KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Roxy Music, sintetizadorearen indarra Fri, 6 Jun 2008

Roxy Music 1970eko hamarkadako banda britainiarra izan zen. Roxy Musicen musika-estiloa aldatuz joan zen haren ibilbideak aurrera egin zuen ahala. Gauzak horrela, art-rocketik glamera eta rocketik popera egin zuen salto. Gainera, Bryan Ferry abeslariaren gehiegizkotasunaren aldeko joerak taldearen soinua aberastu egiten zuen, baita Brian Enoren sintetizadorearen testura originalek ere. Horregatik guztiagatik talde askorengan eragin handia izan duen banda izan da Roxy Music, batez ere, punk, new wave, new romantic eta synth pop estiloak lantzen dituzten musikarientzat.

Roy Orbison, musikari handia Fri, 10 Mar 2006

1936ko apirilaren 23an jaio zen Roy Orbison Vernonen, Texasen. Orbison gazteak 50eko hamarkadaren amaieran hasi zuen ibilbide profesionala Sun Record talde mitikoan, eta, "Ooby Dooby" singlea grabatu zuten.

San Cooke, soul musikaren aitetako bat Fri, 12 Nov 2010

Azkenaldian soularen historiako musikari handien zerrenda egiten ari gara, horien artean Otis Redding edo Solomon Burke aurkeztu ditugu dagoeneko, eta ezin da falta Sam Cooke, Burkekin, Ray Charlesekin eta James Brownekin batera, soularen aita. Gainera, askoren aburuz Soularen Erregea da, Reddingekin partekatzen duen izena, izan ere, bere ahotsak ahalmen handia zuen eta musika modernoaren munduan eragin handia izan zuen. Ez da hori Cookek eta Reddingek komunean duten gauza bakarra; Georgiako interpretea bezala, Cooke ere gazte hil zen, zoritxarreko gertakizun baten ondorioz. Pop musikan, rhythm and bluesean eta neo soulean eragin handia izan zuen musikari honek.

Sam Peckinpah eta indarkeriaren lirika Fri, 30 Nov 2007

Bere zinemagintzaren irmotasunagatik "Bloody Sam" goitizena jarri zioten bere filmetan erakusten zuen indarkeriaren eta lirismoaren arteko lotura ulertu ez zuten zenbait kritikarik. Indarkeria fisikoa, adiskidetasunaren traizioa, umezaroaren ukapena, erlijioaren itxurakeria... etengabe jorratu zituen Peckinpahek bere lanetan. Fatalistak, muturrekoak eta moral anbiguodunak diren bere istorioetan pertsonaia bakartiak, antiheroiak erakusten dizkigu Peckinpahek eta, hala ere, ikusleak eurekin bat egiten du. Bere garaian askok gutxietsi egin zuten arren, ukaezina da 60 eta 70eko hamarkadetan zinemagintzari egin zion ekarpena.

Sandie Shaw, eszenatokietan ortozik agertzen zen abeslaria Fri, 15 Dec 2006

60ko hamarkadan Britainia Handiko mod mugimenduaren musa bihurtuta, Essexeko abeslari honek eszenatokietan iraultza sortu zuen, kontzertuetan oinutsik ateratzen baitzen. 1967an, bere herrialdea Eurovision jaialdiaren lehen postura eraman zuen "Puppet on a string" kantarekin.