KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Anthony Quinn, Hollywoodeko maskulinitatearen irudia Fri, 17 Dec 2010 quiin_1_txiki.jpg
Hollywoodeko aktore latinoamerikar garrantzitsuena izan dela diote askok. Bere ibilbidean zehar hainbat golardo jaso zituen Anthony Quinnek, tartean Oscar bat. Ehun bat film egin zituen, baina Zorba the Greek filman egindako paperarengatik egin zen famatu. Eskultore eta pintore bezala ere ezaguna egin zen Quinn, eta azken urteetan bere maitasun abenturek egin zuten ospetsu aktorea.
Nine Inch Nails, maila handiko rock industriala Fri, 10 Dec 2010 nin_erreporta_txikia.jpg
80ko hamarkadaren amaieran AEBetan sortua, Nine Inch Nails rock industrialak eman duen izen handinetako bat da. Trent Reznor musikari ezagunaren buru duen banda manipulazio elektronikoan oinarritutako soinu bereizgarri bati esker eman zen ezagutzera rockaren panoraman, beti ere kritikaren babesa lortuta; are gehiago, musika industriak banatzen dituen sari ospetsuenetako batzuk irabaztea lortu du.
Edward Norton, ametsa betetzea lortu zuen haurra Fri, 10 Dec 2010 erreport_zine_norton_txikia.jpg
Edward Harrison Norton 1969ko abuztuaren 18an jaio zen AEBetan, Bostonen (Massachusetts). Bereziki aktore lanetan nabarmendu arren, Nortonek gidoilari, ekoizle eta zine-zuzendari bezala ere egin du lan. Abokatu ospetsu baten eta irakasle baten semea, haurtzaroko ametsa betetzea lortu duela esan dezakeen pertsonetako bat da Norton, izan ere, oso gaztetatik izan zuen aktore bokazioa. 1996an debuta egin zuenetik, kritika zinematografikoaren errespetua irabazi du pelikulaz pelikula, pausoz pauso; hala, Oscarretarako bi aldiz izendatu dute eta Urrezko Globo bat irabazi du.
Simply Red britainiarrek agur esango dute 25 urteko ibilbidearen ostean (II) Fri, 10 Dec 2010 0_simplyred_rd_2_t.jpg

Joan den astean Simply Red banda britainiarraren ibilbidearen hasiera arrakastatsua ezagutu genuen. Oraingoan beste hainbat gauza aztertuko ditugu, hala nola Blue diskoarekin doinu klasikoenetara egin zuten itzulera, Love & The Russian Winter lanean musika modernoarekin egin zuten esperimentazioa, It's Only Love arrakasta handien bilduma, Home lanaren doinu puruak eta Stay, bandaren azken diskoa.

Brigitte Bardot, 50eko hamarkadako mito erotikoa Fri, 3 Dec 2010 brigittebardot_txiki.jpg
50eko eta 60ko hamarkadako zinemaren sex-symbol nabarmena, Brigitte Bardot zinema klasikotik bizirik dirauen aktore bakarrenetakoa da, Elizabeth Taylor eta Sophia Lorenekin batera. Oso gazte zela erretreta hartu bazuen ere, 60 pelikula baino gehiago utzi dizkigu Bardotek, baina ziur asko bere ilehoriarengatik, ezpain nabarmenengatik eta edertasun eta gaztetasunagatik izango da oroitua.