Islama

VII. mendearen hasieran Arabian erlijio berri bat sortu zen, Islama, Mahomak zabaltzen zuena eta Koranean idatzita zegoena. Europa Erdi Aroan erabat sartuta zegoenean, islamak hedatze azkarra izan zuen eta zibilizazio bikaina sortu zuen.

Mahoma eta erlijio berria

Mahoma baino lehen, Arabiar penintsulan artzaintza lanetan, basamortuko bideetan merkataritza lanetan edo lapurretan aritzen ziren tribu ibiltariak bizi izaten ziren. Mendebaldean, oasien eskualdeak hiri batzuen garapena ahalbideratu zuen, hala nola Medina eta Meka.

Mahoma 570. urte inguruan Mekan jaiotako merkataria zen eta, ohiturak dioenez, Gabriel aingeruaren eskutik Jainkoaren agerkundea hartu zuen gizakiei irakasteko: Korana. Islama ez zuten oso ondo hartu bere jaioterrian eta Mahomak 622. urtean Medinara alde egin behar izan zuen. Data hau Hegiraren data da eta musulman egutegiaren hasiera adierazten du.

Zortzi urte geroago Mekara garaile bueltatu zen eta handik Islama Arabia osora zabaldu zuen. 632. urtean hil zenean, ia penintsula osoa batuta zegoen eta musulman konkistek islama ondoko eskualdeetara zabaltzen hasi ziren.

Islamaren hedatzea

Islamaren arabera, yihad edo guda santua beharrezkoa da fedea zabaltzeko. Oso urte gutxitan arabiar armadek sasanida persiar Inperioa suntsitu zuten eta bizantziar Inperioaren zati handi bat okupatu zuten, India Ekialdetik hartuz eta Mendebaldetik Espainia.

  • Kalifatza ortodoxoa (632-661). Lehenengo lau kalifak edo Mahomaren ondorengoak Abu Bakr (632-634), Omar (634-644), Otman (644-656) eta Ali (656-661) izan ziren. Profetaren familiakoen artean aukeratu ziren eta Siria, Palestina, Persia, Armenia, Egipto, Libia eta Tripoli konkistatu zuten.
  • Omeya kalifatza (661-750). Muawiyak (661-680) sortu zuen, Damaskon hiriburua zuen eta izaera sekularreko botere moduan taxutu zen, ez erlijio izaeradunean. Aldi honetan, musulmanek Afrikako Iparraldearen konkista osatu zuten, Iberiar penintsulara igaro ziren eta Ekialdetik Indo haranera sartu ziren.
  • Abasi kalifatza (750-1258). Mahomaren osaba zen Abasen ondorengoak ziren. Abasiek inperioaren administrazioa berrantolatu eta merkataritza- eta industria-lanak faboratu zituzten. Al- Mansurrek (754-775) Bagdaden ezarri zuen hiriburua eta Inperioan persiarren nagusitasuna erraztu zuen.

IX. mendetik aurrera, abasi dinastiaren gainbehera hasi eta musulman Inperioa zatitzen hasi zen. Handik gutxira turkiarrek eta mongoliarrek islamiar munduaren gidaritza politikoan arabiarren ordezkotza hartu zuten.

Al- Andalus

Iberiar penintsularen konkista Tarik Ibn ben Nusayr Ziyadek hasi zuen. Hau Afrikako Iparraldeko Musza gobernadorearen ordezkaria zen. Tarikek Guadaleteko gatazkan (711) On Rodrigo errege bisigodoa garaitu zuen eta gero, Muszak berak eta bere seme Abd- al- Azizek jarraitu zuten konkista.

Musulmanek penintsulari Al- Andalus deitu zioten eta hiriburua Kordoban ezarri zuten. Hiri horretan emirra bizi zen, Damaskoko kalifak izendatutako gobernadorea. 756. urtean, abasiek bere dinastia suntsitu zutenean alde egin ahal izan zuen omeya printze batek, Abd al-Rahman I.ak (756-788), Kordobako emirerri independentea ezarri zuen eta honek arlo erlijiosoan baino ez zuen Bagdadekiko mendekotasuna.

929. urtean, Abd al-Rahman III.ak (912-961) Kordobako kalifatza independentea ezarri zuen. Garai horretan Espainia musulmanak bere garairik distiratsuena eduki zuen eta Kordobak Bagdadekin lehiatu zuen bere artisau, jakitun eta artistengatik. Hixman II.aren erregealdian (976-1013) Almanzorren (939-1002) talentu militarra nabarmendu zen.

1031. urtetik aurrera Kordobako kalifatza taifa erresumetan zatitu zen eta hauetan ere kulturak loratzen jarraitu zuen, nahiz eta politikoki ez ziren egonkorrak izan. Garai honetan almoravide (1086- 1145) eta almohadeak (1145-1223) heldu ziren penintsulara. Afrikatik zetozen erresuma kristauen hedapenaren aurka borrokatzeko.

Al-Ándalus eta baskoiak

Bisigodoek ez bezala, musulmanek baskoiak zeuden eremu guztiak mendean hartzea lortu zuten, mendialdeko eremuak barne. Hala ere, musulmanentzat lurralde hark ez zuen ekonomiaren aldetik interes handirik, eta goarnizio batzuk ezarri arren ez zuten lurraldea okupatu eta kolonizatu.

Ebro ibaiaren haranean musulmanak errazago hedatu ziren, batez ere erdiko eta beheko eremuetan. Musulmanek hain leku gutxitan kokatu zirenez, Euskal Herriak hartzen duen eremua eta baskoien gainerako eremuak laster morrontza hartatik libratu eta asturiar eta frankoei aurka egiteko prestatu ziren.

Data garrantzitsuak

  • 610 Mahomak bere predikazioa hasten du.
  • 622 Hegira: Mekatik Medinarako ihesa.
  • 632 Mahoma Medinan hil zen. Abu Bakr izan zen bere ondorengoa, kalifa tituluarekin.
  • 661 Aliren heriotza eta Omeya kalifatzaren hasiera, Damaskon hiriburua zuelarik.
  • 670 Afrikako Iparraldean arabiar nagusitasunaren sendotzea.
  • 711 Tariken garaipena Guadaleten.
  • 722 Covadongako borroka. Kristau errekonkistaren hasiera.
  • 732 Karlos Martelek musulmanen aurreratzea gelditu zuen Poitiersen.
  • 750 Abasi kalifatza hasi zen.
  • 756 Abd al- Rahman I. omeya printzeak Kordobako emirerria sortu zuen.
  • 929 Abd al- Rahman III.ak Kordobako kalifatza hasi zuen.
  • 1031 Kordobako kalifatza taifa erresumetan zatitu zen.
  • 1085 Alfontso VI.ak Toledo hartzen du.
  • 1086 Almoravideen inbasioa.
  • 1145 Almohadeen inbasioa.
  • 1212 Almohadeen porrota Navas de Tolosako borrokan.
  • 1492 Granadaren amore ematea eta penintsulan musulmanen nagusitasunaren amaiera.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana