Inperialismoa

XIX. mendearen amaieran, garapen kapitalistak eta potentzia handiek produktuak, ondasunak eta gizakiak esportatzeko zuten beharrak inperialismoari hasiera eman zion.

Hedaketa kolonialaren arrazoiak

XIX. mendearen azken herenean Europako potentzien lasterketa bizitu egin zen, arlo mundialean nagusigo posiziora helaraziko zien inperio handien osaketan. Arrazoi ezberdinek bultzatu zuten fenomeno hau:

  • Kapitalismo handiaren garapenak (61. gaia ikusi) lehengai iturriak eta merkatu berriak behar zituen produktu industrialak kokatu ahal izateko.
  • Presio demografikoa: Europa 300 miloi biztanletik 450era pasatu zen 1870 eta 1914 artean. Koloniak biztanleriaren gehiengoarentzat ihes balbula bihurtu ziren, batez ere beheko klaseentzat.
  • Potentzien Interes politikoak ibilbide eta lurralde estrategikoen kontrola lortzeko. Nazionalismoa ere faktore politiko garrantzitsua izan zen.
  • Faktore kultural eta ideologikoak: barneratze koloniala misio zibilizatzaile edo ebanjelizatzaile bezala arrazoitu zen askotan.

Afrikako banaketa

XIX. mendea arte ia esploratu gabea zegoen Afrika izan zen lehia inperialista gogorrenaren kokagunea. Europako jokabidea ordenatzeko, Biskmarck kantziler alemanak Berlingo Konferentzia deitu zuen 1884ean. Bertan kolonizatzearen "jokoaren arauak" ezarri ziren:

  • Kostaldeko gune bat hartua zuen potentziak, honi zegokion hinterland edo barne gunean sartzearen eskubidea zuen.
  • Afrikar ibai handietan nabigazioaren nazioartekotasuna.
  • Lurralde baten jabetza izateko honen okupazio eraginkorra behar zuen lehengo.

Potentzia inperialisten anbizioa transkontinentalak ziren gune handiak kontrolatzea izan zen. Ingalaterrak Iparralde-Hegoalde korridore bat sortu zuen Kairotik Lurmutur Hirira, artean Frantzia Senegal Djibutirekin batzen saiatu zen.

Gatazkak ekidin ezinak izan ziren. Ingelesak eta frantziarrak Nilon aurkitu ziren, eta portugesek Angola eta Mozambike elkartzearen asmoak bertan behera utzi zituzten britainiarren oposaketaren aurrean.

Potentzia inperialistak

  • Ingalaterrak historiak ezagutu zuen inperio handiena eraiki zuen (57. gaia ikusi). Bere jabetzen artean India, Afrikako zati handi bat, Australia eta Kanada nabarmentzen ziren.
  • Frantzia izan zen bigarren kolonial inperio handia (58. gaia ikusi) jabetzak baitzituen kontinente guztietan, Afrikan (Tunez, Senegal, Sudan, Ginea, Boli Kosta, Txad, Moroko), Asian (Indotxinar Batasuna), Amerikan (Guadalupe, Martinika, Guyana) eta Ozeanian jabetzak zituelarik.
  • Errusiak Ozeano Barearen kostaldean zehar zabaldu zituen bere jabetzak, Turkestan-en eta Pamirren.
  • Alemaniak Togo, Kamerun eta Tanganyika lurraldeak lortu zituen Afrikan, eta Ozeanian Ginea Berriaren zati handi bat, Bismarck irlak, Karolinak eta Marianak.
  • Italiak Eritrea hartu zuen, Indiako Ozeanoa somaliar kostaldea eta Libia (Tripoli eta Zirenaika).
  • Belgikak Kongo eskuratu zuen, Leopoldo II.aren subiranotasun pertsonalaren azpian 1908. urtea arte.
  • Japonia, 1868tik berritze prozesuan zegoena, Meiji aroa hasi zenean, Txinari Formosako irla kendu zion (1895) eta, errusiar-japoniar gerran garaitu ondoren (1905), Korearen gaineko protektoratua, Port Arthurren gaineko domeinua, Sajalin irlaren Hegoaldea eta Mantxuriaren gaineko nagusigoa lortu zituen.

Estatu Batuetako inperialismoa

Hazkunde demografiko eta ekonomiko azkarrak barne hedaketa ekarri zuen, 1908. urtea arte egondako errepublikar gobernuek bultzaturik. Monroe doktrinak hedaketa inperialista hau mozorrotzeko balio izan zuen: bere lorpen handienak hurrengoak izan ziren:

  • Alaskaren erosketa Errusiari diru kopuru irrigarri baten truke.
  • 1898ko Espainiaren kontrako gerra, Kuban partehartzea eta Puerto Ricoren eta Espainiak Ozeano Barean zituen jabetzen okupazioa eragin zuenak.
  • Panamako ubidearen irekiera (1914), Karibearen eta Ertamerikaren gaineko kontrola erraztu zuena, Theodore Rooseveltek (1901-1909) big-stick edo "makila gogorraren" politika praktikan jarri zuen.
  • Hego Amerikan Estatu Batuek «dolarraren inperialismoa» deitutakoarekin ezarri zuen bere influentzia ere. Mailegu handiak ematearen bidez, banku eta enpresa estatubatuarrek mehatzen, lan publikoen, landaketen, trenbideen eta abarren gaineko kontzesioak lortzen zituzten.

Data garrantzitsuak

  • 1875 Erresuma batua Urrezko Kostan ezartzen da.
  • 1880 Ingelesak Nigerian ezartzen dira. Boersen matxinada Transvaalean.
  • 1881 Frantziak Tunisian parte hartzen du eta Indotxinaren gaineko domeinua lortzen du.
  • 1882 Ingelesek Egipto hartzen dute.
  • 1885 Berlingo Konferentzia Afrikaren banaketarako.
  • 1888 Cecil Rhodesek Rhodesia deituko den lurraldea konkistatzen du.
  • 1895 Japoniak Txina garaitu eta Formosa eskuratzen du.
  • 1898 Hispaniar-amerikar gerra: Estatu Batuek Filipinak, Guam eta Puerto Rico hartzen ditu.
  • 1905 Japoniaren garaipena Errusiaren kontra.
  • 1906 Algeciraseko Biltzarra: Frantziak eta Espainiak Marokoren eragin guneak elkar banatzen dituzte.
  • 1910 Japoniak Korea beretzen du.
  • 1912 Italiak otomandar Inperioari Libia kentzen dio.
  • 1914 Panamako ubidearen inaugurazioa. Lehen Mundu-Gerra hasten da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana