KULTURA-ERREPORTAJEAK
Zinemako izar bihurtu zen lehen umea izan zen Shirley Jane Temple. Bere talentu ukaezinak eta pantaila zeharkatzen zuen xalotasun irudiak zinemaren historiako haurrik famatuenetakoa izatera eraman zuten. ibilbide laburra izan bazuen ere, bi errekor hausteko denbora nahikoa izan zuen: pertsonarik gazteena izan zen Oscar sari bat lortzen eta baita, Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan bere aztarnak uzten ere.
Filme batek dituen atalak edo sekuentziak bereizteko zinema zuzendariak hainbat urrats eman behar ditu eta hainbat elementu erabili behar ditu. Teknikoki eta modu zuzenean egiten diren mozketa edo aldaketa horiei puntuazio-markak deitzen zaie zineman.
Paul Simonek eta Arthur Art Garfunkelek Simon & Garfunkel folk-rock musikako bikotea osatu zuten 60ko hamarkadan. "The Sound of Silence", "Mrs. Robinson" eta "Bridge Over Troubled Water" dira taldearen abesti ezagunenetakoak. Oso ospetsuak izan ziren eta zenbait Grammy sari ere lortu zituzten.
"Mrs.Robinson" kantarekin bi Grammy sari eskuratu zituzten eta, ondorioz, bikotea oso ezagun bihurtu zen. Halere, Paul eta Art elkarrengandik gero eta aldenduago zeuden. Alde batetik, Simon arduratzen zen abestiak konposatzeaz, eta, bestetik, Garfunkel zinema munduan lanean hasi zen. Hori dela eta, azkenean, taldea desegin zuten.
Laurogeita hamargarren hamarkada erdialdera, Britainia Handiko talde indartsu batek Erresuma Batuko rock mundua gogor astindu zuen bere arrazazko musika indartsuarekin. Skunk Anansiek agerpen distiratsua izan zuen eta garai hartako musikan nagusi zen britrock estiloaren jaun eta jabe izan zen. Skin izeneko pantera kaskamotza buru zuela, taldea bere herrialdeko banda nagusietako bat bilakatu zen eta, urte gutxiren buruan, Erresuma Batutik haraxeago ere bere burua ezagutzera eman zuen. Agertoki gainean egondako zazpi urteetan, taldeak hiru disko argitaratu eta 4 milioi kopia saldu zituen. 2001. urtean, ordea, banandu egin ziren eta kideek bakarkako lanei ekin zieten. Zortzi urte geroago, 2009. urtean, laukotea berriz batu da, arrakasta-bilduma bat kaleratzeko eta zaleei gozarazi egingo dien bira bat egiteko.