KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Margaret Dumont, Grouchoren lagun mina Fri, 23 Jul 2010 margaret_6_tx.jpg

Margaret Dumont artista estatubatuarra aktore komikoa eta abeslaria izan zen. Batez ere, Marx anaien hainbat filmetan parte hartzeagatik egin zen ezaguna. Aipatu filmetan Dumont liluratuta zegoen Grouchorekin eta emakume aberats eta inozoaren rola betetzen zuen. Paper hori dela eta askok Marx anaien bosgarren anaiatzat hartu dute.

Adam Faith, ibilbide heterogeneodun artista Fri, 16 Jul 2010 tx_adam_faith.jpg

Britainia Handiko musikagintzan sekulako garrantzia izan zuen 50eko hamarkadaren bigarren erdian eta 60koaren lehen zatian. Bere lehen zazpi singleak Britainia Handiko musika zerrendetako lehen bost postuetan kokatzea lortu zuen Erresuma Batuko aurreneko artista izan zen. The Beatles eta Inbasio Britainiarraren garaiko beste zenbait talde agertu zirenean, telebistara eta zinemara jauzi egin zuen. Arrakasta handia izan zuen finantza aholkulari gisa ere.

Al Green, musika beltzaren izar handia eta elizako artzaina Fri, 9 Jul 2010 al_green_t.jpg

Al Green 70eko hamarkadaren hasieran egin zen ospetsu, eta bere diskoek egundoko arrakasta lortu zuten Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan. Garai hartan hainbat abesti ezagun -"Let's Stay Together" eta "I'm Still in Love With You", kasu- kaleratu zituen; horietan guztietan, bere ahots berezia erakusten zuen.

James Cagney, zinemako gangsterrik bikainena Fri, 9 Jul 2010 tx_cagney.jpg

30eko hamarkadako gangsterren filmak eta Warner Bros. konpainiaren garai hartako jarduna ulertzeko nahitaezkoa da James Cagney ezagutzea. Gizon gogorrak gorpuzteagatik egin zen ezagun, batez ere, baina, zituen dohainei esker, komediak, dramak, westernak eta Shakespeareren antzezlanen egokitzapenak ere egin zituen. Michael Curtizen Yanqui Dandy musikalean egindako lanarengatik aktorerik onenaren Oscar saria irabazi zuen 1942an. Beste bi aldiz proposatu zuten, gainera.

Carmen Miranda, frutadun kapelaren aktorea Fri, 2 Jul 2010 carmenmiranda_0_t.jpg

Agian Carmen Miranda izena ez da oso ezaguna izango gazteenentzat, baina guztiok gogoratzen dugu buru gainean frutaz egindako kapela zeraman 40ko hamarkadako aktorea. Abeslari, aktore eta dantzari portugaldarra 40ko hamarkadako zinean nabarmendu zen bere itxura exotikoari esker. Baina, izarra izateak ez zion askorik iraun, izan ere gazte hil zen, 46 urte besterik ez zituela, bihotzekoak emanda.