KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Simply Red britainiarrek agur esango dute 25 urteko ibilbidearen ostean (I) Fri, 3 Dec 2010 0_simplyred_rd_1_t.jpg

Mick Hucknallek 1985ean sortutako banda ingelesa da Simply Red. Popa, jazza, R&B musika, reggaea eta rocka dira, besteak beste, taldeak bere ibilbidean zehar landu dituen musika motak. Guztira 55 milioi disko baino gehiago saldu dituzte, eta Erresuma Batuko zerrendetan hogeita hamar alditan baino gehiagotan izan dira lehen postuan. Orain, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean, Simply Redek agur esango die agertokiei. Datorren abenduaren 19an izango da agurra, Londreseko O2 Arena estadioaren agertokian.

Marvin Gaye, Motowneko Printzea (II) Fri, 26 Nov 2010 0_marvingaye_rd_2_t.jpg

Joan den astean Marvin Gayeren bizitzaren errepasoari ekin genion. Motowneko Printzearen haurtzaro gogorra, oso gaztetatik musikan izan zituen hastapenak, eta Motown diskoetxearekin izan zuen harremanaren lehen urteak ezagutu genituen. Gaur hobeto aztertuko dugu bere arrakasta, eta bere zorigaiztoko heriotzaren berri ere izango dugu.

Sandra Dee, Hollywoodeko neska sineskorra Fri, 26 Nov 2010 0_sandradee_rd_t.jpg

Gaur hobe ezagutuko dugu Sandra Dee ederra. Oso txikitatik hasi zen lanean, izan ere lau urte zituela modelo profesionala zen. Bere edertasuna medio, nerabeen idoloa izan zen, eta etorkizun oparoko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. Hamar bat urtez zineman lan egin, eta Bobby Darin abeslariarekin ezkondu eta dibortziatu ostean, bere zinemako ibilbidea ere goiz itzali zen, 26 urte zituela. Bizitza osoan zehar izan zituen anorexia, depresioa eta alkoholismoa, baina, azkenik, 2005ean hil zen giltzurrunetako gaixotasun baten ondorioz, 62 urte zituela.

Marvin Gaye, Motowneko Printzea (I) Fri, 19 Nov 2010 0_marvingaye_rd_1_t.jpg

Azkenaldian gogorarazten ari garen soul izarren zerrendan ezin da faltan izan Marvin Gaye. Motowneko Printzea ezizenez ere ezaguna da Gaye, izan ere, izen bereko diskoetxearen izar handienetako bat izan zen. Musika ibilbidea pianoa eta bateria jotzen hasi zuen arren, bakarlari gisa nabarmendu zen, eta soul, quiet soul, smooth soul, quiet storm, eta plaxploitation musika motak landu zituen. Gainera Motown Sound soinuaren ordezkari onena izan zen. Otis Redding eta Sam Cooke bezala, zoritxarreko baldintzan hil zen, bere aitak hil zuen.

Luis Garcia Berlanga, zinema espainiarraren mito bat hil da Fri, 19 Nov 2010 0_luisgarciaberlanga_rd_t.jpg

Zinemaren munduan mende erdi egon ostean, Luis Garcia Berlanga zuzendari eta gidoilaria ostiraletik larunbaterako goizaldean, azaroaren 13an, hil zen Madrilgo bere etxean Alzheimer gaitzak jota. 89 urte zituen. Azken agerraldi publikoa joan den astean egin zuen, Medicos sin Fronteras GKEaren "Pastillas contra el dolor ajeno" kanpaina solidarioaren aurkezpena zela eta, bertan parte hartzen baitzuen. Zinemagilea, akademikoa, 1986an Arteen Principe de Asturias sariaren irabazlea, eta Espainiako Zinema Akademiako ohorezko presidentea, Berlanga espainiar zinemaren mitoetako bat izan zen. Gainera, hiru maisulan egin zituen: ¬°Bienvenido, Mr. Marshall! (1952), Pl√°cido (1961) eta El verdugo (1963).