Toledoko bisigodoen erresuma

Europa osotik ibilaldi luzea egin ostean, V. eta VI. mendeetan, bisigodoak Espainian finkatu ziren. Beren erresumak Toledon zuen hiriburua eta erreinu hau izan zen Iberiar penintsulako batasun politikoaren lehenengo saiakera. VIII. mendearen hasieran musulmanak etorri arte iraun zuen.

Germaniarren etorrera

409. urtean suebo, bandalo eta alanoek Pirinioak gurutzatu zituzten eta beren bidean inolako trabarik aurkitu gabe Iberiar penintsulan finkatu ziren.

  • Suebo eta bandalo asdingoak Gallaecian (Galizia) finkatu ziren.
  • Alanoak Lusitanian finkatu ziren.
  • Bandalo silingoak Betikan.
  • Handik gutxira, Erromak inbaditzaileak menderatzeko bidali zituen bisigodoak ere, Iberiar penintsulan finkatu ziren.

476. urtean, bisigodoek Tolosan (Toulouse, Frantzia) hiriburua zuen erresuma ezarri zuten eta horrek Galia eta Hispaniako lurralde zabalak hartzen zituen. 507. urtean, Vouilléko batailan frankoek garaitu eta gero, Galia utzi eta Hispanian finkatu ziren.

Bisigodoen erresuma berriak Toledon izan zuen hiriburua eta Iberiar penintsulako hiri garrantzitsuenetan soldadu-taldeak zituen. Sueboek beren nagusitasuna Ipar-mendebaldean mantendu zuten eta bizantziarrek hego-ekialdeko itsasalde guztia okupatu zuten.

Hispanian finkatu ziren bisigodoen kopurua ez zen ehun milatik gorakoa izan, orduan herrian bizi ziren bost edo sei milioi hispanoerromatarren aurrean. Desberdintasun horrek, bisigodoek agintea izan arren hispaniar gizartearen hizkuntza, kultura eta erlijioa bereganatzea arrazoitzen du.

 

Antolakuntza politikoa

Hasieran, nobleek aukeratzen zituzten errege bisigodoak; baina une batzuetan, kargu hori gurasoengandik semeengana igaro zen. Botereagatiko borrokak etengabeak izan ziren eta errege asko kargutik kendu edota hil izan ziren.

Toledoko erresuma bisigodoak bere goreneko unea VI. mendearen bigarren zatian eta VII.aren lehenengoan lortu zuen, Leovigildo eta bere seme Rekaredoren erregealdietan.

  • Leovigildok (573-586) erregearen agintea sendotu zuen, sueboen erresuma anexionatu eta germaniar eta hispanoerromatarrentzako lege berak ezarri zituen.
  • Rekaredok (586-601), noble bisigodoekin batera kristautasunera bihurtuz, erresumako erlijio-batasuna bultzatu zuen.

Erregearen boterea legeak, arau moralek eta justiziak mugatzen zuen, gainera Elizaren Kontzilioek bere ekintzak zigortu ahal zituzten. Bere zuzentze-lanean Aula Regiak laguntzen zion, hura noble, epaile eta gortesauek osatzen zutelarik. Horiek erregeak berak izendatzen zituen eta beren lana ondorengoa izaten zen:

  • Legeak prestatu eta militar arloko eta politika-gaietan erregea aholkatzea.
  • Legeen promulgaziora azaltzea.
  • Epai-funtzioetan erregearekin batera aritzea.

Erlijioa eta zuzenbidea

Leovigildok, Eliza katolikoak heresiatzat hartzen zuen arrianismoa, erresumako erlijio ofizial bihurtu zuen eta horrek suebo eta bizantziarren arteko gatazkak ekarri zituen. Horiek katoliko bihurtu zen (579) bere semea Hermenegildorekin bat egin zuten eta, Sevillan errege aldarrikatu eta gero, Estatu bisigodoaren kontrako guda hasi zuten.

