Palestinako gatazka

Populazio arabiar autoktonoaren eta judu migratzaileen arteko tirabira larriak areagotu egin ziren 1945etik aurrera, Palestinako zati batean Estatu hebraitarraren fundaziorako lehen planak zehaztean. Bi komunitateen arteko etengabeko liskarrek bide emango zioten XX. mendearen bigarren erdiko gatazkarik nabarmenetako bati.

ONU eta agintaldiaren amaiera

Bigarren Mundu-gerra amaitzean, egoera jasanezina zen Palestinan, non terrorismoak astintzen zuen eta Europan hilketa nazietatik ihes egindako juduen itzulera masiboak egitura etnikoa aldatzen zuen.

Arrazoi honengatik, Nazio Batuek juduen arazoari irtenbidea emateko plan bat landu zuten 1947an, arabiarren lurralde-eskakizunak ahaztu gabe. Proiektuak ondoko puntu hauek hartzen zituen:

  • Agintaldi britainiarraren amaiera Palestinaren gainean, Lehen Mundu-gerraren amaieran Inperio otomandarraren banaketaren ondoren hasitakoa.
  • Palestina bi Estatu independentetan banatzea, bat judua eta bestea arabiarra. Estatu hauetako bakoitza lurraldea zatitu zeneko sei eskualdeetako hiruz osatuta egongo zen.
  • Igarotze- eta komunikazio-askatasuna eskualde arabiar eta juduaren artean.
  • Nazioarteko Gobernu baten ezarpena Jerusalemen.

Lurraldearen banaketa irregularrak eta bi komunitateen arteko jarrera kontrajarriek zaildu egin zuten plana praktikan jartzea eta indarkeria-ekintzak ugaldu zituen.

Israelen sorrera: lehen gerra arabiar-israeldarra

1948ko maiatzaren 14an Kontseilu Nazional Juduak Israelgo Estatuaren independentzia aldarrikatu zuen Nazio Batuek eman zioten eskualdean. Egun gutxi batzuk lehenago Erresuma Batuak uko egin zion formalki Palestinako lurraldearen gainean zuen aginteari.

Bat-batean, juduek zein arabiarrek ekintza armatuei ekin zieten zegozkien lurraldeetan bizi ziren beste erlijioko komunitateen kontra. Helburua zen erabateko garbitasun etnikoa lortzea Estatu berrietan.

Bi bandoek elkarrekin bakean bizitzeko zeukaten gaitasun ezak Liga Arabiarraren Israelen aurkako erasoari eman zion bide, baina honek aire-nagusitasunari esker, erasoari uko egitea lortu zuen eta beretzat hartu zituen Galilea, Zisjordaniaren zati bat, Jerusalem Mendebaldea, eta Palestinako hegoaldeko eskualdea (Gaza salbu).

Lehen gerra arabiar-israeldarraren emaitza Estatu hebraitarra sendotzea eta Estatu palestinarra desegitea izan zen; eta honek, lurralde ez okupatuak Egiptok (Gaza) eta Jordaniak (Zisjordania eta Jerusalem ekialdea) elkarren artean banatzea ekarri zuen.

Gatazka berriak: Sei Egunetako gerra

1956an, Israelek erabateko erasoa jo zuen Egiptoren aurka, egun gutxiren buruan Sinai penintsula osoa eta Suezeko kanalaren ekialdeko ertza hartuz. ONUko tropen eskuartzeak eman zion amaiera gatazkari eta hasierako mugak ezarri zituen.

Halere, herrialde arabiarrek Israelen aurka daukaten bistako etsaitasunak eta inbasioaren etengabeko mehatxuak, 1967ko ekainaren lehen egunetan Tel Aviveko agintariek beste erasoaldi bat jotzea arabiarren aurka ekarri zuen.

Hirugarren gerra arabiar-israeldarra edo Sei Egunetako gerra (ekainaren 5etik 10era) kanpaina azkar bat izan zen eta amaieran hebraitarrek konkistatuak zituzten Zisjordania osoa, Jerusalem Ekialdea, Gaza, Sinaiko penintsula eta Golango Gainak, Sirian.

Yom Kippuraren gerra eta Camp Davideko akordioak

Israelek okupatutako lurraldeen askapenari dagokionez ONUren erabakiak betetzeko azalduko duen ukazio etengabeak, 1973ko urrian laugarren arabiar-israeldar gerra edo Yom Kippuren gerra piztea ekarriko zuen berekin. Koalizio arabiar batek israeldar lurraldea eraso zuen eta, lehen aldiz, hebraitarrek porrot militarrak jasan zituzten.

ONUren bitartekaritzak akabera eman zion gatazkari eta irtenbide bat bilatu zen negoziatutako bidetik jarraituz, Camp Davideko Akordioen bitartez. Egiptok Sinai berreskuratu zuen (1982an) Israel onartzearen truke. Palestinarrak, aldiz, akordiotik kanpo geratu ziren, eta Siriak uko egin zion Israel onartzeari, eta ondorioz, Golango Gainek okupatuak jarraitu zuten.

Data garrantzitsuak

  • 1917 Balfour aldarrikapena.
  • 1939 Bigarren Mundu-gerraren hasiera. Naziek juduak suntsituko dituzte.
  • 1947 Palestinaren zatiketa-plana, Nazio Batuek babestua.
  • 1948 Israelgo Estatuaren fundazioa. Lehen gerra arabiar-israeldarraren hasiera.
  • 1949 Lehen gerra arabiar-israeldarraren amaiera.
  • 1956 Bigarren gerra arabiar-israeldarra.
  • 1967 Sei Egunetako gerra.
  • 1973 Yom Kippurren gerra
  • 1979 Egiptok Israelgo Estatua onartuko du.
  • 1982 Israelek Sinai itzuliko dio Egiptori.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana