KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

New York Dolls: glam oso androginoa Thu, 11 Oct 2007

70eko hamarkadaren hasieran sortuta, rock estiloko talde honek ez zuen arrakasta handirik izan bere ibilbidean. Halere, punk mugimenduan aitzindariak izan ziren. Glam estetika androginoa eta probokatzailea zuen taldeak oso musika laxoa egiten zuen, baina indar handia erakusten zuten. 2005ean, bizirik zeuden kide biek, Johansenek eta Sylvainek, eszenatokietara itzultzea erabaki zuten. Musikari berriak taldean sartu eta disko berri bat kaleratu zuten.

Nine Inch Nails, maila handiko rock industriala Fri, 10 Dec 2010
80ko hamarkadaren amaieran AEBetan sortua, Nine Inch Nails rock industrialak eman duen izen handinetako bat da. Trent Reznor musikari ezagunaren buru duen banda manipulazio elektronikoan oinarritutako soinu bereizgarri bati esker eman zen ezagutzera rockaren panoraman, beti ere kritikaren babesa lortuta; are gehiago, musika industriak banatzen dituen sari ospetsuenetako batzuk irabaztea lortu du.
No Doubt, bere hastapenetara itzuli den taldea Fri, 10 Sep 2010

Sei urteko isiltasunaren ondotik, eta taldeko kideen gaztaroa markatu eta 80ko hamarkadan arrakasta lortu zuten hainbat abestitan inspiraturik, kanta berriak sortzen ari zirela jakinarazi du duela gutxi Gwen Stefani No Doubt taldeko liderrak. Kaliforniarrak disko homonimo batekin eman ziren ezagutzera. Tragic Kingdom diskoko "Don´t Speak" edo "Just a Girl" abestiak 90eko klasiko bihurtu ziren. 2004an taldea banatu egin zen, eta hori dela eta, 2001eko Rock Steady diskoaren ostean, lehendabiziko diskoan bihurtuko da aipatu lana.

Oasis, iragarritako heriotza baten kronika (I) Fri, 15 Jan 2010

"Tristura apur batekin eta lasaitu handia hartuta, Oasis uzten dudala adierazi nahi dut gaur gauean. Jendeak nahi duena idatzi eta esango du, baina ezin nuen Liamekin egun bakar bat gehiago ere lan egin". Bi esaldi horiekin eman zuen amaitutzat Noel Gallagherrek bere ibilbidea Oasis taldearekin, abuztuaren 28an. Orain dela gutxi, urriaren hasieran, Liam anaia txikiak behin betiko akabera eman zion bandari: "Dagoeneko Oasis ez da existitzen. Denok dakigu. Eginda dago. Pena handia da, baina horrelakoa da bizitza". Ia bi hamarkadako ibilbide musikalean 70 milioi diskotik gora saldu eta britainiar musikaren marka handienak hautsi ostean, Gallagher anaien milagarren eztabaidak Erresuma Batuko banda arrakastatsuenetako bati amaiera eman dio.

Oasis, iragarritako heriotza baten kronika (II) Fri, 22 Jan 2010

Lehen bi lanen arrakastak Oasisen ospea maila gorenera eraman zuen. Boskote britainiarra 90eko hamarkada erdialdeko talde entzutetsuenetako bat zen. Hala, 1996ko abuztuan, "Oasismania" fenomenoak gailurra jo zuen, 250.000 lagun bildu zirenean taldeak aire zabalean egindako bi kontzertutan. Masa-mugimendu erraldoi bat zen, soilik The Beatles taldeak lortutako markak ezartzen zituenak. Halere, eskandaluak eta liskarrak ospea adina handitu ziren. Liamek eta Noelek txakurra eta katua bezala jarraitzen zuten eta, behin baino gehiagotan, euren eztabaida zalapartatsuek bandaren etorkizuna kolokan jarri zuten. Gainera, euren arteko liskarrak gutxi balira, Gallagher anaiak beste talde batzuekin ere publikoki eztabaidatzen aritu ziren; bereziki, Blur taldearekin.