten gudarosteekin, hain zuzen. Noainen galtzaile izan ondoren, Hondarribiko gazteluan gerizatu ziren, baina han ere menderatu egin zituzten. Horregatik Karlos I.ak 1523an nafarrei eman zien amnistia ez zitzaien Frantziskoren senideei aplikatu, traizio larriaren erruduntzat hartu baitzituzten.
Loiolako Inaziorekin Sorbonan
Hau gertatu eta hilabete batzuetara etxera itzuli zirenerako, Frantziskok Sorbonara joateko erabaki sendoa hartua zuen. Ordurako, humanitateak ikasiak zituen Leiren, Tafallan eta Zangozan. Iruñean hezkuntza osagarria jaso ondoren, 1525ean Pariserantz abiatu zen.
Han, Santa Barbara kolegioan ostatatu zen, eta berton Inazio Loiolakoarekin topo egin zuen. Honekin izan zuen harremana erabakigarria izan zen, bizitzaren norabidea aldatzerainokoa. Jesusen lagundiaren sortzaile izango zirenak hantxe elkartu ziren.
Montmartren 1534an botoak egin zituzten eta ondoren berrogei egunez Inazioren zuzendaritzapean gogo-jardunak ere bai. Frantzisko bi urte gehiago geratu zen Parisen teologia ikasten, apaizteko asmoz.
Lurralde Santuetara erromes
Inazio eta beste lagunak 1537ko urtarrilean bildu ziren Venezian Lurralde Santuetara erromes abiatzeko. Udaberrian Aita Santuari bisita egin zioten Erroman. Abiatzeko zeudela, turkoen eta Veneziaren arteko gerratea lehertu zen eta Palestinako bidaiak etenda geratu ziren. Lurralde Santuetarako erromesaldi hura Montmartren eginiko botoen artekoa zenez, Aita Santuaren baimen berezia behar izan zuten 1537ko ekainaren 24an apaizteko. Palestinara joateko aukera galdua ikusi zutenean, Aita Santuari beren buruak eskaini zizkioten, bidaltzen zituen lekura joateko.
Erromako auzoetan kristau-ikasbidea erakusten aritu zen Frantzisko, harik eta Portugalgo erregearen izenean herrialde hartako enbaxadoreak Inaziori Ekialdeko Indietara joateko norbaitzuk eskatu zizkion arte.
Munduan zehar misiolari
Erromatik 1540ko martxoaren 16an abiatu eta ekainean Lisboara iritsi zen. Han bederatzi hilabete egin zituen. 1541eko apirilaren 7an, Indiara joateko ontziratu zen eta bidaia luze eta arriskutsu baten ostean Goa-ra heldu zen 1542ko maiatzaren 6an. Hiri honetan egon zen lehen bost hilabetetan ospitaletako gaixoekin apostolutza-lanean ibili zen.
Kaletan zehar zintzarri bat joz haurrei dei egiten zien bere predikuak entzutera. Taldetxo bat biltzen zuenean eliza batera eramaten zituen eta han dotrina erakusten zien. 1512ko urri inguruan penintsularen hego aldeko kostan perlak biltzen zituzten herrietara joan zen, eskualde hartan kristautasuna berpizteko asmoz, apaiz faltaz ia desagertua baitzegoen.
Ia hiru urte eman zituen Indiako mendebaldean misiolaritzan. Bere ibilaldietan Sri Lankaraino joan zen. Jende asko kristautu zuen, nahiz eta bazituen eragozpen handiak, zeren eta bertako erregeetako batzuk jazartzen zitzaizkielako kristauei eta baita soldadu portugaldarrak kristautasunaren eredu izan ordez biziotsu hutsak zirelako ere.
1545eko udaberrian Xabier Malakarantz abiatu zen. Urtearen bukaera arte han ibili zen lanean eta, 1546ko urtarril aldera Moluka uharteetara joan zen, han ere portugaldarrek bai baitzituzten kokaleku batzuk, eta urte eta erdiz predikuak egiten igaro zuen uhartez uharte. Badirudi Mindanaoko uhartean ere izan zela eta horregatik esan izan da San Frantzisko Xabier izan zela Filipinetako lehen apostolua. Alabaina, hau ez dago frogatuta.
