KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Uriah Heep, Britainia Handiko heavy metalaren aitzindari Fri, 21 Jan 2011 uriah_heep_tx.jpg

Britainia Handiko heavy metalaren oinarriak finkatu zituen Uriah Heepek, Black Sabbath, Deep Purple, Led Zeppelin eta beste zenbait talde ezagunagorekin batera. Askotariko musika egiten zuen; hard rocka, musika progresiboa eta epikoa nahasten zituen. Hasieratik taldean aldaketa ugari izan ziren arren, David Byronen agurra, 1976an, erabakigarria izan zen. Egun entzute handia du oraindik Mick Boxek (taldean izan da beti) eraberritutako bandak, baina ezin aldera daiteke garai batean izan zuen arrakastarekin.

Isabel Coixet, gizakien arimaren zuzendaria Fri, 21 Jan 2011 0_isabelcoixet_rd_t.jpg

Zalantzarik gabe, Isabel Coixet emakume arrakastatsua da; nazioartean zuzendari ospetsua, ekoizlea eta publizista errespetatua da. Bere filmek gizakiaren arimaz hitz egiten dute, eta esan ohi da istorioekin aurrera egin ahala eramaten utzi eta xehetasunak biribiltzea nahiago duela.

Weezer, 90eko hamarkadako talde handienetako bat Fri, 14 Jan 2011 weezer_erreportajea_txikia.jpg

90eko hamarkada hasieran Los Angelesen (AEB) sortua, Weezer rock alternatiboak azken urteotan utzi duen izen handienetako bat da. Besteak beste, Nirvana, KISS eta, bereziki, Pixies taldeen eragin nabarmeneko soinu bereizgarri batekin, Kaliforniako laukoteak agerpen distiratsua izan zuen AEBetako rockaren agertokian, 1994an kaleratutako aurreneko lanak (Weezer) jasotako emaitzek eta txaloek bultzatuta; oraindik ere, hamarkada horretako lan handienetakotzat jotzen dute askok.

Madeleine Carroll, Hitchcocken dametako bat Fri, 14 Jan 2011 madeilenecarroll_txiki.jpg
30eko hamarkadako emakume ederrenetako bat, Madeleine Carroll, Alfred Hitchcock zuzendari bikainak aurkitu zuen, eta zuzendariaren ilehorien zerrendan lehendabiziko postua beteko zuen honek. Aktore ezagun honek Young Woodley, Atlantic, The School for Scandal eta I Was a Spy bezalako perlak utzi zizkigun. Ezagutu dezagun, bada, zinemaren munduan izan zen emakume ederrenetako baten bizitza.
The Smiths, bost urte eskasetan mito bihurtu zen taldea Fri, 31 Dec 2010 smiths_tx.jpg

1982an Manchesterren (Ingalaterra) sortua, The Smiths rockaren historian bere izena urrezko letraz idaztea lortu duen talde horietako bat da. Agertokietan bost urte eskas egon bazen ere, laukote ingelesa 80ko hamarkadako rock banda handienetakotzat jotzen dute askok. Bere ibilbide laburrean, The Smithsek estudioko lau disko kaleratu zituen, gaur egun rock alternatiboaren historiako kultuzkotzat jotzen direnak.