KULTURA-ERREPORTAJEAK
Orson Welles zinemako maisurik handienetakoa izan zen; 40ko hamarkadan aldaketa handiak eragin zituen zazpigarren artean. Aktorea, ekoizlea eta gidoilaria izan zen, baina batez ere zuzendari gisa nabarmendu zen. Citizen Kane handitasun horren adibide da, eta gaur egun zinema-eskola guztietan aztertzen da film hori. The Lady from Shangai eta Touch of evil ere pelikula bikainak dira, Wellesek egin zituen beste hainbaten antzera.
Wellesen pelikula gehienak oso onak dira. Estreinatu zirenean, kritika onak jaso zituzten eta Orson Wellesk zinemaren ikuspegi berri bat sortu zuela esan zuten. Hala ere, zinema-aretoetan ez zuten espero adinako arrakastarik lortu, eta ondorioz, Wisconsineko zuzendariak arazo ekonomiko handiak bizi izan zituen.
1967ko abenduaren 10ean, Otis Redding soul musikaren erregea hil zen, 26 urte besterik ez zituela. Oraindik ez zen "(Sittin' On) The Dock Of The Bay" bere arrakastarik handiena publikatu, hilondoko arrakasta izan zen, beraz. Baina ordurako Redding gai izan zen bere dohainak erakusteko; bere ahotsa gai zen leuna izatetik urratua eta apurtzailea izatera igarotzeko. 1967ko abenduaren 10ean artista hil eta mitoa jaio zen.
1936ko Gerraren ondoren, zarzuela egiten jarraitu zuen Sorozabalek hainbat urtez, baina gero, musika sinfonikoari ekin zion berriz ere. Garai horretan egin zituenen artean Los burladores zarzuela edo Victoriana suitea daude. Sorozabal bere bi obra onenak estreinatu gabe hil zen: Juan Jose opera eta Gernika kantata. Azken hau 1997an estreinatu zen Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrena ospatzeko.