KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

100 urte dira Pablo Sarasate hil zela Fri, 19 Sep 2008

Pablo Sarasate, benetako izenez Martin Meliton Sarasate y Navascues, Iruñeko San Nikolas kalean jaio zen 1844ko martxoaren 10ean. Hil, berriz, Biarritzeko "Villa Navarra" etxean hil zen, 1908ko irailaren 20an. Datorren ostiralean, ehun urte beteko dira zendu zenetik. Hori dela eta, Iruñeako Udalak, hainbat erakunderekin elkarlanean, 2008a "Sarasate urtea" izendatu du. Urte osoan, hainbat ekintza ospatuko dira bere heriotzaren mendeurrena oroitzeko.

Sergei Mikhailovich Eisenstein: zinema ulertzeko modu ezberdin bat (I) Tue, 15 Mar 2005

Sergei Mikhailovich Eisenstein zinearen historiako maisu nagusietako bat izan da. Soldaduentzako antzezlanak prestatzen eman zituen bere lehen pausoak, baina zinemak berehala liluratu zuen zuzendari letoniarra eta Potemkin korazatua eta Ivan Grosny lan bikainak egin zituen.

Sergei Mikhailovich Eisenstein: zinema ulertzeko modu ezberdin bat (II) Wed, 23 Mar 2005

Muntaian jakin-min handia izan zuen zuzendari honek soldaduentzako antzezlanak prestatzen eman zituen bere lehen pausoak, baina zinemak berehala liluratu zuen zuzendari letoniarra eta Alexander Nevsky eta Ivan Grosny lan bikainak egin zituen. Munduko zinemagile garrantzitsuenetakoa bilakatu zen Eisenstein.

Sex Pistols, punk britainiarraren iraultzaileak (I) Fri, 19 Oct 2007

70eko hamarkadako rock progresiboa komertzialegia eta landuegia zela uste zuen Britainia Handiko gazteen multzo batek. Estilo horri aurka egin zion talde bat sortu zen 1975ean, Sex Pistols izenpean. Jarrera oldarkorreko punka egiten zuten eta, kanta anarkisten bidez, kritika sozial eta politiko gogorrak egiten zituzten. Malcolm Mclaren managerra zuen talde honek hasieratik sortu zuen polemika. EMI diskoetxean lehen singlea, "Anarchy in the UK", editatu zuten, baina behin eta berriz iskanbiletan zebiltzanez, kaleratu egin zituzten bertatik.

Sex Pistols, punk britainiarraren iraultzaileak (II) Fri, 26 Oct 2007

1977an, Sid Vicious sartu zen taldean, punk mugimenduan funtsezko pertsonaia bihurtuko zena. Urte horretan bertan, Nevermind the bollocks. Here's The Sex Pistols LP mitikoa kaleratu zuten, punk musika ulertzeko entzun beharrezko diskoa. 1978an AEBetatik bira bat egin ostean, Pistolsak banandu egin ziren, atzean ibilbide labur baina oso eraginkorra utzita. 2006an, Rock and Roll Hall of Famen sartu zuten taldea, ez zuten gonbitea onartu, ordea.