1547ko uztailerako berriro Malakan zen. Han japoniar batek bere herrialdeaz informazio asko eman zion. Orduan Japonian kristautasuna sartzeko grina piztu zitzaion, baina Lagundian zituen betebeharrek Goara joanarazi zioten, eta halaxe joan zen japoniarrarekin batera. Handik kanpora egon zen sei urtetan beste jesulagun misiolari batzuk Goara helduak ziren San Inaziok Europatik bidalita eta gainera bertako batzuk ere Lagundian sartuak ziren. 1548an Xabierrek misiolari hauek Indiako misioetan banatu zituen. Nobizio-etxe bat ere sortu zuen eta, Cosme de Torres izeneko apaiz espainiarra, Moluketan ezagutu zuena, jesulagun egin ondoren, honekin eta anaia Juan Fernandez-ekin Japoniarantz abiatu zen 1549ko ekainaren bukaeran. Ordurako, Goan, japoniarra bataiatua zen Pablo de Santa Fe izenaz eta hau ere bidaide zuten.
Japoniako Kagoshima hirira 1549ko abuztuaren 15ean heldu ziren. Lehenbiziko urtea japoniera ikasten eta, Pablo de Santa Fe-ren laguntzaz, fedearen artikulu nagusiak eta predikuetan eta dotrina irakasten erabili beharreko pasarteak japonierara bihurtzen eman zuen. Japonieraz mintzatzeko gai izan zenean, Xabier sermoiak egiten hasi zen eta zenbait konbertsio ere lortu zituen, baina honek bontzoen etsaigoa ekarri zion eta hauek hiritik egotzi egin zuten. 1550eko abuztu aldera Kagoshima utzi eta Japoniako erdialdera sartu zen eta Ebanjelioa zabaltzen ibili zen Japoniaren hego aldeko hiri batzuetan. Urtearen bukaera aldera garai hartan Japoniako hiri nagusia zen Meakora iritsi zen, baina ezin izan zuen han aurrerapen handirik egin. Ostera erdialdera joan zen eta 1551an predikatzen ibili zen zenbait hiri handitan, gero oso laster haziko ziren kristau-taldeak eratzen.
Bi urte eta erdi inguru Japonian lanean ibili eta gero, misio hau aita Cosme de Torres-en eta anaia Juan Fernandezen esku utzi zuen eta Goara itzuli zen 1552. urtearen hasieran. Hango jesulagunen etxean istiluak aurkitu zituen, haserre baitzebiltzan beren artean misioko nagusia eta ikastetxeko errektorea. Xabierrek konpondu zituen arazoak eta Txinara joateko asmoa sortu zitzaion, Japonian egon zen denboran asko entzun baitzuen herrialde hartaz hitz egiten. Adiskide batzuen bitartez lortu zuen Indiako erregeordeak Txinako enperadorearengana enbaxadore gisa joateko baimena ematea eta 1552ko apirilean Goatik abiatu zen.
Malakan eragozpenak aurkitu zituen, jauntxo portugaldarrek ez zutelako espedizioa begi onez ikusten, baina Xabierrek jakin zuen oztopo hau gainditzen eta udazkenean Portugaleko itsasontzi batean Txinako itsasertzetik hurbil dagoen Shang-chuan uhartera ailegatu zen. Kontinentera joateko erarik onenaren bila zebilela, gaixotu egin zen eta itsasontziaren mugimenduak gaizkitzen zuenez, lehorrera eraman zuten, egin zioten etxola kaskar batera. Egoera penagarri horretan eman zuen azken hatsa.
Santuaren gorpua antzina jesulagunena izan zen Goako elizan dago ehortzita. 1614an, garai hartan jesulagunen nagusia zen Claudius Acquaviva-ren aginduz, eskuineko besoa ukondotik behera moztu eta Erromara eraman zuten Gesu elizara.
Goako Bom Jesus basilika, garai batean jesulagunena izan zena eta Xabierren gorpua gordetzen duena. San Frantzisko hil eta ia 150 urte geroago eraman zuten hara gorpua. Toskanako Duke Handi Cosimo III.a Mediciren oparia izan zen. Gaur egun beirazko kutxa hermetiko batean dago, bitxigile florentziar batek egindako zilarrezko beste kutxa baten barruan. Bisitari asko joaten dira hara.
Erromako Il Gesu elizako San Frantziskoren aldarea. Honen azpialdean dago erakusgai santuaren besoa
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.