KULTURA-ERREPORTAJEAK
Grunge mugimenduaren goraldian, 80 hamarkada amaieran eta 90eko hasieran, arrakasta lortu nahian zebiltzan rock alternatiboko talde gehienen topaleku bihurtu zen Seattle; izan ere, distortsionatutako gitarrek eta letra axolagabeek erakarrita, geroz eta jendetza handiagoa biltzen zuen azpigenero horretako sorburua zen hiria. Pearl Jam, Mudhoney, Nirvana, Soundgarden. Mugimenduko banda entzutetsu guztiak lehia bizian aritzen ziren, talde ugari eta berdintsuak barne hartzen zituen musika eskaintza hartan ezberdindu nahian. Guztiak bat izan ezik. Alice in Chainsek ez zuen horren beharrik. Bere musika proposamena grunge mugimenduko ezberdinena zen, bere soinu astunari eta metal eragin handiari esker. Hala, bere estilo bereizgarriari helduta, Seattleko laukotea azpigenero honetako erreferenteetako bat bilakatu zen, eta soilik AEBetan, 14 milioi disko saltzea lortu zuen. Baina, ia beti bezala, ospeak eta arrakastak prezio bat izan zuten, kasu honetan, gainera, oso handia: Layne Staley abeslariaren heriotza, gaindosi baten ondorioz. Gertakari horrek bandaren ibilbidea hainbat urtez eten egin zuen. Gaur egun, euren estudioko azken diskoa publikatu zutenetik 14 urte igaro direnean eta mikrofonoan William DuVall abeslaria dutela, Seattleko laukotea bere errautsetatik birsortu da eta disko berria kaleratu du irailaren amaieran: Black Gives Way to Blue.
1994an Jar of Files izeneko EP akustiko arrakastatsua grabatu ostean, banda estudioko hirugarren diskoan lan egiten hasi zen. Hala, urte bat geroago, 1995ean, Alice in Chains lana kaleratu zuten. Dirt diskoaren salmenten mailara iritsi gabe, album berriak arrakasta handia izan zuen eta Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetako lehen postuan estreinatu zen. Zaleen erantzunak aurreikuspenak gainditu zituen, izan ere, hirugarren lan honetan laukoteak bere musika leundu eta findu zuen.
Bere hitzak ederrak eta gogorrak dira, gero eta zuzenagoak, mingarriak eta laburrak. Bere ahotsa,hurbila eta itoa, etsipenaren isla. Hainbat metafora erabiltzen ditu gauza bera azaltzeko, harremanetan sentitzen den egonezina eta estutasuna. Rockarekin uztartzen den poesia pertsonala da Anarirena, lazgarria, intimista eta bukolikoa. Bere diskoek kritika bikainak jaso dituzte eta PJ Harveyrekin, Cat Powerekin eta Nick Caverekin parekatu dute.
Andrei Tarkovsky zinema zuzendari, aktore eta idazle errusiar bat izan zen, Sergei Eisensteinekin batera zinema sobietarreko garrantzitsuenetakoa eta besteengan eragin handiena sortu zuena. Zinearen historiako zuzendari handienetakoa izan zenak gaztetatik lortu zuen arrakasta, nahiz eta 54 urte besterik ez zituela hil zen, biriketako minbiziaren ondorioz.
Joan den astean zinemaren historiako zuzendari hoberenetakoa izandako Andrei Tarkovskyren bizitzaren nondik norakoak eta bere lehen lanak, La infancia de Iván eta Andrei Rublev, ezagutu genituen. Asteon, bere filmografiako gainontzeko lanak aztertuko ditugu.