KULTURA-ERREPORTAJEAK
1964an sortua, beat britainiarreko talde hau soinu psikodelikoagoetarantz eta progresiboetarantz jo zuen denbora pasa ahala. Ez zuten ibilbide luzea izan, 1969an banandu baitziren, eta salmentetan ere ez zuten arrakasta gehiegirik izan. Halere, beste arrazoi batengatik gogoratuko dugu talde honen izena: bere kideen artean geroago Deep Purple mitikoan arituko ziren bi musikari egoteagatik, hain zuzen ere. Roger Glover baxu-jotzaile eta konpositoreaz eta Ian Gillan kantariaz ari gara.
R&B The Paramounts R&B musikako taldea oinarri hartuta, Procol Harum banda sortu zen. Honek antzeko musika egin zuten, baina soinu progresiboagoak erabilita.
Himno rockerrak egiteko trebetasuna, balio handiko konposizioak sortzeko talentua eta musikari ikuspuntu dosi bat gehitzeko ahalmena zuen Queen taldeak. Freddie Mercuryren maisutasunak gainera, XX. mendeko talderik esanguratsuenetakoa bihurtu zuen banda.
80ko hamarkada oso arrakastatsua izan zen taldearentzat. Baina 90eko hamarkadan, 1991ko azaroaren 23an, Freddiek hiesa zuela iragarri zuen publikoki eta hurrengo egunean zendu zen bere etxean, senideak eta kideak lagun zituela. Milioika jarraitzaile erabat hunkituta geratu ziren albistearekin.
1988tik 1991ra taldearen garairik emankorrena da. Aldi horretan laukoteak mundu mailako hainbat bira egin zituen eta salmentek gora egin zuten izugarri. Warner multinazionalak taldea kontratatu zuen, hala ere, kalitatea izan zen laukotearen lehentasun nagusia.