KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Pablo Sorozabal, antzerkigintza lirikoa berpiztu zuen donostiarra (I) Wed, 23 Mar 2005

Pablo Sorozabal (Donostia 1897 - Madril 1988) XX. mendeko konposatzailerik onenetakoa izan zen, La del manojo de rosas eta La tabernera del puerto zarzuelak idatzi zituelako ezagutzen dute batik bat Estatuan. Hala ere, askok ez dakite euskal gaiei buruzko pieza ugari konposatu edo harmonizatu zituela, tartean, Gabiltzan kalez kale, Neskatxena eta Gernika kantata bikaina.

Paco de Lucia, flamenkoaren adierazle nagusia Fri, 20 Jan 2006

Paco de Lucia flamenkoaren inoizko maisurik handiena da, ezbairik gabe. Akorde eta erritmo berriak sortu dituen musikari honek, Camaron de la Islarekin batera, flamenkoan izan den etapa artistikorik nabarmenena egin zuen.

Patti Smith, punk rockaren olerkaria Thu, 24 Jul 2008

Punk rockaren olerkaria deiturikoak ikuspuntu feministaz eta intelektualaz jantzi zuen musika mota hori, eta, gainera, rock-doinuetako artista eraginkorrenetakoa bihurtu zen. Horrez gain, hark egindako aipamenek XIX. mendeko frantziar poesia Ipar Amerikako gazteen artean heda zedila ahalbidetu zuten, eta, aldi berean, haren itxura androginoak disko-garaiari desafio egin zion.

Paulette Goddard, Charles Chaplinen kidea Fri, 9 Feb 2007

Aktorea Chaplinekin egon zen ezkonduta eta Tiempos modernos eta El gran dictador filmetan egin zuten lan elkarrekin. Scarlett O'Hararena egiteko probetan hartu zuen parte eta Oscar sarirako izendatu zuten, Sangre en Filipinas Mark Sandrichek zuzendutako pelikulan egindako lanagatik.

Pearl Jamek lan berriarekin ospatuko du adin-nagusitasuna (I) Fri, 18 Sep 2009

18 urte igaro dira Pearl Jamek bere lehen diskoa, Ten (1991), kaleratu zuenetik, eta boskote estatubatuarrak erne eta tinko jarraitzen du oraindik musika munduan. Ia bi hamarkadako ibilbidean estudioko 8 disko kaleratu eta 60 milioi kopiatik gora saldu ostean, Pearl Jamek lan berria merkaturatuko du irailaren 20an: Backspacer. Bandaren bederatzigarrena izango da eta 11 abestik osatuko dute; tartean, "The Fixer", lehenbiziko aurrerapen kantua. Gainera, talde mitiko honen zaleek arrazoi bikoitza dute zorioneko egoteko; izan ere, disko berria kaleratzeaz gain, Pearl Jamek bere diskografia osoa berrargitaratuko du 2009 eta 2010 urteen artean, AEBetako rock talde garrantzitsuenetakoa den eta grunge mugimenduko erreferente nagusitzat jotzen duten talde honen sorreraren 20. urteurrena dela eta.