585. urtean Leovigildok sueboak Braga eta Oporton garaitu zituen eta horrekin batasun politikoa lortu zuen. Bizantziarrek oraindik ere lurralde batzuk mantendu zituzten, Sisebuto (612-621) eta Suintilaren (621-631) konkistak izan arte. Geroago Rekaredok, katolikotasunera bihurtuta, erresumaren erlijio-batasuna lortu zuen.

Toledoko IV. Kontzilioa (633) eta gero, erregeek legegintza-lanetan kontzilioen babesa eskatu zuten. Erregeak deitzen zituen eta, Aula Regiaren laguntzarekin, erlijiozko gaiak jorratzeaz gain legeak prestatzen zituzten.

Erresuma bisigodoren ekarpen nabarmena, godo eta hispanoerromatarrei ezargarria zen lege-kode baten aldarrikatzearekin batera, zuzenbidearen bateratasuna izan zen. Liber Iudiciorum delakoak (654) Leovigildoren Kodeko legeak bildu eta Estatuaren legegintza-batasuna adierazi zuen.

Erresuma bisigodoaren amaiera

Wambaren erregealdia eta gero (672-680), frankoak Septimania eta Tarrakonensen garaitu zituena, noblezia eta monarkiaren arteko borrokek erresuma bisigodoa ahuldu zuten eta musulmanen sarrerari ezin izan zion aurre egin.

710. urtean, Afrikako Iparraldeko gobernadore musulmana zen Tariken tropak gaur eguneko Tarifan lehorreratu ziren. Hurrengo urteko uztailan, musulmanek, On Rodrigoren aurka zegoen noblezia bisigodoaren alderdi batekin aliatuak, azken errege bisigodo hori garaitu zuten Guadaleteko borrokan (15. gaia ikusi).

Behin On Rodrigo hilda, musulmanek Penintsularen okupazioa hasi zuten eta honekin batera, erresuma bisigodoa bere azkenera heldu zen.

 

Baskoiak eta Toledoko erresuma

Bisigodoek ez zuten inoiz baskoiak menderatzerik lortu. Izan ere, baskoiek gogor egin zieten behin baino gehiagotan, bai bisigodoei eta baita haien auzo ziren frankoei ere. Septimaniako eta Tarrakonenseko matxinaden alde egin zuten Wambaren agintaldian, eta pixkanaka Akitaniako hegoaldean kokatu ziren. Bertan Baskoniako dukerria sortu zuten dux baskoi baten agintaritzapean.

Bisigodoak lurralde lauen jabe egin ziren hainbat alditan, eta bertan kokaleku militarrak ezarri zituzten mendialdeko baskoi oldartsu haiek kontrolatu ahal izateko.

Data garrantzitsuak

  • 409 Suebo, bandalo eta alanoak Hispanian sartzen dira.
  • 410 Bisigodoek Erroma arpilatzen dute eta beren buruzagi Alariko hiltzen da.
  • 413 Ataulfok bisigodoak Galiako Hegoaldera gidatzen ditu eta han federatu moduan finkatzen dira.
  • 418 Valiak Tolosako (Toulouse) erresuma bisigodoa sortzen du.
  • 430 Galizian suebo erresuma sendotzen da.
  • 468 Bisigodoek, Eurikoren menpean, Espainiaren gaineko protektoratua ezartzen dute.
  • 476 Odoakrok, Romulo Augustulo kargutik kentzean, Mendebaldeko Inperioari amaiera ematen dio.
  • 507 Frankoek, Vouilléko borroka eta gero, bisigodoak Galiatik botatzen dituzte.
  • 573 Leovigildoren erregealdiaren hasiera.
  • 576 Leovigildok hiriburua Toledon ezartzen du.
  • 585 Leovigildok erresuma sueboa okupatzen du.
  • 589 Rekaredok ofizalki katolikotasunari atxikitzen zaio, Toledoko III. Kontzilioan.
  • 629 Suintilak Espainian bizantziar agerpenari amaiera ematen dio.
  • 654 Rezesvintok Liber Iudicioruma aldarrikatzen du.
  • 711 Guadaleten arabiarrek On Rodrigo garaitzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana