Egipto faraonikoa

Egiptoar Inperioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Hain garai luze honetan, egiptiarrek zibilizazio bikaina sortu zuten eta bere oinarrizko ezaugarriak mendeetan zehar aldaketa gutxirekin mantendu ziren.

«Niloren dohaina»

Antzinako Egiptok hartu zuen lurraldea Nilo ibaiaren inguruan kokatuta dago. Ibaia, bere ibilbidearen zati gehienean, haran estu batetik doa eta egiptiarrek hari Egipto Garaia deitzen zioten. Bere bokalea baino apur bat lehenago, Nilo ibaia delta zabal batean zabaltzen da, Egipto Beherea.

Niloren eragina egiptoar zibilizazioan erabakigarria izan zen. Ibaiaren ibilbidea eta urteroko goraldiak (ekainetik irailera) erregulatzeko beharrizanak, egiptoarrak behartu zituen kanalizazioak eraikitzera, nekazaritza zikloko lanak zentralizatutako botere baten bidez antolatzera eta urtaro-aldaketak aurreikusteko astroen ibilbidea ikastera.

Nilo ibaia, basamortuko lurralde baten erdian bizitza-iturria izateaz gain, merkataritza- eta komunikazio-bidea ere izan zen milaka urtetan zehar. Guzti honek, Herodoto greziar historiagileak Egipto "Niloren dohaina" izenarekin deitzera eraman zuen.

Hiru mila urteko historia

K.a. 3100 urte inguruan, Narmer erregeak (greziarrek Menes deitu zioten) Egipto Behereko eta Garaiko erresumak batu zituen. Ondorioz, lehenengo faraoitzat hartzen da. Ordutik aurrera Egiptoko historian hiru garai handi desberdintzen dira:

  • Inperio Zaharra (K.a. 2800-2200). Horretan Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiak nabarmentzen dira. Hoiek izan ziren Gizeh piramide handiak eraiki zituztenak.
  • Inperio Ertaina (K.a. 2000-1780). Faraoiek lurrak menderatu zituzten Nubian, Egiptoko hegoaldean, hiksoen inbasioa eta gero (K. a. 1650).
  • Inperio Berria (K.a. 1570- 1065). Tutmosis III.a eta Ramses II.a nabarmendu ziren, Egiptoar Inperioa Ekialdean hedatu zutelarik (Palestina, Siria).

Bere historiako azken mendeetan zehar, Egipto, zenbait alditan, atzerriko herrialdeengatik menderatua izan zen -hala nola, persiarrek eta greziarrek-, K.a. 31. urtean erromatarrek hura menderatu arte.

Rosetta harriaren kopia Weindenbachek egina. XIX. mendearen hasieran, hiru alfabeto desberdinetan egindako inskripzioak zituen basalto beltzezko harri bat aurkitu zuten lurperatuta. Alfabetoak ondorengoak ziren: hieroglifikoa, demotikoa eta greziarra. Champollion aditu frantsesak, egiptoar inskripzioak argitzeko modua aurkitu zuen.

Gizarte-piramidea

Faraoiak botere guztia bere eskuetan zuen. Egiptoarrek jainkotzat zuten eta ezin zuten begiratu, ezta ukitu ere.

Faraoiaren inguruan gizarteko maila pribilegiatua zegoen eta ondorengo hauek osatzen zuten:

  • Nobleak. Lurren zati bat beraiena zen eta kargu garrantzitsuenak betetzen zituzten, hala nola, bisir edo lehen ministroarena.
  • Idazlariak. Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten funtzionarioak ziren. Horiek faraoiaren ondasunak administratzen zituzten.
  • Apaizak. Erlijio-errituetara dedikatzen ziren.

Biztanleriaren gainerakoa, gehiengoa, nekazariak eta artisauak ziren. Nekazariek faraoiaren eta tenpluen lurrak laboratzen zituzten eta uztaren zati bat eman behar zieten. Esklaboak ere bazeuden eta gehienak faraoiarenak ziren. Faraoiak esklaboak monumentu handiak egiteko, meategietan lan egiteko eta armadan aritzeko erabiltzen zituen.

Egiptoar kultura

Antzinako egiptoarrek arkitektura arloko eta arlo artistikoko lan handiak utzi zizkiguten, baita literatur testu garrantzitsuak ere. Karnak eta Luxorgo tenplu handiez gain, piramideak eta monumentuzko hilobi-mota desberdinak eraiki zituzten. Hilobi hauen artean, hipogeoak (harkaitzetan zulatutako hilobiak) azpimarratu behar dira.

Egiptoar erlijioa hil ondorengo bizitzan oinarritzen zen eta hori da hildakoen gorpuak usteltzetik babesteko momifikatzeko zuten ohituraren azalpena. Egiptoarrak politeistak ziren eta jainko bakoitzak bere tenplu eta apaizak zituen.

Lehenengo idazkera-mota hieroglifikoetan oinarritzen zen, hau da, zeinuek gauzak adierazten zituzten eta inskripzio sakratuetan erabiltzen ziren batez ere. Geroago, egiptoarrek sistema ideografikoa garatu zuten, hau da, ikur bakoitzak gauza desberdinak adierazi ahal zituen. Zeinu hauek 24- 28 letradun alfabetoa osatzera heldu ziren eta denborarekin, gaur egun idazkera demotiko gisa ezagutzen dena bihurtu arte estilizatzen joan ziren.

Data garrantzitsuak

  • 3100 Menesek Egipto elkartu zuen. Tinita garaiaren hasiera (I. eta II. dinastiak).
  • 2660 Antzinako Inperioaren hasiera (III. eta IV. dinastiak).
  • 2200 Tarteko lehenengo aldia (VII.-X. dinastiak) eta Inperio Ertainaren hasiera (XI. eta XII. dinastiak). Sesostrisekin egiptoarren eragina Nubia Behereraino hedatu zen.
  • 1780 Tarteko bigarren aldia (XIII. eta XIV. dinastiak).
  • 1650 Hiksoen inbasioa (XV.- XVII. dinastiak).
  • 1570 Inperio Berriaren hasiera (XVIII.- XX. dinastiak).
  • 1468 Tutmosis III.ak egiptoar boterea Eufrates eta Niloko laugarren ur-jauziraino eraman zuen.
  • 1364 Amenofis IV. edo Akenatonen erregealdiaren hasiera. Horrek Aton gurtzea ezarri zuen.
  • 1290 Ramses II.aren erregealdia hasi zen. Horrek hititak garaitu zituen eta Abu Simbelen tenplua eraikitzea agindu zuen.
  • 1065 Tarteko hirugarren aldia hasi zen (XXI.-XXVI. dinastiak).
  • 662 Asurbanipal errege asiriarrak Egipto hartu zuen. Saita aldia hasi zen (XXVI. dinastia).
  • 525 Cambises II. errege persiarrak Egipto hartu zuen. Berant Aroa hasi zen (XXVII.- XXXI. dinastiak).
  • 332 Alexandro Handia mazedoniarrak Egipto hartu zuen. Faraoien dinastiaren amaiera eta Ptolomeoren Aro Helenistikoa hasi zen.
  • 31 Oktavio Augusto enperadore erromatarrak Kleopatra erregina garaitu zuen Actiumen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana