Erromatar Goiz-Inperioa

K.a. I. mendearen amaieran, Erromak Mediterranear itsasoa ardatz moduan zuen lurralde zabala zuzentzen zuen. Erromatar Inperioak greziarraren oinordekoa zen zibilizazio batean bertan oinarritutako batasun politikoa osatzen zuen; hizkuntza bat zuten, latina, eta erromatar zuzenbideak araututako antolamendu politiko eta soziala.

Oktavio Augusto

Kaio Oktavio edo Oktaviano, Julio Zesarren iloba-biloba (8. gaia ikusi), lehenengo erromatar enperadorea izan zen. Lepido bigarren triunbiratutik kendu ondoren eta Marko Antonio Actiumgo borrokan (K.a. 31) garaitu ondoren, zeinek Egiptoko erregina zen bere maitale Kleopatrarekin batera bere burua hil zuen, botere inperialerako aurkeztu zen bakarra izan zen.

K.a. 27. urtean, Senatuak augusto titulua eman zion eta titulu honekin batera bere kontsul izaerari ere gehitu zitzaizkion botere handia. Horrela Printzerriren erregimena ezarri zen eta honetan, printze edo lehenengo senatariak botere guztia hartzen zuen, nahiz eta formalki errepublikako erakundeak mantendu. Gainera, imperium edo armadaren gaineko agintea eta erromatar erlijioaren Aita Santu titulua ere hartu zituen.

Oktavio Augustoren Printzerrian Estatuko administrazioa berrantolatu egin zen maila guztietan, Senatutik hasi probintzietako funtzionarioak arte. Herriko diru-kutxak onbideratu ziren eta inperioko jurisdikzio berria sortu zen.

 

Pax Romana

Augustoren garaian (K.a. 27- K.o. 14) Erromak lurralde-hedapen handia lortu zuen. Inperioa probintzietan banatu zen, gobernatzea eta ekonomia-ustiapena errazteko. Probintzia bakoitza gobernadore baten esku zegoen eta hau senatu edo enperadorearen menpe. Gobernadore horrek zergak bildu behar izaten zituen.

Mugen alde bateko eta besteko bakea legioek ziurtatzen zuten. Muga inguruetako kanpamendu garrantzitsuenak Rhin eta Danubio ibaien ondoan zeuden.

Merkataritza, diru bakarra erabiltzeak lagundurik, herrialde desberdinetan hasiz joan zen. Egiptoko garia eta datilak, Hispaniako metal eta laboreak, Greziako zeramikak eta Ekialdeko luxuzko gauzak alde batetik bestera zeramatzaten itsasontziek Mediterraneo, edo Mare Nostrum, zeharkatzen zuten.

Pax Romana (erromatar bakea) ekonomiko eta kulturalki loratu zen garaia izan zen. Erroma eraikin berriek edertu zuten eta garai hartako artista eta idazle garrantzitsuenak bertan bizi ziren, hala nola Virgilio poeta eta Tito Livio historiagilea.

 

Goiz-Inperioko dinastiak

Augustoren ostean hiru dinastia handi egon ziren.

  • Julio-Klaudia dinastia (14-68). Erromako goi aristokraziaren adierazlea izan zen. Tiberio (14-37), Kaligula (37-41), Klaudio (41-54) eta Neron (54-68) enperadoreek inperioko sistema gogortu zuten, beren botere absolutua sendotuz.
  • Flavia dinastia (69-96). Dinastia honetakoa izan zen Augusto bera eta dinastia hau italiar burgesiaren adierazlea zen. Vespasiano (69-79), Tito (79-81) eta Domizianok (81-96) inperioa berrantolatzeko esfortzu handia egin zuten.
  • Antoninoen dinastia (96-192). Nervak (96-98) ezarri zuen eta probintzietako erromatarren adierazlea izan zen. Politika ez hain autoritarioa ezarri zuen. Trajano (98-117); Adriano (117-138); Antonino Pio (138-161) eta Marko Aurelio (161-180) izan ziren garrantzitsuenak.

III. mendeko krisialdia

Komodoren erailketa (192) eta gero, III. mendeko krisialdi handia hasi zen. Arrazoiak honako hauek izan ziren:

  • Armadak gero eta eragin politiko handiagoa zuen eta horren ondorioz sortu zen ezegonkortasuna.
  • Herri barbaroen mehatxuak.
  • Indar militarrak mugetan mugitu gabe zeuden eta horrek defentsa militarraren ahultasuna ekarri zuen.
  • Senatuaren eta erakundeen gainbehera, enperadorearen botere absolutuaren aurrean.
  • Ogasun publikoaren gero eta egoera zailagoa. Honen arrazoia sarrerak jaitsi izana eta diruaren izen ona galtzea izan ziren.

Enperadore garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Septimio Severo (193-211). Armadaren zati desberdinek hautatutako beste hiru enperadoreri gailendu zitzaien eta Severoen dinastia ezarri zuen.
  • Karakala (211-217). Herrialdeetako gizon aske guztiei hiritartasuna eman zien. Honen heriotzaren ondoren armadatik etorritako enperadore batzuk igaro ziren tronutik (anarkia militarra).
  • Diokleziano (284-305). Senatua eta magistraturak kendu zituen eta Dominatua (Printzerriaren ordez) eta Tetrarkia ezarri zituen.

Data garrantzitsuak

  • 27 Oktaviok augusto titulua hartzen du. Julio-Klaudia dinastia hasten da.
  • 43 Klaudiok Britainiako konkista hasten du.
  • 51 Partiarren aurkako gudak hasten dira (63. urtera arte).
  • 58 Kanpaina militarrak Armenian.
  • 68 Erroman sutea. Neronek kristauak direla esaten du.
  • 69 Galia eta Judean altxamenduak. Vespasianok Flavia dinastia hasten du.
  • 70 Titok Jerusalem suntsitzen du. Juduen sakabanatzea (Diaspora).
  • 96 Antoninoen dinastiaren hasiera.
  • 106 Trajanok Dazia hartzen du.
  • 135 Juduen aurkako guda eta Jerusalem hartzea.
  • 172 Marko Aurelioren kanpainak Rhin eta Danubion.
  • 193 Danubioko legioek Septimio Severo jartzen dute tronuan.
  • 235 Anarkia militarraren garaia hasten da.
  • 284 Dioklezianoren erregealdia hasten da. Dominatua eta Tetrarkiaren erregimena.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana