Helenismoa

Hainbat gudatan borrokatu ziren greziar polisen gainbeherak, K. a. IV. mendearen bigarren zatian Mazedoniako Filipo II.ak Greziaren batasuna indarrez ezartzea ahalbideratu zuen.

Mazedoniaren garaipena

Greziarrek, Greziako Iparraldean zegoen Mazedonia, herri barbarotzat zeukaten. K.a. IV. mendean, Tebasen hezitako eta heleniar zibilizazioaren mireslea zen Filipo II.ak armada berrantolatu eta meha altxor handiak zituen hainbat greziar lurralde hartzen hasi zen.

Greziar polisak gudak eta beraien arteko liskarrak zirela eta ahulduta zeuden eta ezin izan zioten mazedoniar armadaren bultzadari eutsi. Filipok hainbat frontetan egin zuen aurrera:

  • Kalzidia penintsula hartzea (K.a. 357), itsasorako irteera bat lortzeko.
  • Fozidioen aurkako guda (K.a. 356-346), greziarren arteko elkar ez ulertzeez baliatuz.
  • Keroneako borroka (K.a. 338). Tebatar eta atenastarrak garaituak izan ziren.
  • Korintoko Liga (K.a. 337). Greziar hiriek sortu zuten liga hau, Dario III.aren persiar inperioari aurre egiteko eta Asiako greziar hiriak askatzeko.

Korintoko Ligak Filipori greziar hirien gaineko nagusitasuna jarduten utzi zioten eta hauek pixkanaka beraien autonomia galdu zuten.

Alexandroren Inperioa

K.a. 336. urtean Filipo erail zuten eta bere seme Alexandro izan zen ondorengoa, hogei urte zituela. Errege gaztea Aristotelesek hezi zuen eta bere aitak baino oraindik gehiago maite zuen greziar kultura.

Iliadako heroien miresle, Alexandrok urte gutxiren buruan greziar gaiak eta mundu zaharreko beste zibilizazio handi batzuetakoak elkartuko ziren lurralde zabala hartu zuen. Inperioaren sorreraren ondorengo aldiak honako hauek izan ziren:

  • Aitaren jabetzako lurretan mazedoniar boterearen finkatzea, traziar eta iliriarrak garaituz eta Tebas, Atenas eta Peloponesoko matxinadak itzaliz.
  • Persiaren aurrean Asia Txikia hartzea, Granikoko (K.a. 334) garaipenaren ondorioz.
  • Issosko (K.a. 333) garaipena eta Siria, Palestina eta Egiptoren menderatzea.
  • Gaugamela edo Arbelasen (K.a. 331) Dario III.a behin betikoz garaitzea; Mesopotamia eta persiar hiriburuen okupazioa.
  • Aria, Drangiana eta Arakosiako satrapiak hartzea eta Mendebaldeko Iranen menderatzea (K.a. 329).
  • Indiara (K.a. 327- 325) bidaia. Indo ibaia gurutzatu ondoren, armadak ez zuen aurrera jarraitu izan nahi eta Alexandrok Babiloniara itzulera agindu behar izan zuen. Bertan hil zen K.a. 323. a urtean.

Diadokoen erresumak

Alexandro hiltzean, Diadokos moduan ezagunak ziren bere jeneralek, K.a. 306. urtean inperioa banatu egin zuten. Horrela sortutako erreinu desberdinek laster hasi ziren beraien artean liskarretan eta Seleukok Lisimako hil ondoren Kurupedioneko (K.a. 281) gudan, hiru erreinu nagusi osatu ziren:

  • Mazedonia, Antigonoren ondorengoak ziren Antigoniden menpean.
  • Asia, Seleukoren ondorengoak ziren Seleuziden menpean.
  • Egipto, Ptolomeoren ondorengoak ziren Lagida edo Ptolomeoen menpean.

Diadokoen erresumak liskar ugari izan zituzten beraien artean monarkia despotikoak izan ziren, K.a. II eta I. mendeetan Erromaren menpean erortzen hasi ziren arte.

Heleniar zibilizazioa

Diadokoen erresumetan eta helenizatutako estatu independenteetan hedatutako helenismoa, ondorengo ezaugarriak zituen zibilizazioa zen:

  • Hiriak gune politiko, ekonomiko eta kultura gisa loratzea. Alexandrok bere konkistetan hogeita hamalau hiri sortu zituen eta hauen artean Pergamo eta Alexandria azpimarra daitezke.
  • Grekera hizkuntza ofizial eta kultu gisa erabiltzea (hizkuntza arrunta edo koiné).
  • Heleniar artea deitutakoaren hedapena. Hau, estilo klasikotik eratorria zen, baina haren urritasun eta kontrolik gabe.
  • Zientzia-aurrerapenak, matematika arloan (Arkimedes eta Euklides), astronomia arloan (Hiparko, Samosko Aristarko), fisika eta natur zientzia arloan (Alexandriako Heron, Teofrasto), geografia arloan (Eratostenes), medikuntza arloan (Herofilo) e.a.
  • Kultura (Alexandrian zegoen liburutegia bezalakoak sortuz) eta filosofiaren (Platon eta Aristotelesen ondorengoak izan ziren eskolak, hala nola epikureismoa, zinismoa eta estoizismoa) garapen eta hedapenak.

Data garrantzitsuak

  • 359 Filipo II.a Mazedoniako tronura altxatzen da.
  • 336 Filipo erailtzen dute eta bere seme Alexandro oinordekoa da.
  • 334 Granikon Alexandrok persiarrak garaitzen ditu.
  • 333 Alexandrok Issosen persiarrak garaitzen ditu.
  • 331 Gaugamelan persiarren behin betiko porrota.
  • 330 Dario III.a hiltzen da eta Alexandrok bere burua oinordekotzat hartzen du.
  • 326 Alexandrok Indo ibaia gurutzatzen du, baina bere gizonek aurrerago ez joatera behartzen dute.
  • 323 Alexandro Babilonian hiltzen da.
  • 306 Seleukok errege titulua hartzen du eta gainerako diadokoek bere eredua jarraitzen dute.
  • 281 Kurupediongo borroka. Hiru erresuma handi eratzen dira: Mazedonia, Asia eta Egipto.
  • 197 Erromatarrek garaitzen dute Mazedoniako Filipo V.ak Grezian dituen bere lurrei uko egiten die.
  • 168 Mazedonia erromatar herrialde bihurtzen da.
  • 30 Oktaviok Alexandria hartzen du eta Egipto erromatar herrialde bihurtzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana