Informazio gehiago
Karlistaldiak
Ondorengotzaren auzia Espainiako tronuan. Gerraren zioak
1833ko irailean Fernando VII.a, Espainiako erregea, hil zen bere oinordekotzaren auzia benetan ebatzi gabe. Alaba Isabeli uzten zion tronua eta hau adin-nagusitasunera iritsi arte Maria Kristina jartzen zuen erregeorde, baina Don Karlos infanteak ez zuen onartu erabaki hau, uste baitzuen anaiaren oinordekotza berak jasoko zuela. Bataren eta bestearen aldekoak bi bandotan zatitu ziren: liberal edo kristinoak alde batetik eta karlistak bestetik. Berehala piztu zen gerra eta 1839. urtea arte iraun zuen. Gerra honen zioak bat baino gehiago ziren: gerra dinastikoa, foruen aldeko eta aurkako jarrerak, eta Antzinako Erregimenaren aldeko eta aurkakoak. Karlisten aldekoak ziren apaiz soilak, noblezia apala eta bereziki nekazariak. Liberalen aldekoak, berriz, goi-noblezia, eliz agintariak, burgesia aberatsa eta kaletarrak ziren.
Gerra Euskal Herrian eta beste herrialde batzuetan
Euskal Herrian batez ere bi gerrate izan ziren (1833-39 eta 1872-76). Kristinatarren eta Don Karlosen aldeko jarrerek gatazka piztu zuten; horien azpian gizarte desberdinen aldeko jarrera ere bazegoen: tradizioaren eta aurrerapenaren aldekoena, alegia. Kristinatarrek infantaren eta beronen jarraitzaileen inguruan alderdi moderatu bat sortzeko beharra ikusi zuten. 1823az geroztik politikatik kanpo zeuden liberalen laguntza lortzeaz gain, kontserbadoreak, moderatuak eta progresistak ere bildu zituzten. Talde heterogeneoa zen: Frantzia, Ingalaterra, Espainia eta Portugalek osatutako 1834ko Aliantza Laukoitzaren armadaren laguntza izan zuten. Karlisten taldea homogeneoagoa zen; erregetiar eta nekazariez osatuta zegoen batik bat, eta Austria, Prusia, Errusia eta Napoliren laguntza morala zuen. Hego Euskal Herria karlismoaren gune garrantzitsua izan zen. Karlistaldiek ondorengotza-eskubideak argitzeaz aparte, arazo ideologikoak azaleratu zituzten. Karlistak foruen, tradizioaren eta erlijioaren babesle ziren, liberalak estatu-zentralismoaren aurrerapenaren alde zeuden bitartean.
Lehen Karlistaldia (1833-39)
Fernando VII.a hil zenean (1833-X-1), ondorengotzari buruzko erabakia berehala hartu beharra zegoen. Donostia eta Iruñea, militarren esku izaki, gobernuaren menpe geratu ziren; Bilbon eta Gasteizen, liberalak gutxi ziren eta karlistek berehala menperatu zituzten. Gasteizen egin zen Don Karlosen aldeko lehen altxamendua: urriaren 3an, korregidorea eta Uhagon diputatua atxilotu zituzten. Ondoren Urduña eta Balmaseda altxa ziren eta liberalek Portugaletera ihes egin zuten. Nafarroako Los Arcosen izan zen lehenbiziko bataila; urriaren 6an liberalek Santos Ladron de Zegama karlisten buruzagia eta beste hogeita hamar soldadu atxilotu zituzten. Nafarroan ez zuen karlisten altxamenduak arrakastarik izan. Araban izan zen hurrengo altxamendua.
Donostia liberalen gune izan zen, Gipuzkoak karlisten alde egin zuen bitartean. Nafarroako erregeordeak gerra-egoera deklaratu zuen erresuman eta Santos Ladron fusilatzeko agindua eman zuen (X-10). Eraso eta Iturralde buruzagi karlista berriak altxamendua bultzatzen saiatu ziren. Don Karlos Espainiara iritsi eta administrazioa egokitzen hasi zen; oinarrizko ministro-taldea eta monarkiaren kontseilua ordezkatuko zuen Batzarra osatu zituen. Karlisten eta liberalen aldeko bandoak oso nabarmenak izan ziren Hego Euskal Herrian; liberalen aldekoak hiritarrak ziren, karlisten aldekoak nekazariak batez ere. Karlismoak ez zituen inoiz hiri handiak konkistatu, setiatu bazituzten ere.
Karlistaldia hiru aldi nagusitan egin zen. Lehenengoan, Zumalakarregi buru zutela eta bataila handiegirik gabe, karlistak landen jabe egin ziren. Lehen gudua Berrotzan izan zen (XII-29); gero Ameskoa, Orreaga, Zaraitzu, Erronkari eta Orbaitzetako ola bereganatu zituzten, Portugalete setiatu eta Gasteizera sartu ziren. Liberalak Gasteizera abiatu zirenean, karlistek hiria utzi egin zuten. Zumalakarregik liberalak behin berriz garaitu zituen; Baztangoa izan zen gudurik garrantzitsuena (1835). Hego Euskal Herria karlisten esku geratzen ari zen, hiriburuak salbu. Don Karlosek Bergaran ezarri zuen koartel nagusia; Bilbori erasotzea zen hurrengo helburua. Zumalakarregik Lutxana, Abando eta Deustua bereganatu zituen, Bilboren setioari ekiteko (VI- 13). Ekintza horretan Zumalakarregi zauritu eta ondoren hil egin zen.
Tomas Zumalakarregi (INFOGRAFIA IKUSI)
Orduan hasi zen bigarren aldia; karlisten artean diferentziak zeuden eta liberalak hiriburutik kanpo garaipenak lortzen hasi ziren (Mendigorria, VII-16). Karlistak Bilbo setiatzen saiatu ziren, baina Esparterok setioa gainditu eta Bilbora sartzea lortu zuen. Karlistek Gipuzkoan garaipen garrantzitsua izan bazuten ere (Oriamendiko gudua, 1837-III), lehendik lortutako plazak galtzen hasi ziren: Hondarribia, Oiartzun, Andoain, Irun, etab.
Orduan hasi zen hirugarren aldia. Karlismoaren barne-krisia izan zen aldi honen ezaugarri nagusia. Hego Euskal Herriaren erdia karlisten esku bazegoen ere, hiriburuak liberalenak ziren eta karlistek ez zuten borrokarako adorerik. Egoera horretan, karlistei uko egin eta foru-erakundeak mantentzearen aldeko akordioa lortzea zen liberalen helburua. Maroto, karlisten burua, Esparteroren laguntzailearekin elkarrizketatzen hasi zen. Liberalekin akordioa lortzearen kontra azaltzen ziren karlistak fusilatu egin zituen Marotok. Bergarako hitzarmenak eman zion amaiera lehen Karlistaldiari (1839-VIII-30). Don Karlosek amore eman eta Dantxarineatik barrena Frantziara ihes egin zuen.
Espartero generala
Bigarren Karlistaldia (1872-76)
Rada jeneralak Bidasoatik Nafarroako bidea hartu zuen (1872-IV- 21) eta Gipuzkoan altxatuak mendietan babestu ziren. Araban ere bazen altxaturik, baina altxamenduak benetako garrantzia Bizkaian eta Nafarroan izan zuen.
Amadeo Savoiakoa
Amadeo Savoiakoaren agintaldian, Iparraldeko armadako buru Serrano jenerala izendatu zuten; honek Bizkaian izan zuen eragina eta Nafarroako arduradun Moriones izan zen. Araba liberalen esku geratu zen eta Gipuzkoan karlisten kontrako jazarpenari ekin zitzaion. Nafarroako karlistak Urbasan bildu ziren. Don Karlos Bidasoatik barrena Nafarroara sartu zen, baina une berean Morionesek karlistak garaitu egin zituen Orokietan; Don Karlosek Frantziara ihes egin zuen berriro. Serrano jeneralak Bizkaiko karlistei eraso zien Durangon. Karlistak munizio falta zela eta, Arrasate aldera erretiratu ziren; Oñatiri eraso eta Ullibarri komandante-burua hil egin zuten. Bizkaiko karlisten buruek Orozkon bildu eta egoera aztertu ondoren Serranorekin negoziatzea erabaki zuten; Zornotzako Ituna sinatu zuten, baina Don Karlos eta zenbait buruzagi karlistek ez zuten ituna ontzat eman (V-24). Serrano agintetik kendu eta, haren ordez, Etxague jenerala izendatu zuten Iparraldeko armadako buru. Morionesek garaitu zituen Euskal Herriko azken karlistak, baina Zornotzako Itunak porrot egin zuenean, karlistek gerrari berriz ekitea erabaki zuten (XII-12). Moriones eta Primo de Riveraren armada liberalean desordena eta diziplinarik eza ziren nagusi. Errepublika aldarrikatu bitartean, karlistek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten (1873-II-11).
Errepublika garaian, anarkiak eta gobernuaren erlijiogabetasunak esanahi berria eman zion mugimendu karlistari. Errepublikako gobernuaren konfiantzarik ez zuenez, Moriones armada liberalaren Iparraldeko buruzagitzatik kendu eta Pavía jenerala izendatu zuten. Honek ez zuen karlisten aurka arrakastarik izan eta Nouvillas izan zen hurrengo buruzagia. Karlisten garaipen garrantzitsua Eraulgoa izan zen (V-5). Karlistak landak bereganatzen ari ziren eta gero eta garaipen gehiago eta garrantzitsuagoak lortu zituzten. Don Karlos Dantxarineako mugatik Nafarroara sartu zen. Karlistek Eibar eta Soraluzeko arma-fabriken kontrola lortu zutenean, Gipuzkoa osoa menperatzea lortu zuten (Tolosa, Donostia eta Irun izan ezik). Bizkaian, Bilbo eta Portugalete bakarrik zeuden errepublikanoen esku eta karlistek Bilboren setioa prestatu zuten abenduan. Jurramendiko garaipen garrantzitsuaren ondoren, Lizarra karlisten esku geratu zen (1873-XI-7/9). Araban, Biasterirekin batera beste zenbait lurralde karlisten esku geratu zen. Ia Hego Euskal Herri osoa karlisten esku zegoela, erasoak gelditu egin ziren; karlisten ekintza bakarra Bilboren setioa izan zen.
Bilboren setioa hautsi nahian eginiko gudurik garrantzitsuena Somorrostrokoa izan zen; karlistek liberalak garaitu zituzten eta Moriones jeneralak atzera egitea agindu zuen (1874-III-25/27). Ondorioz, Morionesek Iparraldeko armadaren agintea galdu egin zuen. Karlisten hurrengo estrategia hiri garrantzitsuak setiatzea izan zen (Iruñea, Irun, Gasteiz eta Donostia). Karlistak eta errepublikanoak gerran ari ziren bitartean, Errepublika desegin eta Alfontso XII.a tronura igo zen (1874-XII); Morionesek agintea berreskuratu egin zuen eta Alfontso XII.ak laguntza bidali zuen karlistek setiatuta zeukaten Iruñea askatzera; Alfontso bera ere bertan izan zen.
1875eko otsailean Iruñeko setioa hautsi zuten liberalek eta geroago, uztailean, Gasteizko setioa ere bai. Arabako kontrola ere galdu zuten karlistek eta buruzagien artean eztabaida sortu zen. Katalunia eta Iberiar penintsulako erdialdeko operazioak amaitu zirenean, tropa liberalak iparraldera abiatu ziren karlisten kontrako gerra indartzera. Liberalek karlisten kontrako erasoa prestatu eta pixkanaka-pixkanaka Gipuzkoa eta Nafarroako lurrak berreskuratu egin zituzten. Don Karlosek eta beronen jarraitzaileek Frantziara ihes egin zuten Arnegitik otsailaren 28an eta martxoaren 2an bukatu zen gerra Lapoblaciongo gaztelua errenditu zenean. Handik 4 hilabetera, 1876ko uztailaren 21ean, euskal foruak desegin zituen legea onartu zuten Espainiako Gorteek.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XIX. mendea
- Napoleonen garaia
- Espainiako Independentzia Gerra
- Vienako Kongresuaren Europa
- Amerika hispaniarraren independentzia (I)
- Amerika hispaniarraren independentzia (II)
- Fernando VII.aren Espainia
- Iraultza liberalak (1820-1830)
- 1848ko iraultzak
- Ingalaterra viktoriarra
- Frantzia: Bigarren Inperiotik III. Errepublikara arte
- Espainia liberala
- Karlistaldiak
- Gizarte-mugimenduak
- Kapitalismo handia
- Estatu Batuen hedapena
- Nazionalismoaren Europa
- Estatu Batuetako Sezesio-gerra
- Inperialismoa
- Espainia iraultzailea
- Errusia, Japonia eta Austria-Hungaria: ohitura eta modernizazioa
- Espainiako Errestaurazioa
- Gizarte berriak