KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat Thu, 21 Aug 2008

Slade 70eko hamarkadako glam-rock eta hard-rock musika estiloko talde britainiarra izan zen. Lelo gogorrak eta gitarra riff anplifikatuak zituzten kanta komertzialak konposatzen zituen, gero, modu agresiboan eta dibertigarrian taula gainean antzeztuz. Garaiko nerabeen artean arrakasta handia lortu zuen eta taldearen abestirik entzunena "Cum On Feel The Noize" izan zen, Quiet Riot eta Oasis taldeek geroago ezagutarazi zutena.

Smash, Andaluziako rockaren aitzindariak Fri, 21 Dec 2007

Máquina! talde kataluniarrarekin batera, 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hamarkada hasieran espainiar Estatuan egon ziren talde esperimentalen adibide nagusia izan zen Smash. Smash rock-fusioaren (flamenkoa era bluesa) sortzailea izan zela esaten da, Triana, Alameda eta Medina Azahara bezalako taldeen inspirazio-iturria. Glorieta de los lotos eta We Come to Smash this Time bezalako diskoetan Cream, Jimi Hendrix Experience eta The Beatles bezalako taldeen eragina nabari da.

Estreinaldi batekin ospatuko du Sofia Lorenek bere 75. urtemuga Sat, 26 Sep 2009

Irailaren 20an mito italiarrak 75 urte bete zituen. Marcelo Mastroianni, Gary Grant, Marlon Brando eta Jack Lemmon aktoreekin partekatu du pantaila handia eta ehun filmetan lan egin du. Izar dotore honek ez du oraindik erretiroa hartzeko asmorik, azaroaren 25ean, bere azken filma estreinatuko da AEBetan, Nine. Nicole Kidmanekin eta Penelope Cruzekin batera dir-dir egingo du berriz Lorenek.

Sonic Youth, ia 30 urte abangoardian (I) Fri, 30 Oct 2009

80. hamarkada hasieran sortuta, Sonic Youth talde newyorktarra 90. hamarkada erdialdeko rock alternatiboaren zutabeetako bat eta grunge mugimenduaren eztandaren erantzuleetako bat izan zen. Rock esperimental, independiente eta underground batekin, laukotea hardcore punk azpigeneroaren garapenaren ondorioz sortutako noise rock generoaren aitzindari izan zen. Ia 30 urteko ibilbide musikalean estudioko 16 disko publikatu ostean, banda berritzaile honek bere rocka ulertzeko modu bereizgarriri eusten dio oraindik, aurtengo udan kaleratutako bere azken diskoan (The Eternal) argi utzi dutenez.

Sonic Youth, ia 30 urte abangoardian (II) Fri, 6 Nov 2009

Kritikak goraipatu zuen arren, Daydream Nation diskoak ez zuen aurreikusitako salmenta arrakasta lortu; izan ere, arazo asko egon ziren diskoaren banaketarekin, SST Records diskoetxe independentearen porrotaren ondorioz. Eragozpen horiek zirela eta, diskoa ez zen eskuragarri egon saltoki guztietan, eta laukoteak zigilu independenteak albo batera uztea eta, hurrengo proiektuak kaleratzeko, multinazionalen bila hastea erabaki zuen. 1990ean, Geffen Records zigiluarekin sinatu zuten, eta horrek mesfidantzak sortu zituen bandaren betiko zaleen artean. Denbora gutxira, urte berean hain zuzen, Goo izeneko lanarekin estreinatu ziren diskoetxe berrian. Nahiz eta noise sustraiak mantendu, lana aurrekoak baino askoz komertzialagoa eta esperimentazio gutxiagokoa zen.