Cemento Rezola

Kokapena

  • Lurraldea:Gipuzkoa
  • Herria: Donostia - San Sebastian

Kareharri tuparritsuak (buztintsuak) kiskaliz material aglomeranteak intentsiboki lortzeko lehenengo saioak Frantzian eta Ingalaterran egin ziren XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran. Zementu hidraulikoa deitzen zen, eta horixe ustiatuko zuen Gipuzkoako Añorga Txiki sozietateak, Cementos Rezola lantegiaren aurrendaria izan zenak.

Harrobia. Cemento Rezola Museumeko Argazkitegia.

Añorga Txikik kalitate handiko kareharria erauzten zuen Arteagakobizkarra izeneko harrobi batetik; harri hidraulikoa animaliek tiratutako lantegiarena berarena zen trenbide baten bidez garraiatzen zen lantegiraino, 385 metroko distantzia eginez.

Lehenengo lantegi hark nahiko azpiegitura eta makinaria sinplea zuen (karobiak eta energia hidraulikoa makinaria ibilarazteko). Laster etorri ziren aldaketak, eta ekoizpen-sistema goitik behera aldatu zen: lurrunezko motorrak sartu ziren -energia etenik gabe hornituko zela bermatzen zutenak-, labe jarraituetan kiskaltzen zen materiala, eta altzairuzko bolez hornitutako metalezko errota-sistema berri baten bidez ehotzen zen. Horrez gainera, enbarratu, ardatz, polea eta uhaletan oinarritutako transmisio-sistema bat ezarri zen higadura transmititzeko eta makina guztiak martxan jartzeko.

Era berean, 1900. urtean zementu-mota berri bat ekoizten hasi ziren, Portland izenekoa, Añorga Aundiko beste lantegi batean, eta Añorga Txikirako zementu hidraulikoaren ekoizpena utzi zen. Aglomeratzaile berriaren alde onak kareharriari erantsitako osagaien hautaketa eta kontrola, eta gogortze-prozesu geldoagoa ziren; kiskali ondoren ateratzen zen materiala clinker izeneko zepa porotsuago bat zen. Azken produktua zementu sendoago eta gogorrago bat zen.

Harrobia. Cemento Rezola Museumeko Argazkitegia.

Ekoizpenean hobekuntzak eragin zituen beste aurrerapen tekniko bat 1932an ekarri zen Lepol labea izan zen. Labe horrek murriztu egin zituen kiskaltze-denbora eta eskulana, eta horrek kostuak merkeagotu zuen.

Zementuaren ekoizpen-prozesuak honako fase hauek jarraitzen ditu:

1- Kareharri-blokeak erauztea eta, ondoren, birrintzea, harriaren lodiera 50 milimetroraino behintzat murriztuz.

2- Gordina ehotzea kareharria, hondarrarekin eta axalarekin nahastuta, hauts bihurtzea da, honako proportzio honen arabera: % 20 tuparria, % 75 kareharria, % 4 hondarra eta %1 axala (burdinarena). Osagai horiek ehotzeko metalezko zilindro batzuk erabiltzen dira, abiadura handian jira egiten dute eta barruan dituzten altzairuzko bola batzuek harriak hauts bihurtzen dituzte jotzerakoan. Prozesu honen emaitza irin gordin bat da, homogeneizatzeko siloetan sartzen dena, ondoren, beste silo batean biltegiratzen dena.

3- Gordina egostea. Egosi aurretik, irina berotu egiten da 800º-ra iritsi arte. Prozesu hori dorre trukatzailean gauzatzen da, eta dorre horretatik materiala batetik bestera erortzen da, labetik igotzen den gas beroari esker pixkanaka berotuz. Hortxe hasten dira prozesu kimikoak, eta garrantzitsuena deskarbonatazioa da (CO2 jaulkitzea eta karea askatzea).

Labean bi erreakzio-gune daude: lehenengoa aurrekiskaltzekoa, eta hemen materiala 900º-ra arte berotzen da; bigarrena klinkerizazioa da, eta hemen gehienez ere 1.450º arte berotzen da. Berotu ondoren hoztu egiten da haizagailuek eragindako haize hotza ufatuz, eta prozesu horren emaitza Clinkerra da, zementuaren oinarrizko osagaia, alegia.

 

4- Zementua ehotzea. Sortutako Clinkerrari igeltsua -ezinbestekoa dena fraguatua erregulatzeko-, errauts hegalariak, labe garaiaren zepak eta kareharria eransten zaizkio.Guztiak labe horizontaletan eho ondoren zementua lortzen da, kanpora ateratzeko prest dagoena.

Telefonoa

943.364.192

Webgunea

http://museumcementorezola.org/

E-mail

museumcemento@terra.es

Zerbitzuak

Uztaila-Abuztua: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00/16:30-19:30. Larunbata: 10:00-14:00
Iraila-ekaina: Asteartetik igandera: 10:00-14:00. Larunbata: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Bisita gidatuak talde guztientzat.

Beste baliabide batzuk

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana