Informazio gehiago
Sozialismo erreala
Eredu sobietarra
1950eko hamarkadan, zenbait herrialdek erregimen sozialistak ezarri zituzten beren lurraldeetan. 1945 eta 1960 artean, Ekialdeko Europa, Txina, Mongolia eta Asia, Afrika eta Amerikako beste zenbait Estatu eredu sobietarra hartzen joan ziren, normalean iraultzen bidez edo sobietar armadaren inbasioen ondoren (Hungaria, Txekoslovakia eta abar).
Honela bloke sozialista zabalduz eta egonkortuz joan zen, Sobietar Batasunaren "herrialde sateliteak" deiturikoez osatua. Gizartea aldatzen, aberastasuna banatzen eta bidegabekeriak edo tirania eragozten ahalegindu ziren iraultzak, SESBren politika inperialistaren tresna bihurtu ziren herrialde askotan.
Porrotera abiatutako ekonomia
Herrialde sozialistetako ekonomia erabat Estatuaren gidaritzapean zegoen, berak kapital eta lan-baliabide guztiak baitzeuzkan. Aktibitate ekonomikoa egituratzen zen aldizkako planen bidez, zeintzuk normalean bost urtez behingoak ziren; hauek zehazten zuten ekoizpenaren maila eta mota.
Eredu stalinistak garrantzi handiagoa eman zion nekazaritza-ekoizpenari eta industria astunari, kontsumoko artikuluen fabrikazioa, banaketa-zirkuituen ezarpena eta tamaina ertain eta txikiko enpresen sektorea oharkabetuz. Bestalde, satelite sobietarren ekonomia eta finantzak superpotentziaren industriaren osagarri gisa balio izateko eratu ziren
Honek guztiak, Moskuren politika inperialistari eusteko gero eta gastu militar handiagoekin batera, herrialde komunistetako ekonomiak desoreka larriak bizitzea eta, 1980ko hamarkadaren azkenaldira, krisi izugarrian hondoratzea eragin zuen.Kruschev eta Kennedy presidentearen arteko elkarrizketek lehen urratsa suposatu zuten bi blokeen arteko baterako existentzia baketsurantz.
Demokrazia herritarrak
Europako eta mundu osoko estatu sozialistak «demokrazia herritar» forman eratu ziren. Hiritar subiranotasunaren oinarri honen gainean, ordea, oso erregimen autoritarioak ezarri ziren; hauen ezaugarri nabarmenenak ondokoak ziren:
- Partidu bakarra (Partidu Komunista).
- Liderraren pertsonalitatearenganako gurtza.
- Estatu polizial eta militarra, populazioaren kontrol izugarriarekin.
- Estatuak planifikatu eta zuzendutako ekonomia.
- SESBren kontrola kanpo- eta defentsa-politikari dagokionez, baita bere lurraldetik kanpo ere.
Desestalinizazioa eta lehen disidentziak
1953an Stalin hil zen eta erreforma-prozesu geldo bat hasi zen Sobietar Batasunean eta Ekialdeko Europan. Lider sobietar berriak, Nikita Kruschevek, erregimen stalinistaren errepresioa salatu zuen eta ekonomia modernizatzen ahalegindu zen eta, aldi berean, bloke mendebaldarrarekin baterako existentzia baketsuaren aldeko tesia defendatu zuen.
Zabaltze politikoak oposiziogileen pizteei edo "disidentziei" bide eman zien SESBn eta beste herrialde batzuetan, besteak beste, Polonia, ekialdeko Alemania edo Hungarian; baina kontenplaziorik gabe erreprimituak izan ziren (Hungariako inbasioa 1956an). Beraz Kruscheven zabaltze-politika gehiago zentratu zen aspektu formal eta ekonomikoetan, baina ez zuen bilatu benetako demokratizaziorik.
Manifestari hungariarrek Stalinen estatua bat lurreratuko dute 1956an.
Data garrantzitsuak
- 1948 Sistema sobietarraren sendotzea ekialdeko Europan.
- 1949 Iraultzaren garaipena Txinan. COMECONaren fundazioa.
- 1952 Ikatzaren eta Altzairuaren Elkarte Europarraren eraketa.
- 1953 Stalinen heriotza. Kruscheven gobernua eta distentsioaren hasiera.
- 1956 Tropa sobietarren Hungariako inbasioa.
- 1957 Europako Merkatu Batuaren sorrera.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XX mendea (II)
- Gerra hotza
- Mendebaldeko garapena
- Sozialismo erreala
- Existentzia baketsurantz
- Deskolonizazioa
- Palestinako gatazka
- Petrolioaren krisia
- Hirugarren mundua eta bertako gatazkak
- Bloke sistemen agortzerantz
- Mendebaldeko berrantolaketa
- Sobietar Batasunaren krisialdia
- Espainiar trantsizioa
- Demokrazia Espainian
- Mundu polobakar baten arazoak
- Integrismoa eta nazionalismoa
- Mundu multipolar baterantz
- Gatazka enkistatuen konponbiderantz
- Egungo ekonomia
- Egungo arazoak