KULTURA-ERREPORTAJEAK
Muse, rock alternatiboa jotzen duen talde ingelesa da; Devoneko Teignmouthgoa da izatez. Taldeko kideak Matthew Bellamy (konpositorea, abeslaria, gitarra, teklatua eta piano-jolea); Dominic Howarde (batería eta perkusio egilea) eta Christopher Wolstenholme (baxua, teklatuak eta koruak) gazteak dira. Taldea hainbat era eta ezaugarri dituen musika ezberdinetan oinarritu da bere estiloa finkatzeko orduan. Sergéi Rajmáninov (aro erromantikoko konpositore klasikoa) edota Jimi Hendrix bezalako musikagileen eragin guztiz bestelakoak izan dituzte. Zuzeneko emanaldietan duten indarragatik eta, batez ere, bere musikak jorratzen dituen ez ohiko gaiengatik (konspirazioa, Lurraz kanpoko bizitza, teologia edo apokalipsia) egin dira famatua Muse taldea.
2003an talde ingelesak estudioko disko berri bat kaleratu zuen, beren ibilbideko hirugarrena: Absolution. Rich Costeyk ekoitzitako lan hau Origin of Symmetry diskoaren jarraipena izan zen, instrumentazioaren alorrari dagokionean gehienbat. Kantuek ia beren osotasunean gai bakarraren inguruan jardun zuten: munduaren bukaera eta jazoera horri aurreko egiteko erantzunak. Politikoak dira letrarik gehienak eta batez ere, Erresuma Batua Irakeko Gerran sartu zela kontuan hartuta idatzi ziren.
Natalie Woodek umetan aktore izan ondoren nagusitan aktore izaten jarraitzea lortu zuen antzezlari bakarrenetarikoa izan zen. Jauzi zaila izan arren, honek ondo baino hobeto egin zuen, eta Hollywoodeko aktore garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen 50eko hamarkadan.
Azken lau hamarkadetako musikaririk garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa da Neil Young. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Youn, The Buffalo Springfield). Artistaren musikak eta protesta-mezuak, egun, inoiz baino indar handiagoa du.