KULTURA-ERREPORTAJEAK
No Code diskoan Seattleko boskoteak grunge kutsua murriztu zuen eta esperimentazioak, ordea, indar handiagoa hartu zuen. Taldeak erabakitako norabide aldaketak kritikari eta jarraitzaile askoren gaizki esanak piztu zituen, eta lan berriak ez zuen oso harrera ona izan; hain zuzen ere, 366.000 kopia "baino ez" zituen saldu bere lehen astean, aurreko lanek baino dezente gutxiago. Taldearen heldutasun betean, Yield (1998) estudioko bosgarren diskoa heldu zen. No Code-rekin hartutako bideari eusten zion arren, lan berriak Pearl Jamen lehenbiziko diskoen eragin argia zuen. Urte berean, disko horren aurkezpen biran bertan, Jack Irons bateria-jotzaileak talde utzi behar izan zuen osasun arazoak zirela medio. Matt Cameron-ek, Soundgarden taldeko bateria-jotzaile ohiak, ordezkatu zuen; izan ere, Soundgarden, grunge mugimenduko talde entzutetsuenetako bat, aurreko urtean desegin zen.
Peter Asher eta Gordon Waller britainiarrek folk, R&B, blues eta rock'n'roll erritmoetako bikotea osatu zuten. The Everly Brothers estatubatuarrek egiten zuten musikaren jarraitzaileak, Peter & Gordonen abesti askoren hitzak garai hartan The Beatleseko kidea zen Paul McCartneyk idatzi zituen.
Gizon txiki-txikia zen, begirada maltzurra zuen, irribarrea, berriz, lotsagabea eta presentzia beldurgarri samarra. Peter Lorre, pertsonaia desorekatuen rola betetzeagatik egin zen famatu. Ez zen soilik zinema fantastikoko edo zinema beltzeko irudia izan; oro har, zinemaren aurpegietako bat izan zen. Casablanca, The Maltese Falcon edo Arsenic and Old Lace film ezagunetan parte hartu zuen bigarren mailako luxuzko aktore gisa.
Erresuma Batuko aktoreak antzerkitik irratira egin zuen salto oso gazte zenean, eta zinemaren munduan ibilbide bikaina landu zuen, Lolita filmarekin ospe handia lortu zuelarik. "Pantera arrosa"-ri buruzko pelikulekin arrakasta izan zuen, eta bi alditan izendatu zuten Oscarrerako, baina ez zuen bat bera ere irabazi.
Literaturaren arloan (dramagile moduan batez ere) nabarmendu zen aktorea, eta zinema-zuzendaritzan ere aritu zen. Gidoiak idatzi eta pelikulak ekoitzi zituen, baina Espartaco, Topkapi eta Quo Vadis? filmetan aktore gisa egindako paperak dira aipagarrienak. Lehen bietan egindako lanagatik bi Oscar sari lortu zituen Ustinovek.