KULTURA-ERREPORTAJEAK
Raspberries eta Badfinger bezalako taldeen eraginpean sortu zen Pezband, eta agerikoa zen oso Yardbirds, The Who edota The Beatles bezalako taldeenganako zuen joera. Doinu eta ahotsen harmonia egokiaz, pedantekeriarik gabe, gitarra eta erritmo indartsuak lagun, power pop musika egiten zuen taldea zen. Aparta baina, era berean, madarikatua, "Baby it's cold outside", "Hold on" eta "Love goes underground" bezalako abesti bikainak egin arren, ez baitzuen merezitako arrakastarik lortu.
Amargo Silencio eta Sodoma y Gomorra filmetan parte hatu zuen aktore italiarrak eta Paul Newman eta Danny Kayerekin egin zuen lan. Gainera, James Deanekin ezkontzeko zorian egon zen.
Pin-up adierazpena 40ko hamarkadan jendarteratu zen AEBetan eta gero, nazioartean. Pin-up neskak jarrera iradokitzaileetan dauden modeloak dira eta euren argazkiak aldizkarietako portadetan edo egutegietan daude, nagusiki. Erabateko arrakasta lortu zuten eta denboraren poderioz, zineman, telebistan, publizitatean, komikietan, eta abarretan eragina izan dute.
Pin-up neskak emakume ederrak eta sentsualak dira, normalean jarrera konprometituan harrapatuak, erotismoa eta sineskortasuna adierazten dutenak. Nesken xarma euren pose eta begiradetan datza, eta, hasiera batean argazkiak eratsuak izan ziren arren, denborarekin lotsa galdu zuten. Pin-up neskek edertasunaren kontzeptua goitik behera aldatu zuten, emetasunaren ikono berria sortuz.
Pink Floyd, Cambridgen 60ko hamarkadan sortutako rock britainiarraren talde esanguratsuenetako bat, musika zaletasuna zuten mutil talde baten eskutik Arquitectura Abdams sortu zen. Taldeko kide gehienak arkitektura ikasten ari ziren Londresko Unibertsitate Politeknikoan, eta hortik datorkio izena taldeari. Egiten zuten musika psikodelikoa, denboraren poderioz rock modernoan eta sinfonikoan bihurtu zen, eta mundu osoan 200 miloi disko baino gehiago saldu zituen, rock talde garrantzitsuenean bilakatuz.