KULTURA-ERREPORTAJEAK
Henry Mancini zinema munduan izan den musikagile garrantzitsuenetako bat izan zen, eta ikusleek ezagutzen duten bakarretarikoa, gainera. Nork ez du noizbait Pink Panther filmaren abestia abestu? edo Breakfast at Tiffany's filmeko "Moon River" abestiarekin nor ez da emozionatu? Bere abestiak filmetako protagonista bihurtu zituen Mancinik.
Zinemako izar bihurtu zen lehen umea izan zen Shirley Jane Temple. Bere talentu ukaezinak eta pantaila zeharkatzen zuen xalotasun irudiak zinemaren historiako haurrik famatuenetakoa izatera eraman zuten. ibilbide laburra izan bazuen ere, bi errekor hausteko denbora nahikoa izan zuen: pertsonarik gazteena izan zen Oscar sari bat lortzen eta baita, Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan bere aztarnak uzten ere.
Bere izena ez da filmetako aktoreen zerrendetako lehen postuetan azaltzen, baina Ed Harrisek, pantailan ateratzearekin batera, ikuslearen arreta bereganatzen du itxuraz bigarren mailakoak ziren paper horiei ezinbesteko garrantzia emanez. Lau aldiz izendatu dute Oscar sarietarako eta The Truman Show, Pollock edo The Hours bezalako filmetan antzematen zaio bere izugarrizko talentua.