KULTURA-ERREPORTAJEAK

In Flames, aurpegi anitzeko taldea (I) Wed, 7 Nov 2018 in_flames_death_metal_t.jpg
90. hamarkadarekin batera jaio zen In Flames taldea Suediako Göteborg hirian. Hasi zirenetik melodic death metal estiloko musika egin izan dute baina taldeko kideak ez dira beti berberak izan eta horrek, suediarren musikak urteen joanean bilakaera nabaria izatea eragin du; beren lanik berrienetan nabari dira aldaketa dezente. Gaur egun, pisu handiko taldea da metal musikaren barruan. Azken urteotan gero eta ospe handiagoa lortzen ari dira bai Suedian bertan baita nazioartean ere.
The Monty Phyton, umore surrealistetan surrealistena (II) Tue, 21 Dec 2010 themontyphyton_2_rd_0_t.jpg

Joan den astean Monty Phyton umorista taldearen telebistako lana ikusi bagenuen, oraingoan zinemarako egin zuten lana aztertuko digu. 1971an hasi ziren Monty Pythonekoak zinema munduan, eta hastapenak errazak izan ez baziren ere, euren filmek arrakasta asko izan zuten: kultuzko filmak bilakatu dira urteekin.

The Monty Phyton, umore surrealistetan surrealistena (I) Thu, 8 Nov 2018 montyphyton_1_rd_0_t.jpg

Aste honetan The Monty Phyton taldearen sorrera ezagutzeari ekingo diogu. Umorista talde britainiarrak umorearen bidez kontatu zuen 60ko eta 70eko idiosinkrasia britainiarra. Fama handia lortu zuten "Monty Phyton's Flying Circus" telebista saioarekin. Programa horretan, esketx laburren bidez, kritika soziala egiten zuten, baina, batez ere, absurdoan oinarritutako umore surrealistan oinarritzen zuten beren lana. Inoiz konparatu izan da taldeak komedian izan zuen eragina Beatles taldeak musikan izan zuenarekin.

Billie Holiday, jazzak eman duen ahotsik hunkigarriena Wed, 24 Oct 2018 billie_holiday_jazz_tx.jpg
Jazz kantari onenetakoa izan zen bere garaian Billie Holiday eta oraindik ere, egungo beste abeslari askoren inspirazio izaten jarraitzen du. Bere ahotsa benetan berezia zen, zertxobait mugatua beharbada erresgistroari dagokionean baina swing eta emozioz betea; gainera, erritmoaren zentzu ikaragarria zuen. Night and Day bezalako kantu gogoangarriak uzteaz gain, jazzaren alde egin zuen God Bless the Child eta bestelako abestiak eginez; gerora kantu hau Aretha Franklin eta Stevie Wonderren mailako izarrek egingo zuten ezagun.
Billie Holiday, jazzak eman duen ahotsik hunkigarriena Fri, 17 Dec 2010 billie_holiday_jazz_tx.jpg