KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Richard Gere, erremediorik gabeko limurtzailea (I) Thu, 24 Sep 2009

Xarmagarria eta magnetikoa, andrezale gazte bat edo aberats heldu bat bezala, Richard Gere, Hollywoodeko ilezuridunik ezagunenetako bat, 60 urteen mugara iritsi zen joan den abuztuaren 31n, bizitza publikotik aldenduta eta bere gizaldeko proiektuetan murgilduta. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza artistak zineman lan egiten eta denbora horretan Gerek ez du akademia poltsikoratzea lortu. Hala ere, jarraitzaile talde zabala du eta horiek dira aretoetara iritsi bezain laster, artista honen pelikulak arrakasta bilakatzen dituztenak.

Richard Gere, erremediorik gabeko limurtzailea (II) Fri, 25 Sep 2009

Zalantzarik gabe, Pretty Woman pelikulak egin zuen ospetsu Richard Gere eta zinemako gizonik erakargarrienetako bat bilakatu zuen. Hala ere, dirudienez, hori ez da aktorearen bizitzan garrantzi handien duen gauzetako bat, izan ere, Gerek duela hiru hamarkada baino gehiagotik budismoa praktikatzen du. 2009an, datozen hilabeteetan estreinatuko diren lau proiektutan parte hartu du: Antoine de Fuquaren Brooklyn's Finest polizia-filma (Sundance 2009 jaialdian aurkeztua); Lasse Hallströmen Hachi drama, istorioak protagonistak (Gerek) bere txakurrarekin duen laguntasuna kontatzen du; matematikari argi baten eta bere aitaren arteko harremana azaltzen duen Ericson Coreren The Prodigy; eta Amelia, Amelia Earharten historia, Mira Nairek zuzendua eta Hilary Swank protagonista duena. Gainera, datorren urterako Barrett Esporistoren Henry and Me animaziozko zintan bere ahotsa jartzeko asmoa du. Hala ere, proiektua oraindik aurre ekoizpen prozesuan dago.

Richard Wagner, erromantizismo alemaniarraren ordezkaria (I) Fri, 14 Jan 2005

Verdirekin batera, Erromantizismo garaiko opera-egile garrantzitsuena izan zen Richard Wagner, Alemaniako operaren ordezkaria hain zuzen ere. Nibelungoen eraztuna opera saila eta Parsifal izan ziren bere obra garrantzitsuenak.

Richard Wagner, erromantizismo alemaniarraren ordezkaria (II) Thu, 20 Jan 2005

Dagoeneko konposatzaile onaren izena irabazita zuen Wagnerrek, baina musikagileekin normalean gertatu ohi denez, bere obrarik onenak bizitzako azken urteetan egin zituen. Hala ere, sarritan bizi izan zituen arazo ekonomikoak.

Richard Widmark, lehen lanarekin izar bihurtuta Fri, 25 Apr 2008

Zinemako izar gutxik egin dute historia pantaila handian egindako lehen lanarekin. Richard Widmark izar bihurtu zen El beso de la muerte (1947) pelikulan egindako paperagatik. Tommy Udo hiltzailea antzeztu zuen, barre egiteko modu berezia zuen gaizto nazkagarria. Lan horrek betirako baldintzatu zuen bere ibilbidea.