KULTURA-ERREPORTAJEAK
Paul Newman aktore estatubatuarra, Hollywooden urrezko garaietako begi urdindun mitoa, iragan larunbatean hil zen Connecticuteko (AEB) bere etxean, 83 urte zituela, biriketako minbiziak jota. 1954an egin zuen bere lehen estreinaldia eta harrezkero, aktore izateaz gainera, gidoigile, zuzendari eta zinemako ekoizle ere izan zen.
80ko hamarkadan Estatu espainiarrean izan ziren abesti esanguratsuenen konposatzailea, Antonio Vega gaur egun oraindik arrakastatsuak diren kantu askoren sortzailea da. "La chica de ayer" edo "Lucha de gigantes" bezalakoen atzean gizon lotsati eta isil bat ezkutatzen zen, bere konposizioetan bere barreneko sentimenduak agerian uzten zituena. Bere sentikortasunari esker, Vegak musikan bere ibilbidea egitea lortu zuen. Artista joan den maiatzaren 12an hil zen, 51 urte zituela, duela hilabete batzuk diagnostikatu zioten birikako minbizi baten ondorioz.
Antzerkian egindako lanarengatik eta aktore dinastia ospetsuenetako bateko kide izateagatik ezaguna, Lynn Redgrave aktore britainiarrak agur esan digu 67 urte zituela, 7 urte luzez minbiziaren aurka borrokatu eta gero. "Gure ama maitea bakean hil zen bularreko minbiziaren aurka zazpi urteko borrokaldia izan eta gero", esan dute honen seme-alabek agiri batean.
Nahiz eta ehun pelikula baino gehiagotan parte hartu, beti gogoratuko dugu Some Like It Hot pelikulan egindako lanagatik. Tony Curtis, Hollywoodeko klasikoetako bat, aste honetan hil egin da 85 urte zituela bihotzekoak jota bere Las Vegaseko bizitokian. Iparramerikako Zinemaren aurpegi ezagun eta sentsualenak, hortaz, agur esan digu.