KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

R&B, jazz eta soula nagusi Zoot Money's Big Roll Banden Fri, 25 May 2007

George Bruno, Zoot Money izenarekin ezagunagoa, artista oso ezaguna izan zen Londresko R&B, jazz eta soul musikaren giroan. 60ko hamarkadan The Big Roll Band osatu zuen, besteak beste Andy Summersekin (The Police taldean arituko zena). 1967an talde psikodeliko paralelo bat sortu zuten bi musikariek eta 1968an The New Animalsen parte hartu zuten.

Soundgarden, grunge musikaren aitzindarietako bat Fri, 11 Dec 2009

80ko hamarkadaren erdialdera, Black Sabbath edo Led Zeppelin bezalako musika talde entzutetsuen eragina zuen metal alternatiboko laukote batek agerpen ikusgarria izan zuen Seattleko musika panoraman. Soundgardenek helburu zehatza zuen: hiriko garajeetan irakiten zegoen soinua mundura zabaltzea. Mende laurden baten ostean, laukotea grunge azpigeneroaren aitzindaritzat eta oinarritzat jotzen dute askok. Nirvana, Alice in Chains, Mudhoney edo Pearl Jam taldeekin batera, Soundgardenek maisutasunez lortu zuen "Seattleko Soinua" munduan barrena zabaltzea, eta talde guzti horien artean, grunge musika goieneko mailara eraman zuten 90ko hamarkadaren erdialdera. 1997an, 12 urteko ibilbidearen ostean, Soundgarden banatu egin zen. Bidean estudioko bost disko, arrakasta-bilduma bi eta grunge mugimenduaren kantu ezagunetako batzuk utzi zituzten. Gaur egun, banatu zirenetik 12 urte igarota, zurrumurruek diote laukoteak bi lan merkaturatuko dituela: taldearen kantu ezezagunez eta bitxienez osatutako disko bat, eta orain arte kaleratu ez duten materiala bilduko duen kutxa berezi bat.

Spencer Tracy, kapitainik ausartena Fri, 7 Apr 2006

John Forden eskutik egin zuen salto antzerkitik zinemara AEBetako aktoreak. Bi Oscar sari irabazi zituen bere ibilbidean, eta beste hiru izendapen ere jaso zituen. Bere pelikula ezagunenen artean, besteak beste, Capitanes intrepidos, Forja de hombres, El padre de la novia eta Conspiracion de silencio aipa ditzakegu.

Spike Lee, konpromiso handiko zinemagilea (I) Fri, 13 Aug 2010

Azken hamarkadotako zinemagile polemiko eta garrantzitsuenetakoa da Spike Lee. Gidoigile, ekoizle eta aktore lanak egin izanagatik ere ezaguna, zuzendari estatubatuarrak gai polemikoak izan ditu beti hizpide bere ibilbide zinematografikoan; afroamerikarren egoera, arraza arteko harremanak edota txirotasuna dira, besteak beste, bere ibilbide luzean gehien jorratu dituen gaiak. Leeren filmografia oparoa da zinez eta, 1986an debuta egin zuenetik, hogeita hamar pelikulatik gora zuzendu ditu, tartean, Do the Right Thing, 25th Hour edota Malcom X ezagunak.

Spike Lee, konpromiso handiko zinemagilea (II) Fri, 20 Aug 2010

Egizu egin beharrekoa pelikularekin izandako arrakastaren ostean, 1990ean bere laugarren lana estreinatu zuen: Mo' Better Blues. Denzel Washington, Wesley Snipes eta Spike Lee bera protagonista dituen drama honek Bleek Gilliam izeneko tronpeta-jotzaile baten bizitzari buruzko istorio bat da. Urte bakar baten ostean, 1991n, Leek beste film luze bat zuzendu zuen: Jungle Fever. Film honekin, zuzendari estatubatuarrak arraza arteko harremanetan sakondu zuen, arkitekto beltz baten (Wesley Snipes) eta Brooklyngo emakume italiar-amerikar zuri baten (Annabella Sciorra) arteko harremanaren bidez.